Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskal herritarrek gero eta lehenago jotzen dute kardiologoarengana

28.09.2017

Euskal herritarrek gero eta lehenago jotzen dute kardiologoarengana

 

Euskal herritarren batez besteko adina gero eta txikiagoa da kardiologoengana lehen aldiz jotzen dutenean. Hasiera batean, jarrera hori bizi-aztura kaltegarriengatik osasun kardiobaskularra gero eta kaskarragoa delako gertatzen ari dela badirudi ere, egia bestelakoa da: “Gero eta paziente gazteagoak etortzen dira gure kontsultetara, gehienbat, osasun kardiobaskularraz kezkaturik, kirola egiteko eta kirolariaren bat-bateko heriotzarako aurrejoera baztertzeko. Kontzientziazio-maila handiagoa da belaunaldi berrien artean eta egoera horrek beren osasun kardiobaskularra egiaztatzera eramaten ditu”, azaldu du José María Castaños del Molino IMQ-ko kardiologoak.

Baina arbolak anitz adar dauzka. Katearen beste muturrean, geroz eta ugariagoa den arazoa, haurren loditasuna, dago, Estatuan handituz baitoa azken urteotan. “Osasun Ministerioak 2015ean egin zuen ALADINO azterlanean, gehiegizko pisuaren prebalentzia % 23,2koa zen (% 22,4koa, mutilen artean eta % 23,9koa, nesken artean), eta obesitatearena, % 18,1ekoa (% 20,4koa, mutilen artean eta % 15,8koa, nesken artean). Kolesterol-plakak haurtzarotik metatzen dira, bizitza osoan zehar. Horrek ondorioak izango ditu: gaitz kardiobaskular gehiago helduaroan, batez ere, kardiopatia iskemikoetan”, ohartarazi du espezialistak.

Mundu guztian Bihotzaren Munduko Eguna ospatzeak (aurten, irailaren 29an) “gogorarazten digu adi egon behar dugula gaitz kardiakoen sintoma nagusiei: bihotz aurreko mina (bularrean), arnasestua (arnasa hartzeko zailtasuna) esfortzuren bat egiten denean, sinkopeak (kordea galtzea) eta kausa nabarmenik gabeko palpitazioak”. Hala eta guztiz ere, gaitz kardiako larriak daude, hilgarriak ere, sintoma nabarmenik gabe (isilekoak) agertzen direnak, eta horregatik, “ondo legoke gutxi gorabehera 40 urtetik gora kardiologo baten kontrolpean jartzen hastea”, adierazi du IMQ-ko profesionalak.

Asteburuetan bakarrik kirol akigarria egiteak kalte egiten dio bihotzari

Castaños del Molino doktoreak, bizimodu osasungarria izateko beharra azpimarratzen du: “beti, txikitatik, eta nagusi izan arte, beharrezkoa da jatekoa oso zaintzea, elikadura egokia izatea (gantz ase gutxikoa), eta jarduera fisiko erregularra egitea, norberaren egoerara egokitua”.

Horiek  horrela, honetaz ohartarazten du: “arriskutsua da asteburuetan bakarrik ariketa fisiko akigarria egitea, gainerako egunetan egoneko bizimodua izanda. Jarrera horrek arriskua dakarkio osasun kardiobaskularrari”.

Halaber, arrisku kardiobaskularreko faktore nagusiak –hala nola, hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia, diabetesa, obesitatea, tabakismoa eta estres kronikoa– kontrolatzea komenigarria dela azpimarratu du.

Teknika diagnostikoak

Elektrokardiograma basala (atsedenekoa), ekokardiografia (bakarrarekin nahikoa da bat-bateko heriotza eragin dezakeen sortzetiko malformaziorik dagoen jakiteko) eta esfortzu-proba dira kardiologiako proba nagusiak, eta ondoren, “aurreko proben ostean, beharrezkoa bada, beste proba batzuk daude. Lehenengo, estresaren ekokardiografia, zeina atsedenean egiten den, gero, esfortzu-proba eta, ondoren, estresaren ekografia”.

IMQ-ko espezialistak proba hau ere adierazi du: “OTA koronarioa edo koronariografia birtuala zauri txikiko teknika da, eta horren bidez probabilitate handiz ikusten dira arteria koronarioak. Arteriosklerosi koronarioan (bihotzeko arteriak gogortzea) erabiltzen da batez ere. Halaber, erresonantzia magnetiko kardiakoa ere erabili ohi da, askotariko aplikazio diagnostikoekin (infartuak, sortzetiko malformazioak, ekografien mugaketak …) eta erradiazio ionizatzailerik gabe”.

Diagnostikoa eta terapeutika

Diagnostikatzeko moduen artean, aurrean egindakoek emaitza onik lortu ez badute, koronariografia inbaditzailera jo daiteke: “aldi berean, proba diagnostikoa eta terapeutikoa da; kasuen % 90 ingurutan, ekintza berean, diagnostikoa egin ondoren, terapeutika beharrezkoa jartzeko aprobetxatzen da, oro har, stent-ez eta antzeko gailuez. Teknika terapeutiko hori nahikoa ez bada, ebakuntzara jo beharra dago, by-pass autokoronarioaz”, amaitu du azaltzen IMQ-ko adituak.