Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Klinikak, Kontzilia Komunitatera atxikitako euskal enpresen arteko jardunbide egokien eredu

23.03.2023

IMQ Klinikak, Kontzilia Komunitatera atxikitako euskal enpresen arteko jardunbide egokien eredu
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu berri Nerea Melgosak egindako ekitaldian, IMQ Kliniketako Giza Baliabideetako zuzendari Borja Rodrigok klinika horiek garatzen duten kontziliazio-plana aurkeztu du jardunbide egoki gisa. Izan ere, euskal enpresek kontziliazio-planak ezar ditzaten Eusko Jaurlaritzak sortutako Kontzilia Komunitatera atxiki ziren IMQ klinikak orain dela 5 urte.

  • Ekitaldi horretan, beste 17 enpresak bat egin dute sare horrekin, eta guztira, 25 dira egun.

Kontziliazio eta Erantzukidetasunaren Munduko Eguna dela eta, gaur, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan izandako ekitaldi batean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu berri Nerea Melgosak sail horrek bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzearen eta helburu horretan gero eta euskal enpresa gehiago sartzearen alde egindako apustua ezagutarazi du.

Langileei lanaldia murrizteko edo eszedentziak hartzeko ematen zaizkien zuzeneko laguntzak ez ezik, orain dela urte bat, enpresentzako laguntza-lerro bat ere abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzak, langileen kontziliazioa hobetzeko diagnostikoak eta ekintza-planak egiten laguntzeko. Sailburuak, halaber, Eusko Jaurlaritzak gai horretaz kontzentziatuta dauden enpresei laguntza emateko eta enpresen arteko esperientzien trukea errazteko –aldi berean, banakako aholkularitza ematen du– sortu duen Kontzilia Komunitatearen lanaren garrantzia nabarmendu du.

Hain zuzen ere, Kontzilia Komunitatearen barruan eta gaur egun ekimen hori osatzen duten eta horretan denbora gehien daramaten enpresen ordezkari gisa, Borja Rodrigok, IMQ kliniketako Giza Baliabideetako zuendariak, hau azpimarratu du: “emakume langileen ehuneko handia dago osasun-arloan, eta pertsonen zainketa eta kontziliatzeko beharra desorekatuta daude, emakumeei baitagozkie gehienbat”. Hortaz, euskal gizartean benetako kontziliazioa bultzatzeko, enpresan eta gizartean oro har jarraibide batzuk ezarri behar direla dio, hau argudiatuta: “ez du ezertarako balio legeak egiteak aurretik kontzientziatu eta hezten ez bada. Horixe da ordena naturala: kontzientziatzea, heztea, eta, gero, legeak egitea, egoera parekideagoa lortzeko.

IMQ klinikek duela 5 urte eman zuten aurrapauso hori” gogorarazi ondoren, hau azpimarratu du sailburuak: “kontziliazioak langileentzat nahiz enpresentzat izan behar du mesedegarria. Lan-mota, espezializazioa, txandak… hots, aldagai asko hartu behar dira kontuan, pertsonari nahiz enpresari eragiten diotenak, eta gai horretan aurrera egiteko erantzukidetasuna ezinbestekoa da, ezarriko diren aurrerapenak bi alderdien interes eta beharrekin bat etor daitezen”. Eta hau erantsi du: “kontziliazioari buruzko akordioak lortzea da Kontzilia Komunitateak sustatzen ari dena, aholkua, esperientzia eta laguntza emanez”.

Bestetik, kontziliazioak dakartzan onurez ari izan da: “egun, euskal enpresetako langileek soldata ez ezik, ordutegia eta bizi-kalitatea ere aintzat hartzen dituzte. Langileak pozik egoteak eragin ona du errendimenduan eta lanaren kalitatean, eta, gainera, txandaketa murrizten du, eta horrek guztiak onurak dakarzkie guztiei”.

Ekitaldi berean, Kontzilia Komunitateak ongietorria egin die horretara atxiki diren 17 enpresa berriei; gaur egun, guztira 25 dira. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak apustu irmoa egin du familia, berdintasun eta zainketen politiken alde”. Horren aburuz, “kontziliazioak ate bat ireki du zaindu nahi duten pertsonek zain dezaten edo baldintza hobeagoetan egin dezaten”.

Kontzilia Komunitatera atxiki izanak baliabide hauek doan eskuratzeko aukera ematen die enpresei: laguntza eta banakako orientabideak kontziliazio-neurriak abiarazteko; lan partekatuko saioak; kontziliazioarekin zerikusia duen informazioa eta materialak, eta Komunitatearentzat interesgarriak diren gaietan prestatzea hainbat arlotan adituak direnen eskutik. Enpresei betekizun bakarra eskatzen zaie atxikitzeko: kontziliazio-diagnostiko bat eta plan bat edukitzea (edo gehienez bi urteko epean hori edukitzeko konpromisoa) eta zehaztutako neurriak martxan jartzeko gaitasuna.