Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Armeginek IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitateko azterketa medikoak behar bezala pasa dituzte

15.07.2024

Armeginek IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitateko azterketa medikoak behar bezala pasa dituzte
  • Jokalarien osasuna eta sasoia egiaztatzeko.

Eibarreko jokalariek entrenamenduen bigarren asteari ekingo diote Bilboko IMQ Virgen Blanca klinikako Kirol Medikuntza Unitatearen instalazioetan euren azterketa medikuak egin ondoren.

Joseba Etxeberriaren taldeko 14 gizonei  goi-lehiaketazko azterketa medikoa egin zaie gaur goizean, haien osasuna eta kirol-errendimendua egiaztatzeko. SD Eibar taldeko futbolariez IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista Mikel Pérez arduratu da, baita SD Eibar-eko Zerbitzu Medikoetako profesionalak ere, proba osagarriez arduratu direnak. Euskadiko aseguratzaileko kardiologo Zigor Madaria doktoreak ekokardiografiak egin dizkiei jokalariei.

Eibar taldeko gizonezkoen lehen taldeko jokakariei bederatzigarren urtez jarraian egin zaie kirol- eta medikuntza-azterketa IMQn.

Azterketa medikoak eta esfortzu-proba

Proba fisikoak egiten hasi aurretik, jokalariei ekokardiografia bat egin zaie (bihotzaren ekografia), haien osasunaren azterketa biribiltzeko eta beste proba batzuen bitartez antzematen ez diren kardiopatiak detektatzeko.

Jokalari armaginei IMQ Virgen Blanca klinikako Kirol Medikuntza Unitatean egindako goi-lehiaketazko azterketa medikoak proba hau barne hartu du: balorazio zineantropometrikoa, hots, pisua, altuera eta larruazaleko tolesturak neurtzea, gorputz-gantza zehazteko.

Jarraian, jokalariak atseden-egoeran aztertu dira (bihotzeko auskultazioa, biriketako auskultazioa, elektrokardiograma atsedenean, eta tentsio arteriala). Horren ostean, futbolariak elektrokardiograma baten bidez baloratu dira, eta esfortzu-proba bat egin zaie lasterketa egiteko tapiz batean.

Azken proba, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa ezagutzeko egiten den esfortzu-proba bat da, gehienezko mugaraino igotzen dena eta laktatoak zehazten dituena. Hori baliagarria da entrenamendu-saioen programazioa optimizatzeko.

IMQ, Eibar taldeko aseguratzaile mediko ofiziala

IMQ 2016/2017 denboralditik SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala da. Izan ere, klub armaginak eta IMQ-k 2022an berritu zuten kirol-babesletzaren akordioa, eta hitzarmen berri horren bitartez, euskal aseguratzailea kirol-taldearen babeslea ez ezik, klubeko lehen taldearen eta staff teknikoko kideen babeslea ere bada, guztiei zerbitzu medikoak eskainiz.

IMQ-ko Kirol Medikuntza Unitateek arlo horretan punta-puntako teknologia dute, baita Kardiologiako eta Kirol Medikuntzako mediku espezialistak ere, errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzuaren laguntzarekin.