Iradokizunak
03.06.2024
Ekainaren 4a Ugalkortasunaren Mundu Eguna da, eta horretan, ugalketa-osasunaren garrantzia nabarmendu egiten da, baita bikote askok umeak izateko bidean aurkitzen dituzten erronkak ere. Hala bada, Osasunaren Mundu Erakudeak (OMS) arazo hori sakon aztertu du txosten batean, eta nabarmendu, premiazkoa dela antzutasun eskuragarriaren eta kalitatezko arretaren eskuragarritasuna handitzea, behar dutenentzat. Bestalde, Ginekologia eta Obstetriziako Nazioarteko Federazioak (FIGO, gaztelaniazko sigletan) azpimarratu du ugalkortasunak gaitasunean, lorpenetan eta segurtasunean oinarrituta egon behar duela, eta honela definitu du ugalkortasuna: «Ugaltzeko gaitasuna, bizirik irauteko bermeak dituen ume osasuntsu bat izateko moduan, eta haurdunaldia eta erditzea osasunerako arriskurik ez izateko moduan».
Centro de Fertilidad Bilbao-ko IMQ-ko ginekologo Guillermo Queak eta Javier Peña Iralak azaldu dutenez, antzutasuna esaten zaio bikote batek antisorgailurik erabili gabe sexu-bizitza aktiboko urtebete igaro ondoren haurdun geratzeko duen ezintasunari. Denbora hori sei hilabetera jaitsiko da 35 urtetik gorako emakumea bada haurdun geratu nahi dena. European Society for Human Reproduction and Embryology (ESHRE) erakundeak Human Reproduction aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, 2019an bakarrik % 7ko igoera gertatu zen laguntza bidezko ugalketako tratamenduetan, aurreko urteekin alderatuta. Espainiako Ugalkortasun Sozietateak (SEF, gaztelaniazko sigletan) adierazitako datuen arabera, Espainian jaiotakoen % 10 baino gehiago laguntza bidezko ugalketako tekniken bidez jaio ziren.
Horren haritik, Peña Irala doktoreak hau adierazi du: «hainbat faktorek eragin dezakete antzutasuna, eta emakumeen adina da faktore nagusia. Hala ere, faktore horiek honela banatzen dira: kasuen % 30 faktore maskulino bati dagozkio; % 30, faktore femenino bati; % 10-15, faktore misto bati (biek arazoren bat izatea); eta kasuen % 10, ‘jatorri ezezaguneko antzutasuna’ izenekoari».
35 urtetik aurrera nabarmen urritzen da ugalkortasuna. «Adin horretatik aurrera, haurdun geratzeko probabilitatea ia % 15era jaisten da; eta 40tik aurrera, % 5etik behera jaisten da», azpimarratu du IMQ-ko ginekologoak. 40 urteko emakume batek oraindik bere burua gaztetzat jotzen duen arren, biologikoki bere obulutegiek ez dute berdin funtzionatzen, eta horrek nabarmen murrizten ditu kontzebitzeko probabilitateak.
Quea sendagileak gomendio hau eman du: «antzutasunari konponbideren bat bilatzeko kontsultak egin beharko dira antisorgailurik erabili gabe sexu-bizitza aktiboko urtebete igaro ondoren emakumea haurdun geratu ez bada, baina denbora hori sei hilabetera jaitsi beharko da 35 urtetik gorako emakumea bada haurdun geratu nahi dena». Eta medikuak hau gehitu dio azalpenari: «bizitza osorako obulutegi-hornidura batekin jaiotzen da emakumea, eta hura pixkanaka murrizten joango da. Gizonen kasuan, nahiz eta aldakuntza hori txikiagoa izan eta funtsean bizi-ohiturekin identifikatuta egon, aldaketa esanguratsuak ikus daitezke ernal-haziaren kalitatean 50 urtetik gorakoengan».
