Iradokizunak
Minbizia edo garuneko hodietako istripua izanez gero, IMQ Nazioarteko Zentroak aseguruarekin, hau izango duzu:
Gastu mediko guztiak: 600.000 €-raino, gaixotasun onkologikoetarako eta garun-hodietako istripuetarako.
Estaldura mediko oso zabala: Honako hauek barne: ospitaleratzea, kirurgia, kontsulta medikoak, diagnostiko probak, tratamenduak, botikak, anbulantziako lekualdaketak…
Bigarren iritzi medikoa mundu mailako adituekin:Bigarren diagnostikoa eta aholkularitza eskatu ahal izango duzu zure gaixotasunerako tratamendu-aukera egokienei buruz, ospe handiko profesionalekin.
Behar duzun guztian laguntzea eta koordinatzea: Zuk aukeratutako zentro edo ospitaleko lekualdaketa, ospitaleratze-izapideak eta hitzordu medikoak kudeatzeaz arduratzen gara. Txartelak eta ostatua ere erreserbatuko ditugu zuretzat eta zure lagunentzat.
Bidaia eta egonaldi gastuak: 6.000 €-rainoko bidaia-gastuak eta 6.000 €-rainokoak egonaldian barne hartzen ditu aseguruak zuretzat eta zure lagunentzat, tratamenduan zehar.
Prozesuaren kudeaketa erraza: Historia medikoa eta diagnostikoa aurkeztu besterik ez duzu egin behar, eta geu arduratuko gara dena abian jartzeaz.
Gabealdirik gabe: IMQkoa bazara, asegurua lehen egunetik dago aktibo; ez bazara, 3 hilabete besterik ez duzu itxaron beharko.
Familientzako deskontuak: Aseguruan zenbat pertsona sartzen diren, hainbat deskontu izango dituzu aseguruaren tarifan.
Nazioartean ezagunak diren profesionalekin aholkularitza izango duzu, ahalik eta tratamendurik onena emateko. Bidaia eta ostatu gastuak ere sartzen dira: 6.000 €-raino garraio-txarteletan eta 6.000 €-raino hoteletan, zuretzat eta zure familiarentzat edo lagunentzat. Minbizia edo garun-hodietako istripua izanez gero, puntako tratamenduak erabil ditzakezu zentro hauetan.
MD Anderson Cancer Center, Houston
Memorial Sloan-Kettering Cancer Center, New York
Dana – Farber Cancer Institute, Boston
Johns Hopkins Medicine, Baltimore
Instituto Italiano del Tumori, Milán
IMQ Nazioarteko Zentroak: mundu mailan garrantzi handia duten profesional onenen bigarren iritzi medikoa izateko aukera ematen dizun asegurua da. Gainera, patologiaren tratamendua estaltzen du (adibidez, garuneko hodietako istripua edo minbizia) ospe handiko zentroetan, hala nola New Yorkeko Memorial Sloan-Kettering edo Milango Istituto Europeo di Oncologia.
Gaixotasuna diagnostikatu ondoren, eta bigarren iritzi mediko aditua jaso ondoren, zure kasua tratatzeko egokienak diren zentro medikoak adieraziko dizkizugu. Zeuk erabakiko duzu norengana jo, aholkularitza adituarekin betiere.
Aseguruak barne hartzen dituen zentroen artean hauek daude: MD Anderson Cancer Center (Houston), Memorial Sloan-Kettering cancer Center (New York), Dana – Farber Cancer Institute (Boston), Johns Hopkins Medicine (Baltimore) eta Instituto Italiano del Tumori (Milán)
Bai. IMQ Nazioarteko Zentroak asegurua pertsonak 66 urte betetzen dituen urteko abenduaren 31 arte kontrata daiteke.
Ez, IMQ Nazioarteko Zentroak aseguruan ez dago frankiziarik; beraz, aldez aurretik ezarritako kuotak bakarrik ordaindu beharko dituzu aseguruan sartzen diren zerbitzu guztiak eskuratzeko.
Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.
Aseguruak diagnostikatutako gaixotasunarekin zerikusia duten gastu mediko guztiak estaliko ditu (betiere minbizia edo garuneko hodietako istripua bada). Horren barruan sartzen dira ospitalizazioa eta ospitaleko zerbitzu guztiak, kirurgia anbulatorioko zerbitzuak, medikuari egindako kontsultak eta ebakuntza guztiak, laborategiko analisiak, tratamenduak eta botikak, bai eta anbulantziako lekualdaketak ere, behar izanez gero.
IMQkoa bazara, lehenengo egunetik! IMQko bezeroa ez bazara, 3 hilabete baino ez dira igaro beharko kontratua sinatzen denetik asegurua aktibo egon arte eta, behar baduzu, erabili ahal izango duzu.
Bai. Aseguratutako pertsonak 67 urte betetzen dituen urteko abenduaren 31n bukatuko da IMQ Nazioarteko Zentroak aseguruko iraunaldia, baldintza berezietan bestelakorik adierazten ez bada.
Bai, kontratuaren prezioa urtekoa da, baina ordainketa era hauta dezakezu: hilean, hiru hilean behin edo sei hilean behin.