Iradokizunak
06.02.2023
Gipuzkoako Enpresen Elkarteak (Adegi) berriro izango du IMQ osasun-arloko erreferentziazko konpainia. Adegiko zuzendari nagusi José Miguel Ayerzak eta IMQ-ko negozio-garapeneko eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatu dute hitzarmen berria Donostiako Adegi egoitzan. Hitzarmen hori 2014. urteaz geroztik dute indarrean bi erakundeek, eta, horren arabera, Gipuzkoako enpresek, horietako langileek eta bere familiek eskura dute Euskadiko konpainia liderraren osasun-asistentzia; izan ere, 1.000tik gora enpresa eta 385.000 pertsona baino gehiago aseguratzen ditu konpainiak.
Osasun-asegurua da, pentsio-planekin batera, EAEko enpresetako langileek gehien baloratzen duten gizarte-onura, gaur egun, eta Adegiko enpresa elkartuek eta horietan lan egiten dutenek IMQrekin sinatu duten hitzarmenari esker, lehen mailako arreta izango dute, hots, abantaila ugari eta baldintza esklusiboak, hala nola Euskadiko mediku-talde handienaren eta zentro-aukera ugarienaren artean hautatzeko askatasuna, azken osasun- eta prebentzio-teknologiak eta ekipamenduak, ordutegi erosoak, itxaronaldirik gabeko arreta eta Estatuko zentro eta profesional entzutetsuak.
Gipuzkoan, halaber, lurraldeko erreferentziazko IMQ Zurriola zentro mediko-kirurgikoa (Donostiako Gros auzoan) izango dute eskura, baita Irungo IMQ Teknia zentroa eta klinika pribatu nagusiak ere (Policlínica Gipuzkoa, Clínica Quirón, Clínica de La Asunción…).
IMQ Adegi Empresas izeneko aseguruaren eskutik, hortaz, Adegiko 1.000 enpresek osasun-estaldura osoa izango dute: lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzua, espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, baita goi-kirurgia espezializatua, arreta haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintza, ospitaleratzeak, banakako gelak eta laguntzaileentzako ohea, eta psikoterapia ere, besteak beste.
Osasun-asegurua da langileek gehien baloratzen duten onura soziala, soldataren ondoren. Lehena da, % 49,8ren ustez. Ondoren, pentsio-plana, % 41,5en iritziz. Izan ere, onura hauek baloratzen dira gehien: erretiro-asegurua (% 30,6) eta bizi-asegurua (% 26,2), Cobee-ko Enplegatuentzako Onuren Joerei buruzko IV. Txostenaren datuen arabera.
Pandemiak zuzenean eragin zion konpainiek onura-planak eskaintzeko duten moduari. Izan ere, Espainiako enpresen ia % 60k horiek taxutzeko modua aldatu dute: % 16k ongizate fisikoarekin loturiko onura berriak gehitu dituzte –gimnasioetan edo eskola birtualetan harpidetzea–, % 15ek ongizate mentalarekin lotutako prestazioak erantsi dituzte –osasun-aseguruen estaldura berriak, terapia psikologikoa, coaching tailerrak– eta % 11k finantza-ongizatearekin lotutako onurak hobetu dituzte –pentsio-planak, erretiro-aseguruak.
Era berean, langileek beraiek ere nolabait aldatu dituzte beren lehentasunak pandemian zehar bizi izandako etenaldiaren ondorioz. Langileen % 45ek adierazi du orain osasun eta ongizate gaiez askoz gehiago arduratzen direla.
Acuerdo de colaboración entre el Colegio de Médicos de Gipuzkoa y la aseguradora sanitaria IMQ
El Centro Médico Zurriola se convierte en el primer y único policonsultorio en Gipuzkoa certificado en calidad y seguridad del paciente
Convenio de colaboración entre IMQ Seguros y el Colegio de Mediadores de Gipuzkoa