Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

San Mamesek estadioaren segurtasunaren gaineko ziurtagiria berritu du pandemia betean IMQren eskutik

06.11.2020

San Mamesek estadioaren segurtasunaren gaineko ziurtagiria berritu du pandemia betean IMQren eskutik

 

SARS-CoV-2 birusagatiko munduko pandemia betean, San Mames estadioak UNE 179.003 ziurtagiria berritu du IMQren eskutik. Ziurtagiri horrek Billboko estadiora bertaratzen direnei osasun- eta segurtasun-neurri eta irizpide guztiak betetzen direla bermatzen die. Garaiotan zelaira jendea bertaratzea mugatuta dagoen arren,  estadioa prest dago barruan kirol-partidak hartzeko zaleak zelaira itzuliko direnerako.

Egungo protokoloak estadiora partidu egunetan, gune zehatzetara, lan egitera sartuko direnei (jokalaria, zuzendaritza-taldeko ordezkaria, medikua edo anbulantzia direla ere) partida hasi baino 48 ordu lehenago PCR bat egitera behartzen ditu, futbol profesionalaren LaLigak eta Estatuko Gobernuak birusa transmititzeko arriskuak murrizteko ezarritako protokolo-neurriak betetzeaz gain.

2017an lortutako lehenengo ziurtagiriaren eskutik, San Mames, IMQ-k ematen dion osasun-laguntzari esker, segurtasun-ziurtagiri hori lortu zuen lehen estadioa izan zen Europan, eta orduan oinarriak jarri zituen 50.000 lagunetik gorako edukiera duen estadio batean ekitaldi jendetsuak egiteak eragiten dituen arriskuak gutxitzeko. Urtez urte, egindako kanpo-auditoretzen bidez, agerian geratu da sistemaren sendotasuna, bi erakundeetako ehun profesional ingururen inplikazioan eta inplikatutako estamentuen koordinazioan oinarritzen dena. Izan ere, horiek etengabe aztertzen, sustatzen eta hedatzen dituzte hobekuntza-ekimen berriak.

“San Mames egonarri handiz dago zaleek bufandak, banderak eta ilusioak noiz astintzearen zain, eta une hori iristen denerako, ‘San Mameseko aingeruak’, hots, osasun-talde osoko kideak, prest egongo dira, beren ezagutza, abiliezia eta protokoloak ekartzeko, arriskuak gutxitzeko eta arreta azkarra, segurua eta eraginkorra emateko” , adierazi dute IMQ-ko arduradunek.

Ohiz kanpoko auditoretza

Kanpo-auditoretza egin den bi egunetan, auditoreak —ospitaleen kudeaketaren arloan esperientzia ugaria duen eta infekzio gaietan aditua den medikua— zelaiko segurtasun klinikoa kudeatzeko sistemako alde guztiak egiaztatu ditu.

Ezarritako protokoloen eta prozeduren agirien berrikuspena osatzeko, IMQ-ko taldekideei elkarrizketak egin zaizkie, eta medikuntza- eta erizaintza-baliabideen esleipena aztertu da, partidetan zuzeneko asistentzia eskaintzen duten UPV/EHUko 75 ikasleak (Medikuntzako hirugarren mailakoak eta Erizaintzako hirugarren eta laugarren mailakoak) bertakotu dira eta SBAR —profesionalen artean komunikazio kritikoa transmititzeko teknika, eredu amerikar baten irizpide seguruen arabera egiten dena— hedatu da. Gainera, Pazientearen Segurtasunerako Aginte Taldearen helburuen bilakaera ona alderatu da, eta asistentzia-prozesu osoaren akatsen eta ondorioen (AMFE) analisi modala, bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko etengabeko prestakuntza-sistema (BBB) eta akreditazio- eta kontrol-sistema azaldu dira, besteak beste.

Era berean, ZIU mugikorraren in situ auditoretza egin da,  hauek aztertzen: ibilgailuen egoera, oxigeno-bonbonak, anbulantziaren anpularioa edo 'erasoko' motxilak. Gainera, bisita bat egin da erizaindegira, eta bertan, bihotz-biriken gelditzerako orga, desfibriladorea, elektrokardiografoa eta hainbat material eta botika aztertu dira. UEFAren estandarreko erizaindegia denez, erakunde horrek erizaindegiari eskatzen dion kontrol eta berrikuspen sistematika zehaztu da, baita UEFAren partida bat jokatzen den bakoitzean dituen baliabideak ere.

Bigarren egunean, Ibaigane Jauregian, auditoreak kirol-ekitaldien kudeaketarekin zerikusia duten Klubeko agintariak elkarrizketatu ditu. Besteak beste, Segurtasun Batzordearen sistematikaz eta koordinazioaz aritu dira (batzorde horrek partida baten arrisku-maila zehazten du eta, hortaz, baliabideen esleipena edo hedapena), baita partida bakoitzean egindako asistentzia-parteei eragiten dien guztian Athletic eta IMQren arteko koordinazioaz ere. Sistemak, gainera, erabat sendotuta dagoela erakutsi du, partidetan arreta asistentziala ematen duten profesional guztiek denbora horretan egindako lan onari eta izandako inplikazioari esker.