Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Athletic Clubek IMQren laguntzarekin ekingo dio denboraldiari

07.07.2023

Athletic Clubek IMQren laguntzarekin ekingo dio denboraldiari
  • Azterketa medikoak Zorrotzaurreko IMQ Kirol Medikuntzako Unitatean egin dira.

Athletic Clubeko 31 jokalarik denboraldi hasierako ohiko proba medikuak egin dituzte atzo eta gaur artean. Frogak Josean Lekuek, Athletic Clubeko zerbitzu medikoen buruak, eta Pablo Aranda doktoreak, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatearen arduradunak, gainbegiratu dituzte.

Gizonezkoen lehen taldeak, Ernesto Valverdek zuzenduta, zelaiko lan saio bikoitza egin zuen atzo. Arratsaldean, bigarren entrenamendu bat egin zuten Lezamako 1. zelaian, publikoari irekita.

IMQrekin batera egindako gaitasun fisikoko proben artean, historia klinikoa, elektrokardiograma bat, ekokardiograma bat eta gehieneko esfortzu-proba bat daude. IMQ Athletic Clubeko aseguru-etxe mediko ofiziala da. Bi erakundeek 25 urte bete berri dituzte elkarlanean.

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak uztailaren 19an hasiko ditu probak Zorrotzaurreko IMQ Klinikan. Hurrengo egunean, entrenamenduak hasiko dira Lezamako instalazioetan.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k apustu irmoa egiten du eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde, eta, hortaz, Euskadiko kirol-erakundeek osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduerei babesa ematen die.

Athletic Club taldearena ez ezik, Euskadiko kirol-talde nagusien aseguratzaile mediko ofiziala ere da IMQ gaur egun, hala nola SD Eibar, Real Sociedad, Bilbao Basket, Baskonia eta Deportivo Alavés taldeena.