Peña Irala doktoreak adierazi duenez, ugalketako tratamenduen eskaria, neurri handi batean, mendebaldeko herrialdeetako emakumeek lehen haurdunaldia beranduegi bilatzearen ondorio da. «Azken bi hamarkadetan, bost urteko atzerapena izan da lehen erditzearen batez besteko adinean», adierazi du IMQ-ko espezialistak.
Haatik, Peña Irala sendagileak hau ere azaldu du: «azken urteotan gizartean gertatutako errotiko aldaketaren eta informazioa eskuratzeko erraztasunaren ondorioz, emakumeak gero eta jakitunago dira beren ugalketa-etorkizunaz, eta ezaugutza hori laguntza bidezko ugalketako zentroetako ugalkortasun kontsebazioko tratamenduen (obozitoen bitrifikazioa) hazkundea baldintzatzen ari da».
Quea doktoreak, bestalde, hau adierazi du: «antzutasunari ez zaio aurre egiten». Izan ere, arazo epidemiologikotzat hartzen bada ere, Laguntza Bidezko Ugalketako espezialistek egiten dutena da «bikoteei edo bakarrik dauden emakumeei kontzebitzeko nahia lortzen laguntzea».
Hala bada, lehenengo kontsultan, bikotearen antzutasunaren kausa aurkitzeko azterketak egiten dira beti, eta, funtsean, hormonen eta irudien azterketa bat eskatzen da emakumeen kasuan, eta seminograma bat, gizonen kasuan, edota oinarrizko azterketa bat, emakumeak badira biak, edo emakumearen kasuan, ugalkortasun kontserbazioaren kasuan.
Azterketa horien emaitzak berraztertu ondoren, tratamendu hauek baliatzen dira: umetoki barneko intseminazio-zikloak, in vitro ernalketa-zikloak edo ICSI zikloak, obozito-ematea, obozitoen bitrifikazioa, ugalkortasun kontserbazioko kasuetan, edo bikotekideen obozitoak jasotzea (ROPA, gaztelaniazko sigletan) sexu bereko bikoteen kasuetan.
Halaber, espezialistak ugalkortasunari buruzko ohiko mito batzuez ari izan da. «Estresak ez du eragozten haurdun geratzea. Hormona batzuetan alterazio bat gertatzen den arren, estresa ez da inoiz antzutasunaren kausa bakarra. Pilula antisorgailuak hartzeak ere ez du ugalkortasunaa urritzen; izan ere, gehien kontserbatzen duten antisorgailuetako bat da».
Koitoaren ondoren etzanda egoteko gomendioari dagokionez, Peña Irala sendagileak hauxe argitu du: «hori lehen egiten zen, baina ez du oinarri zientifikorik. Espermatozoideak hazia bota eta hurrengo minutuan iristen dira umetokira».
Era berean, gezurtatu egin du egunero sexu-harremanak izateak kontzebitzeko probabilitateak areagotzen dituelako ustea. «Obulua 48 ordu inguru bizi da, eta espermatozoideak hiru egun arte; beraz, koito ugalkorrak periobulatorioak dira, ez obulazioaren egun zehatzekoak».
Horren harira, IMQ-ko espezialistak gogorarazi du haurdun geratzeko probabilitatea amaren adina handitu ahala jaisten dela. «Gure inguruan, menopausiaren adina 42 eta 56 urte bitartekoa da –batez bestekoa, 48,5 urte–, eta ugalkortasuna oso txikia da haren aurreko zazpi urteetan».
Azkenik, Ugalkortasunaren Mundu Eguna dela eta, Quea sendagileak bikoteak animatzen ditu informatzera eta profesional bat bilatzera kontzebitzeko zailtasunik badute, eta hau azpimarratu du: «zientziak eta medikuntzak aurrerapen nabarmenak izan dituzte antzutasunaren tratamenduan, eta familia askori itxaropenak ematen dizkiete».
La preparación del embarazo debe empezar tres meses antes de la concepción
El apoyo continuado del acompañante durante la dilatación aumenta la probabilidad de un parto vaginal espontáneo