Iradokizunak
IMQ Urrea-rekin zure eskura duzu lehen mailako arreta medikoa, aseguru oso bat, honakoak barne hartzen dituena:
24 orduko larrialdiak eta anbulantzia
Odontologia erauzketekin, ahoaren garbiketa, arraspatzeak, lisatze erradikularrak, sendaketa estomatologikoak eta erradiografiak
Tratamendu bereziak: fisioterapia, zoru pelbikoa birgaitzea, erradioterapia eta kimioterapia, bihotz-errehabilitazio anbulatorioa
Psikoterapiako 20 saio gehienez urtean
Familia-plangintza: DIUa, basektomia eta tronpen lokailua
Haurdunaldia eta erditzea
Lagundutako ugalketa: intseminazio artifiziala eta in vitro ernalketa
Diagnostikoa PET Onkologikoarekin
Urologiako tratamenduetarako laser berdea
Goi mailako kirurgia espezializatua: kardiobaskularra, plastikoa, neurokirurgia, kornearen transplantea, hezur-muinaren transplantea
Eta ospitaleratzea behar duzun denbora guztian
Eta ospitaleratzea behar duzun denbora guztian
Tratamendu espezializatuak dituzu
Tratamendu espezializatuak dituzu
Erabat zaintzen zaituen osasun-asegurua...
Erabat zaintzen zaituen osasun-asegurua...
Aseguruari alta ematen zaionetik polizaren sartutako osasun-zerbitzu jakin batzuk erabil daitezkeen arte igaro behar den epea da. Epe hori argi eta garbi adieraziko da aseguruaren Baldintza Orokorretan. Gabealdia 6, 8 edo 12 hilabetekoa izan daiteke.
Aseguruak urtebeteko iraupena izango du, eta kontratuan agertuko da amaiera-data. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Besterik adierazi ezean, asegurua automatikoki berrituko da 12 hilabeterako.
IMQ Urrea asegurua kontratatzeagatik sartzen dizugun aparteko estaldura da. Asegurudun pertsona istripu baten ondorioz hiltzen bada, izendatutako onuradunek 3.000 € jasoko dituzte. Aseguru honek mundu mailako estaldura du.
Bai, kontratuaren prezioa urtekoa da, baina nola ordaindu hauta dezakezu: hilean, hiru hilean behin edo sei hilean behin
Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internet bidez), kontratua sinatu ondoren, lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.
IMQ Urrea-ko zerbitzu mediko gehienak tarifan sartuta daude, eta ez duzu besterik ordaindu beharko. Zerbitzu batzuk koordainketarekin lotuta daude, eta, beraz, kopuru txiki bat ordaindu beharko duzu zerbitzu horiek erabiltzean. Koordainketa horiek aldatu egiten dira aseguru-motaren arabera, eta aldez aurretik jakingo duzu, kontratuaren baldintzetan argi eta garbi adierazita daudelako.