Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Gehieneko inkrementala arrapalan Athleticeko jokalarientzat IMQ-ren azterketan

29.06.2022

Gehieneko inkrementala arrapalan Athleticeko jokalarientzat IMQ-ren azterketan

Gaurtik larunbatera, hots, uztailaren 2ra, Athletic Clubeko lehen taldeko futbolariak denboraldia hasi aurreko —datorren astean— proba medikoak egiten ari dira IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean.

1998-99. denboraldiaz geroztik Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala den IMQ-ko kirol-medikuntzako espezialista Pablo Aranda sendagileak egindako probak gainbegiratzen ari da Klubeko talde medikoko arduradun Lekue doktorea.

Azterketa mediko horrek proba hauek barne hartzen ditu: pisu, altuera eta tolesturen balorazio zineantropometrikoa; bihotzeko eta biriketako balorazioa atsedenean; gehieneko esfortzu-proba laktatoekin; bihotzeko ekografia; indar muskularra neurtzeko balorazio isozinetikoa eta azterketa biomekaniko podologikoa. Entrenamenduak hasten diren egunean, proba horiek osatzeko analitika eta kontrol antropometrikoa egingo dira.

Eliteko kirolariei egiten zaizkien azterketa medikoak kirolaren arabera bereizi egiten dira. Pablo Aranda sendagileak azaldu duenez, “balorazio medikoa antzekoa da diziplina guztietan, baina, futbolarien kasuan, esfortzu-proban gehieneko inkrementala ez da mailatan egiten, arrapalan baino, eta, oro har, futbolariek saskibaloilariek baino abiadura handiagoak lortzen dituzte”.