Iradokizunak
10.05.2024
1934an, osasun publikoa ameskeria zen oraindik eta pribatua, gutxiengo baten eskura bakarrik zegoen luxua; hortaz, herritar gehienek ongintza besterik ez zuten osasuna zaintzeko edo ebakuntza kirurgikoak egiteko. Errealitate horretaz jabetuta eta gogo bizi solidario batek bultzatuta, oraintxe dela 90 urte, Enrique Ocharan eta Vicente San Sebastián sendagileek aukera askeko osasun-arretako sistema bat abian jartzea pentsatu zuten, ordainketa handirik egiterik ez zuten pertsonentzat.
Hala, ideia horren eskutik sortu zen Igualatorio Quirúrgico y de Especialidades, Espainiako lehenengo osasun-sistema pribatua, 1934ko maiatzaren 11n; 1942an Igualatorio Médico Bilbaíno gehitu zitzaion hari, eta Igualatorio Médico Quirúrgico y de Especialidades izan zen emaitza, egungo IMQren hastapena.
Garai hartan, 46 kirurgialarik osatu zuten erakundea, 100 pezeta bana jarrita, eta Igualatorio-k 1934ko uztailaren 1ean ekin zion asistentzia-jarduerari, 1.500etik gora asegurudunen laguntza gogotsuarekin; sei hilabete ondoren, 12.000 ziren (gaur egun, 385.000).
1940an, eratu eta sei urte ondoren, Igualatorio-k lehen aseguru kolektiboa martxan jarri zuen Firestone-rekin –egungo Bridgestone–, eta geroago, hainbat erakundek bat egin zuten ekimen harekin, hala nola garai bateko Caja de Ahorros Municipal de Bilbao eta Caja de Ahorros de Vizcaya aurrezki-kutxek, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, besteak beste. Eta egun, Euskadiko mila konpainiak eta erakundek IMQren esku utzi dute beren pertsonen osasuna.
1980an, Taldeak lehen zentro propioa eskuratu zuen, Vicente San Sebastián klinika; urte batzuk geroago, Virgen Blanca Klinika gehitu zitzaion ekimenera, eta 2012an, Zorrotzaurre, Euskadiko klinika pribatu nagusia, gaur egun handitzeko prozesuan dagoena eta, sortu zenetik, konpainiak abangoardiako medikuntza berritzailearen alde egin duen apustu sendoaren ikur dena. Urteotan, hainbat klinika eta zentro –propioak nahiz itunpekoak– zabaldu ditu, egungo osasun-sare handia osatu arte, Euskadiko osasun pribatuko nagusia,alegia.
2006. urtean, konpainiak eremu geografikoa merkatu berrietara zabaldu zuen, eta Araban Iquimesa –garai hartan, 22.000 bezero zituen– eskuratu zuen, eta Gipuzkoan kokatu zen marka berri bezala, tradizioz mediku-asegurua hain errotuta ez zegoen merkatu batean.
Harrezkeroztik, Taldea etengabe hazi da: IMQ Igurco Dibisio soziosanitarioa, Zerbitzu Klinikoen Dibisioa, Zerbitzu Orokorren Dibisioa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa Dibisioa, Euskadiko 135.000tik gora langileri eta 6.000etik gora enpresari estaldura ematen diena.
Aldi berean, urteotan, zentro polikontsultorioak, hortz-klinikak, podologia-klinikak, kirol-medikuntzakoak, errehabilitaziokoak, unitate berriak eta zerbitzu berriak zabaldu dira Euskal Autonomia Erkidego osoko klinika eta zentroetan, betiere bezeroa, ahaleginaren, kezkaren eta jardueraren xede izanda. Azken zentro propioa, Euskadik kanpo lehen aldiz, Kantabriako Castro-Urdiales udalerrian zabaldu da.
Halaber, ziurtagiriak eta aintzatespenak eskuratzen jarraitu du, bai bere zerbitzuen kalitateagatik, bai bere azpiegitura eta profesional sanitarioen maila altuagatik. Konpainiaren alma mater dira profesionalak, akzionista eta asistentzia-hornitzaile baitira aldi berean, bezero eta pazienteentzako lotune eta erreferentzia nagusi.
Konpainiak etorkizunera begiratzen du: berrikuntza sanitarioaren aldeko apustu argia du, etengabe inbertitzen du azpiegituretan, teknologia berrietan eta bezeroen eskakizunei eta beharrei erantzuteko talentuan, bizitzako etapa guztietan zehar bezeroen aliatu eta bidelagun izaten saiatuta, erreferentzia hurbila, espezializatua eta kalitatezkoa, alegia.
Era berean, eremu digitalean zerbitzu aurreratu berriak abian jartzeko lan egin da (historia klinikoa, bideokontsulta, online hitzordua, txat medikoa, kudeatzaile pertsonala eta osasun-kudeatzailea...), pertsonalizazioa, aldakortasuna eta arintasuna eskaintzeko ahaleginean; halaber, asistentzia-teknologia berrietan eta azpiegituretan inbertitzen da.
Aurreko guztia, konpainiak hasieratik Euskadirekin duen konpromiso ekonomiko eta sozialarekin eta kirolaren, kulturaren, elkartasunaren alde eta enplegua, aberastasuna eta garapena sortzearen alde duen apustuarekin batera.
90. urteurrena dela eta, IMQ-k hainbat ekimen korporatibo abiaraziko du, urtean zehar, bezeroentzat nahiz herritarrentzat. Halaber, elkarlanean ari izan ohi den zenbait erakunderen aitorpena jasoko du maiatzean, hala nola kirol-klubena; esate baterako, Athleticena –joan den ostiralean, klubak San Mames Taldearen omenez argitu zuen–, Real Sociedadena edo Bilbao Basketena.
Clínica IMQ Virgen Blanca, 50 años desde el acuerdo de 25 médicos
Celebramos el 85 aniversario de IMQ