Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Ingurunea babestea eta zaintzea helburu kolektiboa da, eta IMQ Taldeak ere modu proaktiboan hartzen ditu bere gain ardura horiek, oraina ez ezik, etorkizuna ere zaindu behar dela jabetuta eta ingurumena zaindu behar dela jakitun.

interior-medioambiente-1.jpg

IMQn uste dugu ingurumena babestea oinarrizko printzipioa dela, eta, ingurumena zaintzeko eta babesteko dugun konpromisoaren esparruan, ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko lanean ari gara hainbat ekimenen bidez, besteak beste, energia aurrezteko, baliabide naturalak zentzuz eta eraginkortasunez erabiltzeko, birziklatzeko, klima-aldaketari aurrea hartzeko eta gure karbono-arrastoari eusteko.

Asmo horiek betetzeko, konpainiak arduraz kudeatzen ditu bere jarduerak, ingurumena kudeatzeko sistema bat du, etengabe hobetzeko sistemak aplikatzen ditu eta erakundea osatzen duten pertsonak inplikatzen ditu helburu hori lortzeko ahaleginean, modu lerrokatuan jarduteko, eta helburu horiei eta jarduteko modu honi buruzko kontzientziazio orokorra bultzatzeko.

interior-medioambiente-2.jpg

Gainera, konpromiso hori bermatzen duten ziurtagiri independenteak ere baditu. IMQ Aseguruak-ek, IMQ Zorrotzaurrek eta IMQ Virgen Blanca klinikek, adibidez, Ingurumena Kudeatzeko Sistema egiaztatu dute ISO 14001 nazioarteko arauaren arabera. Arau horrek jasotzen du baliabideen eta hondakinen kudeaketa optimizatu, baliabide horien bidezko jarduerek eragindako ingurumen-inpaktu negatiboak murriztu eta istripu-egoerek sor ditzaketen arriskuak murriztu behar direla. (PENDIENTE DE COMPLETAR ESTE PÁRRAFO).

IMQk, halaber, balioetsi egiten du hornitzaileak ingurumenarekin arduratsuak izatea, eta, urtero eguneratzen duen Hornitzaileak Ebaluatzeko Ereduaren barruan, positiboki baloratzen da hornitzaileek ingurumena kudeatzeko sistema egiaztatuta badute.

politica-medioambiental.jpg

Ingurumen-politika

Gure konpromisoa:

Pertsonen osasuna eta gure ingurunea zaintzea.

IMQn ingurumena babestea oinarrizko hatsarrea dela uste dugu, eta baliabide naturalen zentzuzko erabilera bermatzearen aldeko apustua egiten dugu.

 

Horregatik, ingurumen-politika bat ezarri dugu, gure erakundearen jarduera guztiak garatzeko marko gisa. 

Ingurumen-hatsarreak

  • Ingurumen-kudeaketarako sistema IMQren estrategia korporatiboan integratzea.
  • Ingurumen-erantzukizuna sustatzea, Sozietatean zein gure pertsonengan.
  • Ingurumenari buruzko indarreko legeria eta araudia betetzea.
  • Baliabideak zentzuz erabiltzea eta ingurumen-inpaktua eta hondakinak minimizatzea.
  • Ingurumena babestearen aldeko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa sustatzea erakundean.
  • Etengabeko hobekuntzarako programak aplikatzea eta ingurumenarekin lotutako helburuak ezartzea. .
  • Ekonomiaren aldetik bideragarriak diren teknologiarik garbienak eta eraginkorrenak aplikatzea gure instalazioetan.
  • Promover la sensibilización y concienciación respecto de la protección Ambiental en la organización.
  • Aplicación de programas de mejora continua y el establecimiento de objetivos y metas medioambientales
  • Aplicar en nuestras instalaciones las tecnologías más limpias y eficaces disponibles, económicamente Viables.

Erlazionatua