Iradokizunak
30.08.2024
2023an, 322.098 ume jaio ziren Espainian. Horrek esan nahi du egunean, batez beste, 822 erditze artatzen direla sare publiko eta pribatuko ospitaletan. Urtero izaten diren ehunka mila haurduntza horiek, zientziaren eta humanizazio-printzipioen arabera, ahalik eta ondoen gara daitezen, obstetra ezinbestekoa da. Eta munduko biztanleria espezialista horien garrantziaz jabearazteko, urtero, abuztuaren 31n, Ramón Nonato santuaren jaian —erditze, ume eta haurdunen zaindaria—, Obstetraren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Jaiotzeko, santua zesarea bidez atera zuten jada hilda zegoen amaren umetokitik.
Leire Viguri sendagileak, Donostiako zentro mediko-kirurgiko IMQ Zurriolako Ginekologia eta Obstetriziako espezialistak, hau ekarri du gogora egun berezi hori dela eta: «NBEren ‘Munduko biztanleriaren etorkizuna’ txostenaren arabera, 2022an 134 milioi haurtxo jaio ziren. Eta haurduntzak behar bezala gara daitezen, B9 bitamina –azido folikoa– ezinbestekoa da haurdunentzat edo haurdun geratzeko asmoa duten emakumeentzat, umekia ondo garatzen laguntzen baitu».
Azido folikoa zelula berriak sortzen laguntzen duen bitamina da; horregatik, funtsezkoa da seme-alabak eduki nahi dituzten adin ugalkorrean dauden emakumeentzat. Haurduntzan azido foliko maila egokiak edukitzeak balio izango du muin-hodiaren garapenean malformazioak prebenitzeko eta ume goiztiarrik egon ez dadin.
Viguri doktoreak adierazi duen bezala, «enbrioien muin-hodia garuna eta bizkarrezur-muina izango direnaren oinarria dela esan daiteke. Haurdunaldiaren lehenengo asteetan sortzen da; izan ere, aste horietan gertatzen dira sortzetiko malformazioak sor ditzaketen akatsak, hala nola anentzefalia (garuna ez da behar bezala garatzen) edo arantza bifidoa (bizkarrezurra ez da erabat ixten, eta horrek kalte egin diezaieke muinari eta nerbioei)».
Azido folikoaren laguntza haurdunaldiaren hasieran –eta emakume askok haurdun daudela ez dakitenean– gehiago behar izaten denez, «ezinbestekoa da haurdun geratu aurretik hartzea, egunero; izan ere, ez dago arriskuaren murrizketa nabarmenik gehigarria modu irregularrean hartzen denean edo haurdunaldiaren bigarren hilabetetik aurrera hasten denean. Haurdun geratzeko asmoa duten emakumeek, beraz, azido foliko maila egokiak dituztela ziurtatu beharko lukete», azpimarratu du IMQ-ko ginekologoak.
Halaber, zenbait azterlanen arabera, «haurdun geratzean B9 bitaminaren maila egokia duten emakumeek erditze goiztiarra izateko % 50 aukera gutxiago dituzte», adierazi du Viguri doktoreak.
Ginekologia eta Obstetrizia Espainiako Sozietateak ‘Haurduntza normalaren kontrola’, protokoloaren azken eguneratzean adierazi duenez, Espainiako Osasun Ministerioko Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusiak hauxe gomendatzen du: hodi neuralaren akatsen bat duen haurduntzaren aurrekaririk ez duten eta haurduntza planifikatzen duten emakumeek 0,4 mg azido foliko hartu beharko dute eguneko, eta hodi neuralaren akatsen bat duen haurduntzaren aurrekaria dutenek, 4 mg azido foliko eguneko; kasu bietan, haurdun geratu baino hilabete lehenagotik gutxienez eta haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan; halaber, azido foliko ugariko elikagaiak dituen dieta gomendatzen zaie.
«Ezinbestekoa da haurdun geratu aurretik hartzea, egunero»; izan ere, arriskua ez da nabarmen murriztuko gehigarria modu irregularrean hartzen bada edo haurdunaldiaren bigarren hilabetetik aurrera hartzen hasten bada. Haurduntza anizkoitza bada, dosi gomendatua eguneko 1.000 mikrogramokoa (mg 1) izango da, haurdunaldiaren hiruhilekoetan.
Hodi neuralaren akatsen bat izan lezaketen haurduntzetan arrisku hori murrizteko duen garrantziaz gain, haurdunaldian folatoak eta konplexu multibitaminikoak hartzeak (horien bitamina lipodisolbagarriak egun bakoitzerako gomendatutako dositik gorakoak ez badira) bihotz- eta gernu-malformazioen, aho eta aurpegiko malformazioen, gorputz-adarretako malformazioen eta estenosi pilorikoaren intzidentzia murrizten du.
Aholku horiek oinarri hartuta, Obstetrizia eta Ginekologia Kanadako Sozietateak hainbat estrategiaz baliatzea gomendatzen du, hodi neuralaren akatsen eta sortzetiko beste malformazio batzuen lehen mailako prebentzioan, emakume bakoitzaren ezaugarrien arabera:
La preparación del embarazo debe empezar tres meses antes de la concepción
El apoyo continuado del acompañante durante la dilatación aumenta la probabilidad de un parto vaginal espontáneo