Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zer gehiago eskaintzen du aseguru honek?

  • Hainbat estaldura, behar duzunaren arabera.

  • Kalte-ordainak zuretzat, ezgaitasuna eragiten dizun istripua izanez gero.

  • Kalte-ordainak zure familiarentzat, istripuaren ondorioz hilez gero.

  • Kalte-ordaina miokardioko infartuaren ondorioz hilez gero.

  • Kalte-ordain bikoitza, zirkulazio istripuaren ondorioz hilez gero.

  • 750.000 €-raino, garraio publikoan izandako zirkulazio-istripuaren ondorioz hilez gero.

  • Familientzako baldintza bereziak, deskontuekin eta tarifa finkoarekin, zure seme-alaba guztiak sar ditzazun, zenbateko bera ordainduta.

  • Aseguru hau izan dezakezu, IMQren bezero izan zein ez izan.

Online kontratatu nahi dut

Abantaila hauek zuretzat dira:

MODALITATEAK

IMQ Istripuak Aseguruarekin, zeuk aukeratu zer nahiago duzun:

Kontratatu aurretik xehetasun gehiago behar badituzu, zuretzat da atal hau.

Zergatik merezi du istripu-aseguru bat edukitzea?

Hileko kuota txiki bat bakarrik ordainduta, zuk eta zure familiak estaldura izango duzuelako istripuren bat izanez gero: ezgaitasun larrien kasuan, kalte-ordaina izango duzu laguntzeko, eta, hiltzen bazara, zure familiak diru-laguntza izango du. Horrela, oso gutxiren truke, zu eta zure ingurukoen etorkizuna bermatuko duzu.

Kontrata dezaket beste istripu-aseguru bat badut?

Bai, jakinarazi besterik ez duzu egin behar, eta asegurua zein konpainiarekin duzun esan.

Badago mugarik IMQ Istripuak asegurua kontratatzeko?

Bai, baina desberdina da hautatzen duzun modalitatearen arabera.

Oinarrizkoa eta Plusa: 66 urte betetzen dituzun urteko abenduaren 31 arte kontrata dezakezu asegurua.

Babes Handia: 80 urte betetzen dituzun urteko abenduaren 31 arte kontrata dezakezu asegurua.

Baja eman nahi badut, nola egin dezaket?

Aseguruak urtebeteko iraupena du, eta kontratuan amaiera-data jasotzen da. Berritu nahi ez baduzu, epea amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko duzu. Kontrakorik adierazten ez baduzu, asegurua automatikoki berrituko da hurrengo 12 hilabeteetarako.

Zer baldintza bereziak eskaintzen dituzue familientzat?

Babes Handia modalitatean, eta pixka bat gehiago bakarrik ordainduta, aseguruan sartu ahal izango dituzu zure ezkontidea edo izatezko bikotekidea, baita zure seme-alabak ere, 23 urte bete arte. Gainera, lehen seme-alabatik aurrera, aseguruaren hileko kuota ez da igotzen; beraz, denak sar ditzakezu gehiago ordaindu gabe.

Galdetegirik bete behar dut asegurua kontratatu aurretik?

Asegurua kontratatu aurretik, honako galdera hauek egingo dizkizugu:

  • Ezintasunen bat izapidetzen ari zara? Hala bada, ebatzi arte itxaron beharko dugu.
  • % 32tik gorako desgaitasuna onartuta duzu? Hala bada, ezingo duzu aseguru hau kontratatu..
  • Beste istripu-aseguru bat kontratatuta duzu? Ez dago arazorik, konpainia adierazi besterik ez duzu egin behar.
  • Estatuko, Autonomia Erkidegoetako edo Tokiko Segurtasun Indar eta Kidegoetako profesionala zara? Hala bada, ezingo duzu aseguru hau kontratatu.
Aseguruak badu iraute-mugarik?

Bai, baina desberdina da hautatzen duzun modalitatearen arabera.

Babes Handia: 81 urte betetzen dituen urteko abenduaren 31n bukatuko da asegurudun pertsona nagusiaren estaldura. Ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen estaldura ere 81 urte betetzen dituen urtearen amaieran bukatuko da, edo ezkontidea edo izatezko bikotekidea izateari uzten badio. 23 urte betetzen dituzten urtea amaitzean, seme-alabak ez dira estalita egongo.

Oinarrizkoa eta Plusa: asegurudun pertsonak 71 urte betetzen dituen urteko abenduaren 31n bukatuko da estaldura.

Kontratatu ondoren, bertan behera utz dezaket asegurua?

Urrutiko asegurua kontratatu baduzu (telefonoz edo Internetez), lehen 14 egunen barruan baliogabetu ahal izango duzu, inolako arrazoirik edo zigorrik adierazi gabe, betiere estaldura-zerbitzuak erabili ez badira.