Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Kudeatzaile pertsonala: figura bakarra, aseguruen sektorean, IMQk asegurudun guztiei doan eskaintzen die

10.07.2019

Kudeatzaile pertsonala: figura bakarra, aseguruen sektorean, IMQk asegurudun guztiei doan eskaintzen die

IMQk enpresa aseguratzaile gisa duen lehentasunetako bat bezeroei bizitza erraztea da. Hortaz, Espainiako aseguruen sektorean bakarra den kudeatzaile pertsonalaren figura jartzen die eskura asegurudunei, hots, hurkotasunean oinarritutako arreta-kontzeptua, zeinaren bidez IMQk zerbitzuei erosotasuna, bizkortasuna eta efizientzia eman nahi dizkien. IMQko 58.000 bezerok baino gehiagok badute jada kudeatzaile pertsonala.

Izan ere, 2019an, orain arte, 3.075 bezerok erabili dute jada kudeatzailea, 4.972 izapide egiteko. Posta elektronikoaz baliatu dira erabiltzaileak harremanetan jartzeko, eta kontsulta gehienen gaia IMQren produktuei eta polizen estaldurei buruzko argibideak (% 48,5) eta polizen izapideei buruzkoak (% 29,5) izan dira.

2018an, kudeatzaileek 23.592 bezeroei eman zieten arreta, eta izapide ohikoenak produktu eta estaldurei buruzko zalantzak argitzeko eta poliza kudeatzeko (aldaketak, altak eta bajak, agiriak, ordainagiriak…) egin ziren.

“Zure IMQ kudeatzaile pertsonala” zerbitzua gaztelaniaz nahiz euskaraz dago eskuragarri gaur egun, eta konfiantzazko pertsona batekin –berbera beti– harremanetan jartzeko aukera ematen du, eroso, telefonoz, posta elektronikoz edo IMQren app-aren bidez. Doakoa da zerbitzua, IMQko zerbitzu digital guztiak bezala, eta horren helburua da izapideak bizkortzea eta poliza –banakakoa nahiz kolektiboa– duten bezeroei kudeaketak erraztea.

Hain zuzen ere, kudeatzaile pertsonalen zereginak hauek dira: kudeaketak egitea, hala nola, onuradunak barne hartzea, familia-medikua aldatzea edo banku-helbideratzearen datuak aldatzea. Halaber, online bulegoa erabiltzeko moduaz aholkatzen du, asegurudunek nahiago badute, izapideak beren kabuz egin edo hura erabiltzean sor daitezkeen gorabeherak konpon ditzaten.

Halaber, IMQren app-ean alta hartu eta datuak egunera daitezke, eta kudeatzaile pertsonalarekin nahiz esleitutako medikuntza-aholkulariarekin jar daiteke harremanetan, eta, laguntzarekin edo laguntzarik gabe, egoki deritzoten kudeaketa guztiak egin ditzakete.

Era berean, kudeatzaile pertsonalak zuzeneko sarbideko eta geroratuko medikuntza-zerbitzuen baimenak lor ditzake. Gorabeherak, erreklamazioak edo iradokizunak egiterakoan eta erabiltzaile bakoitzaren behar zehatzetara egokitutako aseguru berriak kontratatzerakoan ere balia daiteke kudeatzaileaz.

Eta IMQren funtzionamenduaren gaineko zalantzak argitzen ditu, eta, aseguruduna ezagutzen duenez eta horri lagundu ohi dionez, osasunaren gaineko informazio pertsonalizatua aholkatu eta eman dezake (IMQren blogetara harpidetzea: Osasuna kanala, Gaztea kanala, Emakumea kanala; bezeroarentzat interesgarriak izan daitekeen edukiak bidaltzea...).

Azken batez, IMQk, zerbitzu horren bidez, traturik onena, hots, pertsonalizatua, eraginkorra eta hurbila eskaini nahi du, zeren eta pertsona bakoitzak, bere erosotasunak eta konfiantzak axola handia baitutelako, besteak beste, etengabe berritu eta hobetzeagatik Euskadin liderra den konpainiarentzat.