Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Sare publikoak bezala lehen asistentzia maila lehen mailako arretatzat hartzen duen osasun aseguratzaile bakarra da IMQ

11.04.2018

Sare publikoak bezala lehen asistentzia maila  lehen mailako arretatzat hartzen duen osasun aseguratzaile bakarra da IMQ

Apirilaren 12an –asteazkena–, Lehen Mailako Arretaren Egun Nazionala ospatzen da, kalitateko arreta aldarrikatzeko helburuz, hain zuzen, ‘Lehen mailako arreta bikaina’ lelopean.Horiek horrela, IMQ, Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusia, lehen mailako arretaren alde egiten duen sare pribatuko erakunde bakarra da, lehen mailako arretari, sistemaren “kantoi-harri” gisa, merezi duen garrantzia ematen baitio, sare publikoaren antzera.

“Lehen mailako arreta funtsezko euskarria da Osasun Sistema Nazionalarentzat ez ezik IMQrentzat ere; izan ere, IMQ-ko asegurudunak espezialistengana joan aurretik familia-medikuarengana joaten dira, eta, hortaz, aukera hori ematen duen Estatuko osasun-aseguratzaile bakarra da IMQ. Zeren eta familia eta komunitateko medikuntzako espezialista pazientearen osasun-bizitzaren lotura baita”, adierazi du IMQ Taldeko zentroen arduradun Iñaki Urizarek.

Familia-medikuntzako 49.000 kontsulta baino gehiago egin zituen IMQ-k 2017an, eta horiei gainerako medikuek egindakoak gehitu behar zaizkie. Pediatriakoak, Taldeko zentroetan (18.546) egindakoak nahiz koadro medikoko profesionalek egindakoak,  81.000 izan ziren guztira iaz. Horrek guztiak agerian jartzen du lehen mailako arretak euskal osasun-taldearentzat duen garrantzia.

IMQ-k asegurudunei medikuntza orokorreko 259 mediku eta 52 pediatren artean aukeratzeko aukera ematen die, EAEko hiru Lurralde Historikoetan, eskuragarritasun eta hurbiltasun handiena ematearren, lehen mailako edo pediatriako espezialista aukeratzeko aukera baitute beti.

Aseguratzaileak koadro mediko ugaria ez ezik kontsulta anitzeko zentroak ere baditu eskura Bizkaian (IMQ Colón Zentro Medikoa), Gipuzkoan (IMQ Zurriola Zentro Mediko-Kirurgikoa) eta Araban (IMQ Amárica Zentro Medikoa), familia-medikuak une horretan artatu ezin duen premia edo larrialdirik geratzen bada, pazienteak zerbitzu osagarria eskura izan dezan.

Medikuntza orokorreko eta pediatriako ohiko patologiak

Hauek dira IMQ-ko medikuntza orokorrean artatu ohi diren patologiak: arnas aparatukoak (faringitisa, bronkitisa eta asma), gaixotasun metabolikoak (diabetesa, kolesterola eta beste batzuk), antsietate- eta depresio-sintomak eta zirkulazio-aparatuaren gaixotasunak (hipertentsio arteriala edo antikoagulatzaileen kontrola, besteak beste). Lehen mailako arretako zerbitzu horiek gehien erabiltzen dituen adin-tartea 40 eta 65 urte artekoa da.

IMQ-ko pediatrian, berriz, patologia hauek dira ohikoenak: birikoak eta arnas aparatuko infekzioak (sintoma katarralak, bronkitisa edo faringoamigdalitisa, besteak beste), otitisa, dermatitisa, konjuntibitisa eta digestio-arazoak (gastroenteritisa eta idorreria). Pediatriako pazienteen adin-tarte ohikoena 6 hilabete eta 3 urte artekoa da.

Pazienteak harreman gehien duen osasun-profesionala

Euskal aseguratzailearen lehen mailako arretako medikuekin dute pazienteek harreman ohikoena, hain zuzen, pediatrarekin –haurtzaroan– nahiz familia eta komunitateko medikuntzako espezialistarekin; horrek familia osoaren gaineko ezagutza profesionala izaten du, familiako kideak gaixotasun-prozesu guztietan artatzen baititu.

IMQ-ko familia eta komunitateko medikuntzako espezialista Ángela Grande Marlascak adierazi duenez, “garrantzi handia du paziente guztien gainean dugun ezagutza orokorra aintzat hartzeak. Horien patologia eta disfuntzio guztietan ezagutzen ditugu. Halaber, espezialistekin dugu harremana, pertsonala nahiz horiek pazienteei buruzko egiten dituzten txostenen bitartez, eta, batzuetan, pazientearen solaskide hurbilak dira. Eta, azkenik, espezialistek bereiz jartzen dituzten tratamenduen bateragarritasunak ezartzen ditugu, baita tratamenduen egokitzapena ere. Osasun-aholkulariak gara, horrek dakarren guztiarekin”.

AEBetako joera

Duela urte batzuez geroztik, AEBetako konpainia aseguratzaileak arreta familia-medikuarengan jiratzen saiatzen ari dira, arretaren kalitatea eta kostua hobeagoak direlako patologia egoki bahetzen bada. “Adibide erraza:”, dio Grande Marlasca doktoreak, “mina duzu saihetsaldean eta traumatologoarengana joatea erabakitzen duzu. Min horren jatorria, esaterako, pneumonia, herpesa edo mialgia izan daitezke … Egongo da pazientea espezialistaz espezialista, bueltaka?”.

Nola aukeratu lehen mailako arretako medikua

Bestetik, Ángel Lafuente medikuak, Donostiako IMQ Zurriola Zentro Mediko-Kirurgikoko Lehen Mailako Zerbitzukoak, hauxe dio: “garrantzi handia du jakiteak lehen mailako arretako mediku batek bete behar dituen betekizunak berarengan ustea izateko”.

“Ordutegi, itxarote-zerrenda, telefono-harreman eta abarren eskuragarritasuna eta presako eta etxeko arreta emateko aukera kontuan hartu behar dira”. Profesionaltasuna da beste betekizun bat, jakina: “Funtsezkoa da hiru alderdi  hauek aintzat hartzea: diagnostiko edo tratamenduetan jokatzeko modua; erabakitasuna, hots, kontsultan patologia-kopuru handiari ekiten dion  edo espezialistei bideratzen dizkien; eta tratua edo jokabidea, hau da, irekia, hurbila, naturala den, modu ulergarrian mintzatzen den. Halaber, komenigarria da egiaztatzea medikuak lan egiten duen zentroak proba diagnostiko osagarriak (elektrokardiografia, erradiologia edo azterketa klinikoak, besteak beste) eta erreferentzia-espezialistak dituen. Askotan, baliabide horiek izateak koordinazio hobea dakar eta pazienteak ez du denbora alferrik galtzen”, adierazi du Lafuente doktoreak.  

Bukatzeko, konfiantza azpimarratzen du: “Azkenean izendatzen badut ere, medikuak konfiantza ematea da funtsezko betekizuna mediku/pazientearen arteko harremana ona izan dadin eta osasun-arreta bikaina izan dadin”.