Iradokizunak
1. COOKIEN DEFINIZIOA ETA EGINKIZUNA
Cookiea webgune jakin batzuetara sartzerakoan zure ordenagailu edo gailu mugikorrean deskargatzen den fitxategi bat da; cookiearen edukia webguneko zerbitzari horrek bakarrik bildu edo irakur dezake. Cookie bakoitza zure nabigatzailean desberdina da. Cookieak, besteak beste, ahalbidetzen dute erabiltzaile baten edo bere ekipoaren edo gailu mugikorraren bisiten kopuruari eta bere nabigazio ohiturei buruzko informazioa jasotzea eta berreskuratzea. Duten informazioa eta ekipoa erabiltzeko duen modua zein den, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke
2. ZER COOKIE MOTA ERABILTZEN DITU ATARI HONEK?
Atariak ondoren zehaztutako cookie mota hauek erabiltzen ditu, eta horiek IMQ sozietateak edo berarentzat lan egiten duten beste sozietateek erabil ditzakete:
- Cookieak nondik bidaltzen diren eta lortutako datuak nondik tratatzen diren kontuan hartuta, honako hauek bereiz ditzakegu:
- Aktibatuta irauten duten denboraren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
-Duten helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
3. COOKIEAK EZ ONARTZEA ETA EZABATZEA
Erabiltzaileak cookieak Interneteko bere nabigatzailean gaituta izan behar ditu eskaintzen diren zerbitzu eta funtzionalitate jakin batzuk erabili ahal izateko.
Dena dela, erabiltzaileak horiek blokeatu edo ezabatu ditzake, nabigatzaileak dituen konfiguratzeko aukerak erabilita:
4. TERCEROS PRESTADORES DE SERVICIOS
COOKIE | IRAUPENA | HORNITZAILEA | AZALPENA | INFORMAZIO GEHIAGO |
__utma | Iraunkorra | Google Analytics-en zerbitzuari gure webgunearen erabilerari buruzko estatistika anonimoak biltzea ahalbidetzen dio. | http://www.google.com/intl/es/policies/privacy/ http://www.google.es/intl/es/policies/technologies/cookies/ |
|
__utmb | 30 minutu | Google Analytics-en zerbitzuari gure webgunearen erabilerari buruzko estatistika anonimoak biltzea ahalbidetzen dio. | http://www.google.com/intl/es/policies/privacy/ http://www.google.es/intl/es/policies/technologies/cookies/ |
|
__utmc | Saioa | Google Analytics-en zerbitzuari gure webgunearen erabilerari buruzko estatistika anonimoak biltzea ahalbidetzen dio. | http://www.google.com/intl/es/policies/privacy/ http://www.google.es/intl/es/policies/technologies/cookies/ |
|
__utmz | 6 hilabete | Google Analytics-en zerbitzuari gure webgunearen erabilerari buruzko estatistika anonimoak biltzea ahalbidetzen dio. | http://www.google.com/intl/es/policies/privacy/ http://www.google.es/intl/es/policies/technologies/cookies/ |
|
ANB_dialog | Saioa | Anboto | Laguntzaile birtualera sartzea eta erabiltzea ahalbidetzen dute. | http://www.anbotogroup.com/es/privacy.php |
ANB_ref | Saioa | Anboto | Laguntzaile birtualera sartzea eta erabiltzea ahalbidetzen dute. | http://www.anbotogroup.com/es/privacy.php |
ANB_visibility | Saioa | Anboto | Laguntzaile birtualera sartzea eta erabiltzea ahalbidetzen dute. | http://www.anbotogroup.com/es/privacy.php |
Datu pertsonalen babesari buruzko informazio zehatza:
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, Aseguru-kontratuaren 50/1980 Legearekin eta gainerako lege aplikagarriekin bat, honakoa jakinarazten dizugu:
1) Tratamenduaren arduradunaren nortasuna eta harremanetarako datuak: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS, IFK zk. A-95321386 (aurrerantzean, “IMQ”). IMQrekin harremanetan jar zaitezke aurrez aurre edo postaz Bilboko helbidean (Bizkaia), k/ Máximo Aguirre 18 (bis), (PK 48011), edo emailez: imq@imq.es
2) IMQko Datuak Babesteko Ordezkariaren (DBO) nortasuna eta harremanetarako datuak: IMQko DBOrekin emailez jar zaitezke harremanetan: dpd@imq.es
3) IMQk erabiltzen dituen datu pertsonalak: IMQrekiko kontratu-harremana kontrolatu eta kudeatzeko beharrezkoak direnak eta, bereziki, identifikazio-datuak (izena, abizenak, sexua, egoera zibila, lanbidea, jarduera sektorea, gaitasuna, eta NAN), harremanetarako datuak (posta helbidea eta posta elektronikoa edo telefono zenbakia), fakturazio-datuak, osasunari buruzko datuak, genetikoak edo biometrikoak.
