Iradokizunak
Larrialdiak 24 orduz.
Ospitalizazioak banakako gelan eta laguntzaile-ohearekin.
Espezialitate mediko eta kirurgiko guztiak.
Analisi klinikoak, miaketak eta diagnostikorako teknika bereziak.
Goi mailako kirurgia espezializatua: kirugia robotikoa, laser berdea, obesitatearen kirurgia...
Tratamendu bereziak, erradioterapia, kimioterapia, fisioterapia eta errehabilitazioa barne.
Haurdunaldiaren jarraipena eta erditzea.
Odontologia
Podologia.
Bigarren iritzi medikoa mundu mailako espezialistekin.
Protesia
Psikoterapia
Prebentzio Medikuntza: Pediatria, Digestio Aparatua, Kardiologia, Pneumologia, Ginekologia eta Urologia.
IMQ Digitala zure osasuna kudeatzeko nahi duzun lekutik: bideo-kontsulta, txat medikoa, errezeta elektronikoak eta askoz gehiago.
Osasun-aseguru bat honakoak biltzen dituena:
Lehen mailako medikuntza, espezialitate guztiak, haurdunaldia eta erditzea, kirurgia eta ospitalizazioa...
zure baldintzetara egokitzen dena...
Koordainketekin edo gabe? Zuk aukeratuko duzu hilean prima baxuagoa ordaindu nahi duzun, edo hilean zertxobait gehiago ordainduz, gastu gehigarriak ahaztu nahi dituzun.
Erabat digitalizatuta...
Mediku batekin txateatu, bideo-kontsulta medikoak egin, online bulegoan kudeaketak egin 24 orduz asteko 7 egunetan.
Eta zure bidaietan babesten zaituena
Babesa eskaintzen dizu estatu osoan, baita larrialdiko laguntza atzerriko bidaietan ere, 12.000 € arte.
Kontratua sinatu ondoren, hasiera-hasieratik! IMQ aseguruaren zerbitzuak lehen egunetik aurrera erabil ditzakezu, gabealdia dutenak izan ezik.
Behar duzun espezialitatea edo profesional medikoa kontsultatzeko, honako hauen bidez egin dezakezu:
Jakina. Euskadin 2.400 profesional baino gehiago jartzen ditugu zure eskura, klinika pribatu nagusiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zentro Mediko sare zabalena.
IMQ Urdinarekin, estaldura medikoa duzu estatu osoan, 43.000 profesional mediko baino gehiagorekin eta itundutako 1.150 zentroko sarearekin. IMQ Urdinak atzerriko bidaietan larrialdiko laguntza barne hartzen du, 12.000 € arte.
Aseguruak urtebeteko iraupena izango du, eta kontratuan agertuko da amaiera-data. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Besterik adierazi ezean, asegurua automatikoki berrituko da 12 hilabeterako.
Aseguruari alta ematen zaionetik polizaren sartutako osasun-zerbitzu jakin batzuk erabil daitezkeen arte igaro behar den epea da. Epe hori argi eta garbi adieraziko da aseguruaren Baldintza Orokorretan. Gabealdia 6, 8 edo 12 hilabetekoa izan daiteke.
Aukeratutako modalitatearen arabera.
IMQ Urdina koordainketarik gabe aukeratu baduzu, zerbitzu gehienak barne hartuta daude eta ez duzu ezer gehiagorik ordaindu beharko.
IMQ Urdina koordainketekin aukeratu baduzu, zerbitzua erabiltzea kopuru txiki bat ordaindu beharko duzu.
Koordainketen mende dauden zerbitzuen kasuan, kopuruak argi azalduta daude Baldintza Partikularretan.
Bai, kontratatzeko adin muga 70 urtekoa da baina ez dago aseguruan egoteko adin mugarik.
Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internet bidez), kontratua sinatu ondoren, lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.