Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zer gehiago eskaintzen dit aseguru honek?

IMQ Ehorzketak zure etxekoek behar duzuen guztia estaltzeko pentsatuta dago: hileta-zerbitzuen gastuak, izapideei buruzko aholkularitza, familiari zuzendutako laguntza psikologikoa eta askoz gehiago. Aseguru honekin dena prest utziko duzu zure etxekoak ezertaz arduratu ez daitezen.

  • Telefono-dei bakarrarekin, guztiaz arduratuko gara.

  • Hildako pertsona munduko edozein lakutatik ekarriko dugu.

  • Zure azken borondateak erraz jasotzeko. Testamentu Online -era joan

  • Doluan, zure etxekoek profesionalen laguntza jasoko dute, online eta telefono bidezko saioekin.

  • Nahi izanez gero, zu ez zaudenean, zure intimitatea zaintzeko, sare sozialetako zure kontuak ezabatuko ditugu, baita Interneteko informazio pertsonal guztia ere: argazkiak, testuak eta iruzkinak.

  • IMQ Ehorzketak poliza bat baduzu, 14 urtetik beherakoak ere erabat doan sar ditzakezu.

Online kontratatu nahi dut

Abantaila hauek zuretzat dira

Kontratazio-modalitateak

Aseguruan barne hartutako aparteko zerbitzuak

Gainera, IMQ Ehorzketak kontratatzen baduzu, honako hauek ere izango dituzu:

Kontratatu aurretik xehetasun gehiago behar badituzu, zuretzat da atal hau.

Osasun-galdetegia dago?

Ez, ez dizugu osasun-galdetegi espezifikorik eskatuko. Aseguru-eskabidea bete eta zure osasunari buruzko hurrengo 3 galdera orokorrak baino ez dituzu erantzun behar:

  • Gaixotasun kronikoren bat duzu?
  • Tratamendu mediko edo kirurgikoren bat jasoko duzula adierazi dizute?
  • Ospitaleratu zaituzte, edo tratamendu mediko edo kirurgikorik jaso al duzu azken 2 urteetan?

Galdera horien erantzunetako bat baiezkoa bada, balorazio mediko bat egingo dugu.

Asegurua kontratatzeko adina mugatua da?

Prima Naturala edo Orekatua kontratatzeko adin-muga 70 urtekoa da. Bestalde, prima Bakarra 65 urtetik aurrera kontrata daiteke, eta ez du adin-mugarik.

IMQ Klinikak

Espezialitate mediko eta kirurgiko guztiak, erreferentziazko profesionalak eta teknologia berrienak.

Zer da online testamentua?

Online laguntza-zerbitzu bat da, abokatu batekin Notario Testamentu Irekia idazteko aukera eskaintzen du. Testamentu hori notarioaren aurrean ematen da, eta heriotza gertatuz gero, zure borondatea jasotzen du.

Laguntza psikologikoa nola eskaintzen da?

Doluaren lehen uneetan hildakoaren senideei eskaintzen diegun arreta-zerbitzua da. Zure senideek 3 saio egin ahal izango dituzte IMQ AMSAko psikologoekin, telefonoz edo bideo-dei bidez. Laguntza psikologiko horren helburua oinazean laguntzea eta sor daitezkeen galdera guztiei erantzutea da.

Kontratatu ondoren, bertan behera utz dezaket asegurua?

Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.

Ordaintzeko modu desberdinak daude?

Bai, kontratuaren prezioa urtekoa da, baina ordainketa era hauta dezakezu: hilean, hiru hilean behin edo sei hilean behin.

Badu gabealdirik?

Bai, asegurua indarrean sartzen den egunetik hilabete igaro behar da estaldura edukitzeko. Baina beste konpainia batetik bazatoz, eta aldaketa gure asegurura egin baduzu, ez duzu gabealdirik izango eta lehen egunetik egongo da erabilgarri.

Ba al dago koordainketarik edo frankiziarik?

Ez, IMQ Ehorzketak aseguruak ez du inolako koordainketarik edo frankiziarik lotuta.

Zer da aztarna digitala ezabatzea?

Heriotza gertatuz gero, Interneten dauden zure datu pertsonal guztiak ezabatzeko zerbitzua da. Nahi baduzu, sare sozialetako profil guztiak, blog pertsonaletan edo Interneten dituzun datu guztiak ezabatzeko eska dezakezu. Horrela, mundu digitalean ere intimitaterako duzun eskubidea bermatzen da.

Baja eman nahi badut, nola egin dezaket?

Aseguruak urtebeteko iraupena du, eta kontratuan amaiera-data jasotzen da. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Kontrakorik adierazten ez baduzu, asegurua automatikoki berrituko da hurrengo 12 hilabeteetarako.