Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

ADEGIK eta IMQ-k beste itun bat burutu dute Gizpuzkoako enpresen osasuna zaintzen jarraitzeko

21.03.2024

ADEGIK eta IMQ-k beste itun bat burutu dute Gizpuzkoako enpresen osasuna zaintzen jarraitzeko

Gipuzkoako Enpresen Elkarteak (Adegi) eta Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ) lankidetza-hitzarmena berritu dute Gipuzkoako enpresei, horien langileei eta beren familiei Euskadiko arreta mediko eta osasun pribatuko aukera nagusia eskaitzen jarraitzeko.

Adegiko zuzendari nagusi José Miguel Ayerzak eta IMQ-ko negozio-garapeneko eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatu dute akordioa enpresaburuen elkartearen Donostiako egoitzan. Bi erakundeen arteko ituna 2014an sinatu zen lehen aldiz, Gipuzkoako enpresei medikuntza azkar, hurbil, berritzale eta soluzio bereizgarridunaren zerbitzuak emateko.

IMQ Adegi Empresas programaren barruan, Adegiko elkartekide diren 1.000tik gora empresek abantaila handiak eskuratuko dituzte estaldura mediko oso baten eskutik; hala, zerbitzu hauek izango dituzte eskura: lehen mailako osasun-laguntza, larrialdiak, anbulantzia, espezialitate mediko eta kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak, tratamenduak, kirurgia espezializatua, arreta haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintza, ospitalizazioa banako gela eta laguntzailearen ohearekin eta psikoterapia, besteak beste.

Halaber, IMQ-k asegurudunei doan eskaintzen dizkien telemedikuntza-zerbitzu digitalak ere eskura izango dituzte, hala nola plataforma batzuen eskutik, txat eta bideokontsulta bidez asistentzia medikoa berehala eskuratzea. Eta Gipuzkoako enpresei eta langileei balio bereizgarria dakarkieten prebentzio-programak ere. Hori guztia, arreta pertsonalizatua, itxaronaldirik gabe, kontsulta-ordutegi moldakorra eta abangoardiako teknologiak babestutako asistentzia-kalitatea izanda.

Bestetik, osasun-asegurua da enpresetako langileek gehien aintzat hartzen duten gizarte-onura, baita pentsio-planak ere, hainbat azterlanen arabera. Esaterako, Cobee-ren Enplegatuentzako Onuren Joerei buruzko IV. Txostenaren arabera, langileen % 49,8k lehentasunezkotzat jotzen dute aseguru hura, eta, ondoren, pentsio-planak (% 41,5ek).

Hala, enpresen % 60 inguruk beren onura-programak adostu dituzte eta ongizate fisiko, mental eta finantzarioarekin loturiko prestazioak gehitu dituzte. Era berean, enplegatuek beren lehentasunak aldatu dituzte eta interes gehiago agertu dute osasunean eta ongizatean; izan ere, langileen % 45 daude kontu horietaz kezkatuta.