4) Datu pertsonalak zertarako erabiltzen diren: IMQk datu pertsonalak erabiltzen ditu (i) legezko obligazioak betetzeko, (ii) IMQk eta IMQ Taldeko beste entitate batzuek merkaturatutako aseguru-produktu eta -zerbitzuen berri emateko, eta (iii) bezeroek edo asegurudunek eskatutako eta/edo kontratatutako produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko, baita ere, dagozkion zerbitzuak fakturatzeko beharrezko diren datuak erabili eta kudeatzeko.
Hain zuzen ere, Aseguru-poliza kontratatzeak eskatzen du IMQk garatu, bete, kontrolatu eta betearazteko Hartzailearen datuak erabili behar dituela, baita Asegurudunen eta/edo onuradunen datuak ere, datu sentsibleak barne (hala nola, Asegurua kontratatzeko eskatutako osasunari buruzko datuak). Erabilera horren barruan dago zure datuak IMQren ardurapean dauden fitxategietan edo datu-baseetan sartzea. Horretarako, IMQk zure datu pertsonalak erabili ahal izango ditu Aseguru Kontratua formalizatu baino lehen ere edo kontratua, arrazoia edozein dela ere, bukatu bada.
Mediku edo osasun prestazioak eskatu edo egitearekin eta/edo Poliza berritzearekin, Hartzailea (i) jakitun da bere datuak eta berak adierazitako Asegurudunen eta/edo onuradunen datuak erabiliko direla, eta datu horiek nahiz kontratatutako Aseguru-poliza betearaztean sortutakoak partekatuko direla, hala badagokio, osasun-zerbitzuen emaileekin, hemen adierazitako baldintzei jarraituz kontratatu den Aseguru-polizarekin bat: eta (ii) adierazi eta bermatzen du Hartzaileak IMQri jakinarazitako titular guztien datu pertsonalak (hau da, kontratatutako Aseguru-polizaren Asegurudunen eta/edo onuradunen datuak) erabiltzeko baimena duela, hemen adierazitako baldintzei jarraituz. Berariaz jakinarazi dizkie agiri honetan adierazitako datuak erabiltzeari buruzko edukia eta kontratatutako Aseguru-polizaren edukia, eta konpromisoa hartzen du IMQri helarazteko, azken horrek hala eskatuta, atal honetan aipatzen diren Asegurudunen eta onuradunen idatzizko baimena (ii).
Jakinarazten dugu ez dela profil komertzialetan oinarritutako erabaki automatizaturik hartuko eta ez dela scoring edo tarifikazio jarduerarik egingo.
