Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Athletic Club-eko jokalariek ederki gainditu dituzte IMQ-ren azterketa medikoak

09.07.2024

Athletic Club-eko jokalariek ederki gainditu dituzte IMQ-ren azterketa medikoak
  • Gizonezkoen talde berriko jokalariek azterketa medikoak amaitu dituzte oraintsu, eta jokaleku-lanari ekingo diote Lezaman.

Athleticeko 29 jokalarik denboraldi hasierako ohiko proba medikoak egin dituzte atzo eta gaur artean, Club-eko medikuntza-zebitzuetako nagusi Josean Lekue sendagilearen eta MQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntza Unitateko arduradun berri Markel Pérez sendagilearen gainbegirapean.

Duela 26 urtetik gaurdaino Club-aren aseguratzaile mediko ofiziala den IMQ-ren eskutik egiten diren gaitasun-probak hauek dira: historia klinikoa, elektrokardiograma atseden-egoeran, ekokardiograma eta esfortzu handieneko proba laktatoekin.

Markel Pérez doktoreak adierazi duenez, «azterketa medikoaren zatitik zorrotzena jokalarientzat esfortzu-proba da, laktatoa neurtuta. Azterketa horrek jokalarien errendimendu fisikoa hobetzeko balio du, eta honetan datza: lasterka egiteko zinta batean ariketa fisikoa egiten du jokalariak, gorputzera elektrodo batzuk itsatsita dituela. Proba horrek aukera ematen du jokalariak mailaz mailako esfortzu-probak edo konstanteak egitean duen erresistentzia-ahalmena neurtu eta ebaluatzeko. Horrela, hainbat parametro fisiologiko lortzen eta ebaluatzen ditugu, jokalari bakoitzaren errendimendu fisikora erabat egokitutako ariketa zehaztu ahal izateko».

«Proba horiek egin ondoren, eta lehen datuak eskuan edukita, pozten nau Athletic-eko jokalariak oporretatik sasoi-sasoian itzuli direla esateak. Gainera, entrenatzen hasi dira; beraz, hemendik gutxira, % 100ean egongo dira guztiak», adierazi du pozik IMQ Zorrotzaurreko Kirol Medikuntza Unitateko arduradunak.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k beti jokatu du bai eliteko kirol profesionalaren alde, bai oinarrizko kirolaren alde; hala bada, Euskadiko kirol-erakundeek osasuna sustatzeko egiten duten jarduera-aukera handiari laguntza ematen dio.

Gaur egun, Athletic Club-en aseguratzaile mediko ofiziala ez ezik, Euskadiko kirol-talde nagusien aseguratzaile mediko ofiziala ere bada IMQ, hala nola Real Sociedad, SD Eibar, Bilbao Basket, Baskonia eta Deportivo Alavés taldeena, besteak beste.