Iradokizunak
Estaldura izateko aukera, ospitaleratzea eta ebakuntza kirurgikoak barne.
Espezialitate guztietako 1.839 profesional mediko eta 2.400 kontsulta Euskadin.
Etxeko larrialdiak eta anbulatorioak 24 orduz.
Analitikak eta proba diagnostikoak abangoardiako teknologia medikoekin.
Odontologia: erauzketak, ahoaren garbiketa, sendaketa estomatologikoak eta erradiografiak.
Haurdunaldia eta erditzea prestatzea, erditzera joateko aukerarekin.
Modalitate ezberdinak
Aukeratu gehien komeni zaizun IMQ Autonomoak modalitatea, Aktiboa edo Urdina, eta, gainera, koordainketekin eta koordainketarik gabe aukera dezakezu, baita osagarriekin ere; adibidez, Hortz-aseguruarekin eta Istripu-aseguruarekin.
Osasun digitala
Zure osasuna mugikorretik kudeatu dezakezu, nahi duzunean eta nola. Lineako bulegoa eta laguntza medikoa barne (txat medikoa, bideo-kontsulta, etab.)
Arintasuna proba diagnostikoetan
Erradiografiak, analisiak, erresonantziak eta antzeko proba diagnostikoak azkar eta eraginkortasunez.
Kontsulta-ordutegi zabalak
Malgutasuna ordutegietan, zure bizi-erritmora egokitzen diren ordutegi-tarte zabalekin
IMQ Online bulegoa
Modu erosoenean egin ditzakezu osasunari lotutako kudeaketak eta baimen medikoak.
IMQ Aktiboa modalitatea
Egunerokorako laguntza medikoa nahi baduzu, hauxe da zure asegurua. Autonomoentzako IMQ Aktiboak gehien erabiltzen diren osasun-zerbitzuak hartzen ditu barne, hala nola, familia-medikua, proba diagnostikoak eta espezialitate guztiak. Fisioterapia, podologia, psikoterapia eta beste hainbat tratamendu ere badituzu. Ebakuntza-gela eta/edo anestesia behar duten zerbitzuak ez daude barne hartuta. Koordainketekin edo gabe aukera dezakezu.
IMQ Urdina modalitatea
Osasun aseguru osoa nahi baduzu, hauxe da zurea. Espezialista guztiekin kontsultak izateaz gain, ebakuntza kirurgikoak, ospitaleratzea eta tratamendu bereziak ere barne izango dituzu. IMQ Autonomoak Urdinarekin, ez duzu ezertaz arduratu behar, eta zeuk aukeratu koordainketekin edo gabe nahiago duzun.
IMQ Istripuak
Bizitzan, gauza batzuk ezin ditugu saihestu, baina babestu egin gaitezke. IMQ Istripuak aseguruarekin, ezgaitasuna eragiten duen istripu larriren bat izanez gero, kalte-ordain...
IMQ Hortzak
Hortz-aseguru hau irribarrea inoiz ez galtzeko asegurua da. IMQ Hortzak aseguruarekin, haginlaria duzu zuretzat eta zure familiarentzat, doako zerbitzu ugarirekin eta gainerak...
Gaixotasun larria diagnostikatuz gero, bigarren iritzi medikoa lehen mailako nazioarteko espezialistekin.
Larrialdiko laguntza atzerrira egindako bidaietan
IMQ Laguntza.
Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko laguntza eta aholkularitza zerbitzua.
Kontratua sinatu ondoren, hasiera-hasieratik! IMQ aseguruaren zerbitzuak lehen egunetik aurrera erabil ditzakezu, gabealdia dutenak izan ezik.
Behar duzun espezialitatea edo profesional medikoa kontsultatzeko, honako hauen bidez egin dezakezu:
IMQ Autonomoak kontratatzeko adin-muga 70 urtekoa da, baina ez dago aseguruan egoteko adin-mugarik.
Bai, edozein modalitatetan sartuta daude erauzketak, urteko ahoaren garbiketa, sendaketa estomatologikoak eta erradiografiak. Estaldura gehiago nahi izanez gero, IMQ Hortzak asegurua duzu.
Aseguruak urtebeteko iraupena izango du, eta kontratuan agertuko da amaiera-data. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Besterik adierazi ezean, asegurua automatikoki berrituko da 12 hilabeterako.
Aseguruari alta ematen zaionetik polizaren sartutako osasun-zerbitzu jakin batzuk erabil daitezkeen arte igaro behar den epea da. Epe hori argi eta garbi adieraziko da aseguruaren Baldintza Orokorretan. Gabealdia 6, 8 edo 12 hilabetekoa izan daiteke.
Jakina. Estatuan zehar 43.000 profesional eta itundutako 1.150 zentro dituen sarea jartzen dugu zure eskura. Horiez gain, atzerriko bidaietan larrialdiko laguntza ere barne hartuta dago, 12.000 € arte. .
Euskadin, berriz, 2.400 profesional baino gehiago ditugu, baita klinika pribatu nagusiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Zentro Mediko sare zabalena ere.
IMQ Autonomoak aseguruaren barruan, koordainketak dituzten edo ez dituzten modalitateak aukera ditzakezu (koordainketa bereziak izan ezik), gehien interesatzen zaizunaren arabera. Koordainketak zenbait zerbitzuk duten kostu gehigarri txikiak dira. Zenbateko horiek argi eta garbi zehaztuta egongo dira kontratazio-baldintzetan.
Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internet bidez), kontratua sinatu ondoren, lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.