5) Tratamenduaren oinarri juridikoa:
(i) Datuak erabiltzeko oinarri legitimoa da aseguru-kontratua bete, betearazi eta kontrola egitea, baita IMQrekin eskatutako edo kontratatutako produktuak eta zerbitzuak kudeatzea ere. Legeek ezarritako obligazioak ere bete behar ditu IMQk. Besteak beste: Aseguru Kontratuaren 50/1980 Legea; Aseguru- eta Berraseguru-entitateen Ordenamendua, Gainbegiratzea eta Kaudimena arautzen dituzten 20/2015 Legea eta 1060/2015 Errege Dekretua; aseguruak banatzeari buruzko 2016/97 Zuzentaraua (EB); eta indarrean dagoen datu pertsonalak babesteari buruzko araudia.
Legezko oinarri honek lehen aipatutako datuak erabiltzeari ere eragiten dio, honako hauetarako: ezbeharrak likidatzeko, arriskuen tarifikazioa eta hautespena ahalbidetuko dituen estatistika-lankidetza aktuariala egiteko, teknika aseguratzaileko azterlanak egiteko, iruzurraren prebentzioa egiteko, segmentazioak egiteko, inkestak edo merkatu-azterketak edo bezeroak ez galtzeki eta/edo fidelizazio programak edo antzekoak egiteko (barne dago IMQk edo beste ounradun batek duten ahalmena inkestatik edo merkatu-azterketatik edo informazio- edo promozio-kanpainatik lortutako informazioa erabiltzeko).
Era berean, legezko oinarri honek datuak erabiltzeari eragiten die Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari egindako telefono bidezko harremanak grabatuz, zerbitzua kalitate hobearekin ematen dela bermatzeko.
(ii) Orobat, datuak erabiltzeko legezko oinarria da IMQren interes legitimoa IMQk eta IMQ Taldeko beste entitate batzuek merkaturatutako aseguru-produktu eta –zerbitzuen berri emateko (www.imq.es webgunean une oro identifikatuta daudenak), edozein komunikabide erabiliz (adib., posta, telefonoa, faxa, komunikabide elektronikoak, etab.)
Edonola ere, kontuan hartu behar duzu beti erabil daitekeela jakinarazpen komertzialak jasotzearen aurkako eskubidea (aurrerago deskribatzen den bezala).
Era berean, legezko oinarri honek babesten du IMQk asegurudunen eskura jartzen duen mediku-taldeko kideek zure datuen erabileran aplikazio informatikoak erabiltzea, informazio-sistemetarako homogeneoak direnak, eta horrela, erraztu eta hobetu egingo da interesatuaren datuen kudeaketa IMQk eskaintzen duen mediko-taldearen barruan.
Interes legitimoan oinarritutako edozein tratamendu egiteko, IMQk datu pertsonalak, ohorea eta intimitate pertsonala nahiz familiarena babesteko duzun eskubidea errespetatu du, eta errespetu hori bermatzeko beharrezko neurriak hartuko dira.
IMQn uste dugu, bezero zaren aldetik, arrazoizko aukera duzula guk eta IMQ Taldeko beste entitate batzuek merkaturatutako produktu zein zerbitzuen berri izateko (betiere honako arlo hauei lotuta badaude: aseguruen sektorea, osasun-laguntza, laguntza soziosanitarioa, lan arriskuen prebentzioa, osasuna eta ongizatea).
6) Zure datu pertsonalen hartzaileak:
IMQk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, ez dizkio zure datu pertsonalak hirugarrenei lagako, ez badago legezko obligaziorik edo salbu eta lagapena beharrezkoa bada kontratu-harremana betearazteko.
Aurrekoaren kalterik gabe, kontratua eta lege aplikagarriak betez, IMQk kasuan kasu behar-beharrezko datuak lagako dizkie honako hauei: (i) kontratatutako Aseguru-polizarekin bat zerbitzuak ematen dituzten osasun arloko profesionalei; (ii) kontratatutako Aseguru-poliza zuzen betetzeko IMQrekin koaseguru, berraseguru edo lankidetza harremanak dituzten entitateei; (iii) agintariei; (iv) banku edo finantza-entitateei; (v) epaile edo auzitegiei; eta (vi) tratamenduaren arduradunei.
