Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

1.600etik gora pertsonak eskatu zuten aholku adinekoen bizi kalitatea hobetzeko 2018an

13.06.2019

1.600etik gora pertsonak eskatu zuten aholku adinekoen bizi kalitatea hobetzeko 2018an

IMQ Ayuda zerbitzuak –adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko doako orientabide-zerbitzua, IMQ-ko bezeroentzat eta beren familientzat sortu dena– 1.643 eskaera jaso zituen 2018an. Horien artean, % 70etik gora telefonoz egin ziren; % 20, zuzenean, eta  gainerako % 7a telematikoak izan ziren. 2016. urteaz geroztik, adinekoen bizi-kalitatearekin eta zaintzearekin loturiko aholkuak % 5,73 gehiago eskatu dira Euskadiko konpainiaren 365.000 asegurudunen artean.

“Adinekoen bizitzan zehar, ustekabeak direla edo bizitza bera dela eta, batzuetan aditu batek, sektore publikoan nahiz pribatuan, adinekoen zainketaren beharrak hobeto betetzeko konponbide soziosanitarioen gainean eman dezakeen aholkua baliagarria izan daiteke”, azaldu du IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canalesek.

Horregatik jarri zen martxan zerbitzu hori, hainbat gairi buruz aholku emateko: Mendetasun Legearen laguntzak kudeatu eta izapidetzea; desgaitasun, ezintasun eta abarren gaineko izapideak; jarduteko gaitasunaren aldaketak; adinekoak zaintzeko laguntzak non eta nola eskuratzea, eta Administrazio publikoarekiko izapideak egitea.

Era berean, etxebizitzak egokitu, alokatu eta erosteko aholku ematen du, baita laguntza teknikoei eta laguntza-produktuei buruz eta oztopo arkitektonikoak kentzeari buruz ere.

Halaber, IMQ Ayuda zerbitzuko adituek udaleko zerbitzu sozialekin eta teleasistentziarekin harremanetan jartzen laguntzen diete asegurudunei eta horien senideei, baita IMQ Igurcoko zentroetan ospitaleratzeak kudeatzen ere —aseguratzailearen adar soziosanitarioa—, IMQ Igurco Orue (Amorebieta-Etxano) eta IMQ Igurco Unbe (Erandio) eguneko zentroetan nahiz egoitzetan, edo bitarteko zainketetako zentro batean, Errekuperazio Funtzionaleko Unitateetan egon behar diren errekuperazioei dagokienez.

“Haietan, adinekoen zainketan espezializatutako profesionalek, Geriatrian espezialistak diren medikuen zuzendaritzapean, adinekoei eta beren senideei banan-banako plan baten arabera eskaintzen diete arreta, hots, profesional bakoitzaren lana plan horren arabera antolatzen da, pazienteen bizi-kalitatea hobetzea eta funtzio eta autonomia mailarik handiena xede izanda”, azpimarratu du IMQ Ayuda zerbitzuko gizarte-langile Maitane Fernándezek.

Adinekoen senideek ere jasotzen dute IMQ Ayuda zerbitzuaren laguntza, adinekoaren mendetasun fisiko, funtzional edo kognitiboak eragindako zailtasunei aurre egiteko,  esaterako, etxeko laguntza ematen zaie, hots, etxean lagun dezaketen profesionalak, enpresak eta erakunde publiko eta pribatuak, baita garraio egokituko zerbitzuak eta etxera janaria eramateko zerbitzua ere.

Era berean, IMQ Ayuda zerbitzuak dinamika familiarrean ere jarduten du, eta zaintzaileak prestatzen eta zainketak antolatzen laguntzen du —batez ere, zainketak etxean egiten badira— eta lehen mailako arretarekiko eta udaleko gizarte-zerbitzuekiko koordinazioa bultzatzen du.

Arrisku- edo ahulezia-egoerak antzematea

Behar izanez gero, pazienteei eta beren senideei laguntza emozionala ere ematen zaie eta, batzuetan, IMQ Ayuda zerbitzuak arrisku- edo ahulezia-egoerak antzematen ditu, batez ere, seniderik ez duten adinekoengan, esaterako, ospitaleratze baten ondorioz, mendetasun-maila handia duten horiengan.

Azkenik, aurten, IMQ Ayuda zerbitzua zuzenean, aurrez aurre, ematen hasi zaie IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca kliniketako erabiltzaileei.