Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zer gehiago eskaintzen dit aseguru honek?

  • Lehen bisita edo diagnostikorako bisita, historia klinikoa, tratamendu-plana eta aurrekontua

  • Aho-hortzetako prebentzioa: Aho-higienerako eta eskuilatzeko teknikak.

  • Bisitak eta larrialdi-zerbitzuak: 

    Pulpotomia, abzesuen irekiera eta drainatzea, protesien zementua eta ortodontziako premiazko bisita barne.

  • Erradiografia Odontologikoa

  • Erauzketak

  • Fluorizazioak

  • Biopsia

  • Ahoko garbiketa edo tartrektomia

  • Dietaren azterketa eta baloriazioa

Abantaila hauek zuretzat dira.

HORTZ-KLINIKAK

IMQn geure hortz-klinikak ditugu haginlari-zerbitzu guztiak eskaintzeko. Gure hortz-zentroetan esperientzia handiko profesionalak ditugu, besteak beste, odontopediatriako eta aurpegi-masailetako kirurgiako espezialistak. Gainera, instalazioek azken belaunaldiko teknologia medikoa dute. 

Gainera, IMG Hortzak Aseguruarekin:

Kontratatu aurretik xehetasun gehiago behar badituzu, zuretzat da atal hau.

IMQkoa izan behar dut hortz-asegurua kontratatzeko?

Ez, IMQren bezero ez bazara ere, IMQ hortz-asegurua kontrata dezakezu, baina bezeroa bazara, zuretzat merkeagoa izango da.

IMQ hortz-txartelarekin edozein dentistarengana joan naiteke?

Ez, baina zentro eta profesionalen sare zabala duzu eskura. Aseguru honekin laguntza odontologikoa jaso dezakezu IMQren hortz-kliniketan, IMQren hortz-koadroan eta itunpeko zentroetan. Eskura dituzun klinikak eta profesionalak kontsulta ditzakezu gure webgunean edo Bezeroaren Arretarako kanalen bidez.

Ordaintzeko modu desberdinak daude?

Bai, kontratuaren prezioa urtekoa da, baina ordainketa era hauta dezakezu: hilean, hiru hilean behin edo sei hilean behin.

Kontratatu ondoren, bertan behera utz dezaket asegurua?

Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.

Badu gabealdirik?

Ez, IMQren hortz-aseguruan barne hartutako zerbitzu guztiak eskuragarri daude kontratatzen duzun unetik.

Zer dira frankiziak?

IMQ hortz-aseguruaren zerbitzu batzuk frankizien mende daude. Horrek esan nahi du asegurudun pertsonak zenbateko bat ordaindu behar duela zerbitzu horiek jasotzeko. Tarifa horiek argi eta garbi adierazita daude, eta lehenago kontsulta ditzakezu, zer ordainduko duzun jakin dezazun, kasu askotan merkatuko batez bestekoa baino prezio merkeagoekin.

Baja eman nahi badut, nola egin dezaket?

Aseguruak urtebeteko iraupena du, eta kontratuan amaiera-data jasotzen da. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Kontrakorik adierazten ez baduzu, asegurua automatikoki berrituko da hurrengo 12 hilabeteetarako.