Halaber, zerbitzua behar bezala emateko, eta kontratuaren ondoriozko harremana kudeatzeko, gerta liteke tratamenduaren arduradunek eta/edo profesional espezializatuek datu pertsonalak erabili behar izatea.
Arduradun horietako batzuk, “hodei-informatika” zerbitzuen emaileak barne, Europar Batasunetik kanpo egon daitezke edo Europar Batasunetik kanpoko baliabideak izan ditzakete; beraz, babes-maila baliokidea ez duten lurraldeetan. Horrelako kasuetan, IMQk bermatzen du EU-US Privacy Shield akordioak edo antzeko berme batek babesten dituela hornitzaileak, lege aplikagarriekin bat.
7) Hirugarrenengandik jasotako datuak: Polizarekin bat gerta liteke IMQk erabili behar izatea hirugarrenek jasotako bezeroaren edo asegurudunaren datuak, osasunari buruzkoak, genetikoak edo biometrikoak barne, osasun zerbitzuen emaileek jasoak kontratatutako Aseguru-polizarekin bat.
Horrelakoetan, IMQk beharrezko informazioa besterik ez die eskatuko osasun-zerbitzuen emaileei, hain zuzen ere, legezko obligazioak eta kontratatutako Aseguru-polizan ezarritakoa betetzeko behar den informazioa, eta datuen proportzionaltasun eta miniminizazio printzipioak errespetatuko ditu.
8) Datu pertsonalak gordetzeko epea:
Kontratu-harremanak dirauen bitartean gordeko ditu IMQk zure datu pertsonalak. Osatu gabe dauden aseguru- eskabideak, gehienez, 6 hilabetez gordeko ditu IMQk, salbu eta eskabidean epe luzeagoa adosten bada, eskabide berriak direla-eta, izapidetzeak birritan ez egiteko.
Behin kontratu-harremana bukatuta, IMQn zure datuak gordeko ditugu legeak ezarritako atxikitze epeetan edo IMQk erantzukizunak dituen epealdian, 10 urte, gehienetan. Epe horiek igarota, zure datuak suntsitu egingo dira, salbu eta datuok zeharo anonimizatu badira, araudiarekin bat, estatistika- edo ikerketa-helburuekin.
9) Interesatuaren eskubideak:
Interesatua bere datu pertsonalak erabili, zuzendu, ezabatu, mugatu eta aurkaratzeko eskubideen titularra da, baita horien eramangarritasunerako eskubidearena ere. Halaber, emandako baimena une oro ken dezake interesatuak, eta horrek ez dio tratamenduaren zilegitasunari kalte egingo.
Tratamenduaren arduraduna den IMQk erabiltzen dituen datu pertsonal horiekiko eskubidea erabiltzeko, datuen titularrak honako kanal hauek erabil ditzake: (i) aurrez aurre IMQren edozein bulegotan; (ii) postaz k/ Máximo Aguirre, 18 bis, 48011 Bilbo, Bizkaia (bezeroarentzako arreta sailera zuzenduta); edo (iii) posta elektronikoz: imq@imq.es (atxiki behar duzu beti zure NANren kopia irakurgarria edo zure nortasuna ofizialki egiaztatzen duen beste agiri bat). Eskubideok erabiltzea doakoa da.
Tratamenduaren kontra eta agiri honetan adierazitako datuak lagatzearen kontra egonez gero, gauzatu gabe gera liteke Asegurudunen estaldura kontrakotasun horrek dirauen bitartean. Izan ere, kontra egoteak eragotzi diezaioke IMQri prestazioak kalkulatzeko eta Aseguru-Kontratuan ezarritako helburuak betetzeko eta araudi aplikagarriaren obligazioak betetzeko behar diren datuak izatea.
Era berean, uste baduzu IMQk ez dituela zure datu pertsonalak erabili araudi aplikagarriarekin bat, harremanetan jar zaitezke Datuak Babesteko ordezkariaren: dpd@imq.es edo erreklamazioa egin Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).