Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bere jardueraren esparruan, IMQk ekarpen zuzena egiten dio euskal gizartearen garapen ekonomikoari, sozialari eta ingurumenekoari, eta zuzeneko balioa sortzen du gizartearentzat; aldi berean, komunitateari ekarpen gehigarria egiten dioten ekimenak garatzen laguntzen du.

 

Konpromiso soziala eta pertsonentzako zerbitzua

IMQk konpromiso soziala eta pertsonentzako zerbitzua izateko bokazio ukaezina agertu zuen bere sorreran bertan. Gaur egun, 90 urte baino gehiagoko ibilbidea egin ondoren, kolektibitatearekin lotura estua izateko bokazio hori bere lanaren eta helburu korporatiboaren berezko parte da.

Apustu hori egunero berritzea da IMQren helburu nagusia, eta horrek ekimen, inbertsio eta etengabeko hobekuntzei ekitea eragiten du, gure jarduera gauzatzeko laguntzeaz gain, baita ongizateari eta aurrerapen orokorrari laguntzeko ere.

Horretarako, Erantzukizun Sozial Korporatiboaren estrategia bultzatzen dugu, gure ingurunean eragin positiboa eragin nahian, eta, aldi berean, Taldearen Plan Estrategikoaren ardatzetan eta haren misioan, ikuspegian eta balioetan integratzen dugu.

Gure misioaren, ikuspegiaren eta balioen bidez, zer garen eta zer izan nahi dugun islatzen dugu; eta, horretarako, pertsona-talde handi bat ari gara lanean, bezeroarekin, berrikuntzarekin eta erantzukizun sozialarekin konprometitua. Lan horrek gero eta emaitza handiagoak lortzea eta konpainiaren kaudimen handitzea eragin ditu.

Mision-IMQ.jpg

Misioa

Euskadiko konpainia nagusia gara osasun pribatuan. Pertsonak bere bizitza osoan zaintzen ditugu, eta haien osasuna bezain garrantzitsua den kontu batean laguntzen diegu. Gure mediku profesionalek, gure pertsonek eta IMQ Taldea osatzen dugunok eskurik onenetan daudela senti dezaten lan egiten dugu.

Vision-IMQ.jpg

Ikuspegia

Euskadin enpresa liderra izaten jarraitu nahi dugu , pertsonentzako pertsonen taldea. Harritu egin nahi dugu gure bezeroa, gure taldea konprometitu eta gizartearekin konektatu. Hazten jarraitu nahi dugu, hobeak izan nahi dugu, eta beste 89 urte betetzeko oinarriak ezarri.

Valores-IMQ.jpg

Balioak

IMQk balio batzuk hartu ditu bere gain eta defendatu egiten ditu; izan ere, balio horiek bere bezeroekin, bere langileekin, akziodunekin eta gizarte osoarekin konprometitzen dute. Balio horiek IMQ Taldeko kide guztiek parte hartuta landu dira, eta enpresak bere definizio eta inspirazio-iturri egin nahi ditu ezarritako helburuak lortzeko. Bezeroa funtsezko zutabe modura, berrikuntza, konfiantza eta hurbiltasuna, talde-lana, etika, lidergoa, kaudimena, bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza... Horiek dira mugitzen gaituzten motorrak, konpainia gisa identifikatzen gaituzten motorrak.

Erlazionatua