Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Tentsio arteriala neurtuko da Bilbon IMQ-k gaixotasun kardiobaskularrei buruz abiarazi duen kontzientziazio kanpainak dirauen bitartean

11.10.2024

Tentsio arteriala neurtuko da Bilbon IMQ-k gaixotasun kardiobaskularrei buruz abiarazi duen kontzientziazio kanpainak dirauen bitartean
  • Deustuko Unibertsitateko erizaintzako ikasleek tentsioa neurtuko dute doan, kanpainak dirauen bitartean, Biboko Ercilla kalean, Moyua plazaren aurrean.

  • Halaber, gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko gakoei buruzko informazioa emango da; izan ere, EAEn 4 heriotzatatik 1 eragiten dute gaitzek.

  • Aldi berean, IMQ-k tentsiometroak eta azterketa medikoak zozkatuko ditu sare sozialetan, Ercilla kalean jarri den bihotz urdin handi-handiaren argazki bat eta #ParekatuBizitza hastaga haietan partekatzen dituztenen artean.

  • Eta kanpainaren edukiak partekatzen dutenen izenean, sortzetiko kardiopatia dutenei laguntzen dien Bihotzez elkarteari donazio bat egingo dio.

Zaindu zure bihotza, partekatu bizitza” lelopean, IMQ-k gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzen laguntzeko sortu duen kontzientziazio-kanpaina abiarazi da Bilbo erdialdean. Ekimena urriaren 20ra arte luzatuko da, eta hiriaren erdialdean hainbat jarduera egingo dira, bilbotarrak jabe daitezen gaitz horiek ekiditeko edo moteltzeko bizi-aztura osasungarriak izateak duen garrantziaz, heriotza-kausa nagusia baitira EAEn ez ezik, mundu osoan ere.  

Jarduera horien artean, elkargune bat jarri da kalean bertan, zeinean Deustuko Unibertsitateko erizaintzako ikasleek, kanpaina-egunetan, hainbat orduz, Moyua plazaren aurrean, Ercilla kaletik igarotzen direnei tentsioa neurtuko dieten. Erraz aurki daiteke topagunea, bihotz urdin handi-handi bat, kanpainaren ikurra, jarri baita kalean.

Halaber, gaixotasun kardiobaskularrei, horien sintoma eta arriskuei buruzko informazioa emango da, baita Euskadin heriotzen % 25 eragiten dituzten patologien inpaktu larria murrizten gehien laguntzen duten bizi-aztura osasungarriei buruzkoa ere. Heriotza horietako asko saihestu ahal izango lirateke gure elikaduran aldaketa txikiak eginez, toxikoak saihestuz, esaterako tabakoa edo alkohola, kirola eginez eta gaixotasun metabolikoak kontrolatuz, hala nola hipertentsioa, obesitatea, hiperkolesterolemia edo diabetesa.

Zozketa eta donazioak bilbotarrentzat

IMQ-k kanpainarako prestatu duen informazioaz gain (Taldeko espezialista kardiobaskularrek bermatzen dute informazio hori), eta osasun-langileek tentsioa neurtzeaz gain, Euskadin liderra den osasun-konpainiak tentsiometroak eta azterketa medikoak zozkatuko ditu, sare sozialetan, ekimenaren edukiak haietan partekatzen dituztenen artean. Ekimen hori urriaren 30era arte egongo da martxan sareetan. Ercilla kalean jarri den bihotz urdin handi-handiarekin argazki bat atera eta, ondoren, argazkia eta #PartekatuBizitza hastaga partekatu beharko dira zozketan parte hartzeko. Era berean, IMQ-k diru-donazio bat egingo dio Euskadiko Bihotzez elkarteari, parte-hartzaileen eta kanpainarekin iruzkin, like edo bihotz urdin baten bidez elkarreragiten dutenen izenean, sortzetiko kardiopatia dutenei laguntzeko, horiengan ezin izan delako gaixotasuna prebenitu.

Zaindu zure bihotza, partekatu bizitza” IMQren kanpaina solidarioa da, eta erakundearen 90. urteurrena ospatzeko jardueretan kokatzen da; izan ere, ospakizunaren eskutik, konpainiak berretsi egin nahi du sortu zenetik gizartearekin, osasunarekin eta pertsonekin duen konpromiso tinkoa.