Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Dilatazioan etenik gabeko laguntza izateak berezko erditze baginala izateko probabilitatea handitzen du

04.05.2017

Dilatazioan etenik gabeko laguntza izateak berezko erditze baginala izateko probabilitatea handitzen du
  • Erditze aurretik laguntzaileak prestatzeak eta horiek parte hartzeak indarra hartzen dute emaginek ematen duten prestakuntzan.
  •  Euskadin bostehun profesional baino gehiago daude, eta horien artean 20 baino gutxiago dira gizonak.
  • Emaginek ama izango diren emakumeen prestakuntza handitu dute, esaterako, lehen sorospenei eta “baby led weaning” –haurtxoak elikatzeko metodo berria– buruzko argibideak ematean.
  • Erditu aurretik, erditzea eta erdiberriaroa gertatuko diren instalazioak bisitatzeak lasaitasuna, konfiantza eta jakintza areagotzen ditu ama izango direnengan.

Maiatzaren 5ean Emaginaren Nazioarteko Eguna ospatzeak, agerian jarri du aurten zein garrantzitsua den erditu aurretik eta bitartean laguntzaileek prestakuntza egokia izatea. Bilboko IMQ Ajuriaguerra Zentroko Erditzea Prestatzeko Unitateko emagin Gorane Lozanok azaldu duenez, “egiaztatu da dilatazioan etenik gabeko laguntza izateak berezko erditze baginala izateko probabilitatea handitzen duela eta,  horretarako, beharrezkoa da laguntzaileak prestatzea, eta talde-saio guztietara gonbidatzen dira”.

Horiek horrela, hauxe adierazi du: “Erditzea Prestatzeko Unitate aurreratu bat, talde txikietan arreta pertsonala eta hurbila emateko gai da: teoria eta praktika elkartzeko, trebetasunak indartzeko eta parte-hartzaileei haurtxoaren jaiotza osotasunean bizitzen laguntzeko”. Prestakuntzaren edukiek, “besteak beste, alderdi hauek barne hartu beharko dituzte: haurdunengan gertatzen diren aldaketak, erditzearen hasiera eta garapena, mina arintzeko metodoak, laguntzailearen zeregina, ama/haurtxoaren larruazalen arteko ukitze goiztiarra, amagandiko edoskitzea ezartzea, erditze konplikatuei buruzko prestakuntza, etxeratzea edo jaioberriaren zainketa”.

IMQko emaginaren hitzetan,“bikotekidearen edo laguntzailearen zeregina garrantzitsua da prozesuaren fase guztietan, eta funtsezkoa, une horretan, haurdunari laguntzen eta erditze-fasean parte hartzen. Emaginek aldi oro errazten dugu horien laguntza eta parte-hartze aktiboa”.

Ingurua ezagutzea

Erditzerakoan, batez ere, lehenengo erditzea bada, ama izango direnen eta horien laguntzaileen konfiantza gehien areagotu duen ekimenetako bat, “haurtxoa jaioko den eta ama egongo den osasun-zentroko instalazioak aldiz aurretik ezagutzea da. Hori dela eta, gure unitatean aldian-aldian antolatzen ditugu bisitaldiak IMQ Zorrotzaurre Klinikako Multzo Obstetrikora: talde txikietan, ama izango direnek eta horien laguntzaileek aldez aurretik ezagutu ohi dituzte xehetasun asko erditze aurretik.  Gerta daiteke erditzean arreta emango dieten profesionalekin elkartzea ere. Bisitaldi horietan parte hartu dutenek oso iritzi ona dute horien gainean”, adierazi du IMQ-ko Gorane Lozanok.

Lehen sorospenak, ‘baby led weaning’

Amen eta haurren osasunari arreta emateko eta sexu- eta ugalketa-osasuneko  espezialistak dira emaginak, eta aski ongi dakite zein garrantzitsua den osasuna sustatu eta prebenitzea. Izan ere, sustapen eta prebentzioa, “nerabezaroan, haurdunaldian, erdiberriaroan eta klimaterioan egiten dituzte. Emakumeen osasunari buruzko heziketan ez ezik, familiaren eta komunitatearen osasunari buruzkoan ere ematen dugu aholku eta parte hartzen dugu”, azaldu du Gorane Lozanok.

Horiek horrela, “Erditzea prestatzeko Unitatean eduki berriak sartzen ditugu pixkanaka, hala nola, lehen sorospen pediatrikoak, ‘baby led weaning’ delakoa (haurtxoak elikatzeko metodo berria: beraiek aukeratzen dute, eskura jartzen zaizkien elikagai batzuen artean, zer eta zenbat hartzea) garatzeko jarraibideak eta aholkuak, lantokira itzultzea, haurren masajea (amen, aiten eta haurtxoen artean komunikazio-bidea zabaltzeko) edo antisortzea”.

IMQ-ko emaginak adierazi duen lez, “amei eta familiei zainketak eta aholkuak emateko esku-hartze orok, laguntza, ardura eta konpromisoko harremana du berekin. Zalantzarik gabe, emagina funtsezko erreferentzia profesionala da prozesu horretan, eta bere lanean, ama, aita eta haurtxoa familian elkartzen ditu”.

500etik gora espezialista Euskadin, emakumeak, gehienak

Erizaintza emakumezkoen osasun-lanbidea bada –profesional kopuruari dagokionez– emaginen espezialitatean hori are gehiago areagotzen da. Estatistikako Institutu Nazionalaren azken datuen arabera, Euskadin 516 profesional dira elkargokide espezialitate horretan, eta 15 bakarrik dira gizonak. Lurralde Historikoen arabera, Bizkaian 292 espezialista daude (12 gizon), Gipuzkoan, 160 (3 gizon) eta Araban, 64. Azken datuen arabera, Araban ez dago gizonik.