Iradokizunak
27.09.2022
2021ean, sistema kardiobaskularreko gaixotasunak bigarren heriotza-kausa izan ziren Euskadin –tumoreen ondoren–; izan ere, 5.915 pertsona hil ziren (2020an baino 304 gehiago), hots, heriotza guztien % 25,63 (portzentajezko +2,53 puntu). Lurraldeka ari bagara, Bizkaian 3.151 pertsona hil ziren (-24); Gipuzkoan, 2.045 (+232); eta Araban, 719 (+90), Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) heriotza-kausei buruzko estatistiken arabera.
Irailaren 29an Bihotzaren Mundu Eguna izango denez, Enrique Castellanos doktoreak, IMQ-ko eta IMQ Zorrotzaurre Klinikako kirurgialari kardiobaskularrak prebentzioa azpimarratu du berriro ere: «arrisku kardiobaskularraren prebentzioaren aldeko kultura eskoletan hasi beharko litzateke. Eta gaztarotik bertatik arrisku-faktoreak saihestea, hala nola tabakismoa, obesitatea eta elikadura desegokia».
Bihotzaren Mundu Federazioak agerian jarri duenez, gaixotasun kardiobaskularrak dira lehen heriotza-kausa munduan; izan ere, 18,6 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira urtero. Pertsonen % 85 gaixotasun koronarioen eraginez hiltzen da –esaterako miokardioko infartuak–, eta gaixotasun zerebrobaskularren eraginez –hala nola istripu zerebrobaskularrak: iktus iskemikoak edo hemorragikoak.
Federazioak ohartarazi du bihotza ahuldu daitekeela ohiko arrisku-faktoreen ondorioz: hala nola erretzea, diabetesa, kolesterol-maila altuak, dieta ez osasungarria edo arteria-presio altua. Sistema kardiobaskularra ere ahuldu egin daiteke, lehendik badagoen bihotzeko gaitz baten ondorioz. Bihotzaren funtzioak arriskuan egoteari gaixotasun kardiobaskularra esaten zaio, eta hori termino zabala da, bihotza erdigunean duen sistemaren edozein nahasmenduz ari baita.
Arrisku kardiobaskularra egonez gero, Kardiologiako espezialistek arrisku horren kontrol aktiboaren alde agertzen dira. Castellanos sendagileak azaldu duenez, heriotza-tasa eta gaixotze-tasa txikiagotzeko, «gomendagarria da gaixotasun kardiobaskularrak izateko joera genetikoa duten baina arrisku-faktore aldagarririk (adibidez, erretzea) ez duten pertsonek kardiologoarekin lehen kontsulta izatea 40 urtetik aurrera. Eta espezialistak erabakiko du hurrengo bisitaldien aldizkakotasuna».
Halaber, «zirkulazio-aparatuko gaixotasunen familia-aurrerakiak dituzten pertsonek, eta gainera, bizitzan zehar arrisku-faktoreak izan dituztenek, 40 urtetik aurrera kontrolatu beharko dira, gehienez ere, urtero».
Azkenik, IMQ-ko kardiologoak dioenez (2014an AENORek datu klinikoak egiaztatu zizkion, eta heriotza-tasa orokorra Bihotzeko Arriskuaren Ebaluazio Operatiborako Europako Sistemak (EuroSCORE I) espero zuena baino askoz ere txikiagoa izan zen, eta erakunde haren ziurtagiria lortzen lehen kirurgialaria izan zen Espainian), familia-aurrekaririk edo arrisku faktorerik ez dutenek, «printzipioz, ez dute kardiologoarengana joan beharrik, sintomatologia kardiologikoa ez badute behintzat, hala nola bularreko mina, ibiltzean mina, aldapa bat igotzen dutenean nekatzea edo airea falta zaiela sumatzea, besteak beste».
Gripearen aurkako txertaketa-kanpainaren eta SARS-CoV-2aren aurka arrisku-taldeei laugarren dosia txertatzeko kanpainaren hasiera betean, Bihotzaren Mundu Federazioak gogorarazi du gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pazienteek covid-19ak kutsatzeko arrisku handiagoa dutela.
Horregatik, Federazioaren ustez, azpian dauden osasun-arriskuen arabera (hipertentsioa, diabetesa, aurretiko gaixotasun kardiobaskularrak edo aurretiko arnasketa-gaixotasunak, giltzurrun-gutxiegitasuna eta minbizia) sailkatu behar dira pazienteak, covid-19aren forma larria garatzeko aukera gehiago duten pazienteak identifikatzeko eta arreta espezifikoa ezartzeko prozesuaren barruan.
Bihotzaren Mundu Federazioak irailaren 29ko Bihotzaren Mundu Egunaz baliatzen da ohartarazteko airearen kutsadurak eragiten dituela gaixotasun kardiobaskularrek eragindako heriotza guztien % 25, eta 7 milioi pertsona hiltzen dituela urtero. Berehalako ekintzen bidez –esaterako, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea, autoz egin beharrean– edo epe luzeagorako ahaleginen bidez –esaterako, aire garbiari buruzko legediaren alde egitea–, planeta osasuntsuago baten aldeko ekintzak egitera bultzatu behar dira herritarrak.
Era berean, sozietate zientifiko horrek ohartarazi du estres psikologikoak bihotzekoa izateko arriskua bikoiztu egin dezakeela. Ariketa egiteak, meditatzeak eta behar adina lo egiteak estres-mailak murrizten laguntzen dute. Aurre egiteko mekanismo kaltegarriei eta estresak eragindako ohitura txarrei gogor egiten bazaie, posible izango da norberaren bihotzeko osasuna maximizatzea.
El coronavirus puede causar problemas cardiacos por afectación directa del corazón o del pulmón y, además, puede descompensar patologías cardiacas previas
Cardiólogos y médicos de urgencias desmienten el bulo viral que afirma que toser es útil cuando se tiene un ataque al corazón y se está solo
Los vascos acuden cada vez antes al cardiólogo