Iradokizunak
Fisioterapia digitaleko zerbitzua, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan. Fisioterapia digitaleko neurrira egindako programa pertsonalizatuak sortzeko aukera ematen du, hainbat helburu lortzeko – mina arintzea, minak saihestea, bizkarra indartzea edo jarrera hobetzea –. Adimen artifizialarekin indartutako plataforma da, online fisioterapia pertsonalizatuko zerbitzua eskaintzen duena.
Profesional medikoak denbora errealean. Medikuntza Orokorra 12 orduz erabil daiteke astelehenetik larunbatera, eta Pediatria 8 orduz astelehenetik ostiralera, espezialitate horietako edozein kontsultari arreta emateko. Bideo-kontsulta amaitzean txosten mediko bat egiten da eta errezeta mediko elektroniko bat ematen da.
Mediku profesional batekin txateatuz zalantza medikoak argituko dituzu. Medikuntza orokorreko profesionalak eskura dituzu beti – 24 ordu, urteko egun guztietan –, eta astean 40 ordu arte, 10 espezialitate baino gehiagoko profesionalenak. Horrez gain, ongizate-gaiak lantzeko profesionalak ere aurkituko dituzu, hala nola nutrizionista eta entrenatzaile pertsonala.
Deskargatu IMQ AppZure historia mediko guztia eta zure familiarena beti eskura, zuk eta zure profesional medikoek emandako informazioarekin (patologiak, txostenak, analitikak...). 16 urtetik beherako zure seme-alaben historia klinikora sartzeko aukera ematen du, app-aren beraren bidez, Konfigurazioa atalean.
IMQ app-arekin ahaztu zure aseguru medikoko txartel fisikoa eramatea. Aplikazioan erregistratzen zarenean, zure polizari lotutako txarteletara sartu ahal izango zara hartzaile edo aseguratu nagusi gisa, hasierako orrian dagoen sarbide azkarretik.
Gainera, aplikazioan erregistratu duzun erabiltzailearekin eta pasahitzarekin online bulegora ere sar zaitezke, zure IMQ aseguruko izapideak eta kudeaketak mugikorretik edo ordenagailutik egiteko. Eskatu eta kontsultatu baimenak, kontsultatu zure ordainagiriak eta koordainketak, sartu pertsonak zure aseguruan... eta askoz gehiago.