Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zer gehiago eskaintzen dit aseguru honek?

IMQ Eskia aseguruak zoazen lekura laguntzen zaitu elurraz kezkarik gabe goza dezazun. Eski-istripu batek eragindako ohiko gastuak eta bidaian zehar gerta daitezkeen arazoak barne hartzen ditu. Pistan istripua izanez gero, honako estaldura izango duzu:

  • Medikuaren laguntza, farmazia eta ospitalizazioa.

  • Larrialdiko gastu odontologikoak

  • Erreskatea, anbulantzia-gastuak eta makulu-gastuak.

  • Forfait gastuak eta eskolak galtzea.

  • Ospitaleratuz gero, bidaia-gastuak eta laguntzailearen egonaldi-gastuak.

  • Heriotza gertatuz gero, aberriratzea eta bidaia-gastuak eta laguntzailearen egonaldia.

  • Eta bidaian ere honako laguntza duzu:

    - Maletak galdu edo lapurtzeagatiko kalte-ordaina.

    - Senitartekoren baten ospitaleratzeak edo heriotzak eraginda, itzulera aurreratzeko gastuak.

Online kontratatu nahi dut

Abantaila hauek zuretzat dira

Kontratatu aurretik xehetasun gehiago behar badituzu, zuretzat da atal hau.

Zer elur-kirol mota sartzen da aseguruaren barruan?

IMQ Eskia aseguruaren barruan, zirkuitu seinaleztatuetan egiten den iraupen-eskia, eski alpetarra, eski artistikoa, monoeskia edo surfa praktikatzea sartzen da, betiere eski-estazio baten barruan egiten badira.

Noiz hasiko naiz aseguratuta egoten?

Zuk aukeratu aseguratuta egon nahi duzun aldia. Egun bakoitzeko estaldura bat aukera dezakezu, edo eski-denboraldi osorako asegurua izan. Aukeratu dituzun hasiera- eta amaiera-datak zure polizaren baldintza berezietan adieraziko dira.

Osasun-galdetegia bete beharko dut?

Ez, IMQ Eskia erabilita zuzenean aseguratuko zaitugu, osasun-galdetegirik bete beharrik gabe.

Kontratatu ondoren, bertan behera utz dezaket asegurua?

Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.

Zein lurraldetan nago aseguratuta IMQ Eskia-rekin?

Zuk aukeratutako lurralde-eremuan egongo zara aseguratuta. Estatu-mailan izan daiteke, Espainian eta Andorran, baita Europa osoan edo mundu-mailan ere. Polizaren baldintza berezietan adieraziko da zer aukeratu duzun.

Beste zerbait ordaindu beharko dut?

Ez, estaldura guztiak aseguruaren tarifan sartuta daude, eta ez dago frankiziarik edo koordainketarik.

Asegurua kontratatzeko adina mugatua da?

Bai, asegurudun pertsonak 71 urte betetzen dituen urtean asegurua ez da erabilgarri egongo.