Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

«Pediatriak lehen mailako arretan duen zeregina aldarrikatu egin behar da»

19.11.2024

«Pediatriak lehen mailako arretan duen zeregina aldarrikatu egin behar da»
  • José Jesús Larreina, pediatra: «larrialdiak gehiegi erabiltzen dira, ospitalekoak nahiz klinika pribatuetakoak».

  • «Pediatraren eta familiaren arteko loturak irauteak paziente pediatrikoaren osasunari  on egiten dio, eta, aldi berean, osasun-arretaren eraginkortasunari eta efizientziari».

  • Nerabezaroan sartzea une erabakigarria da adingabeentzat. Nerabe askok utzi egiten diete eskolaz kanpoko kirol-jarduerei, eta, ondorioz, gehiegizko pisua eta obesitatea izateko arriskua areagotu egiten da eta sare sozialak neurriz gain erabiltzen dira.

Nazio Batuen Erakundeak gogorarazi duenez, azaroaren 20a kontuan hartzeko eguna da. Izan ere, egun horretan ospatzen dira Haurren Munduko Eguna eta Haurren Eskubideen Adierazpen Unibertsala (1959) eta Haurren Eskubideen Konbentzioa (1989) sortu izanaren urteurrenak.

Izan ere, Konbentzioak, nazioarteko itunen artean unibertsalena denak, zenbait eskubide xedatu ditu haurrentzat, besteak beste, bizitzari, hezkuntzari, jolasteko eskubideari, familia-bizitzari, indarkeriaren eta diskriminazioaren aurkako babesari, haien iritziak entzuteari eta, nola ez, osasunari buruzkoak.

Haurtzaroari dagokionez, Osasun Sistema Nazionala munduko osasun-sistema pribilegiatuenetako bat da. «Esate baterako, Erresuma Batuko Sistema Nazional Britainiarrean (NHS, ingelesezko sigletan), pediatra bakarra eskura daiteke ospitaleetan. Gure inguruko herrialde askotan, haurrak ez dituzte mediku espezialistek, hots, pediatrek, artatzen. Horrek arrisku handiagoa ekar dezake patologia jakin batzuen diagnostiko zehatzak egiteko, hala nola autismoaren espektroko nahasmenduak», adierazi du José Jesús Larreina doktoreak, IMQ-ko mediku pediatra denak.

Halaber, adituak hau azpimarratu nahi izan du: «aldakarrikatu egin behar da pediatriak lehen mailako arretan duen zeregina». Adierazi duenez, «larrialdiak gehiegi erabiltzen dira, ospitaleetakoak nahiz kliniketakoak. Pediatraren eta familiaren arteko loturak irauteak paziente pediatrikoaren osasunari on egiten dio eta, aldi berean, osasun-arretaren eraginkortasunari eta efizientziari. Horren ondorioz, diagnostiko goiztiarragoak eta zehatzagoak egiten dira, eta horrek erraztu egiten du haurren osasunerako pronostiko hobea izatea».

Era berean, adituak ohartarazi du paziente pediatrikoari haurtzaro osoan egiten zaiola jarraipena, jaiotzen denetik helduaroan sartzen den arte, eta nerabezaroa aro garrantzitsua da, askok ahaztu egiten dutena. Hain zuzen ere, aro erabakigarria da adingabeentzat. «Askok utzi egiten diete txikitan, gurasoek izena emanda, egiten zituzten eskolaz kanpoko kirol-jarduerei, eta jarduera fisikoa egiteari uzten dietenean, kasu askotan areagotu egiten da gehiegizko pisua eta obesitatea izateko arriskua, eta hori oso kaltegarria da egungo eta geroko osasunerako».

Goieneko aldi epidemiko ziklikoak

Duela hilabete gutxi Euskadin erregistratutako epidemia-agerraldiei dagokienez, adituak gogorarazi du haurrei eragiten dieten gaixotasun infekzioso askok eredu epidemiko ziklikoak dituztela. «Adibidez, Mycoplasmapneumoniae agerraldia, ezaugarri bereziak dituen bakterio bat, zeinu klinikoen espektro zabala sortzen duena, ohikoena arnas infekzioa izanda».

Gaixotasun horrek eredu epidemiko zikliko bati jarraitzen dio 3 edo 5 urtean behin, eta udazkenean agertu ohi da. «Espainian, nahitaez aitortu beharreko gaixotasuna ez denez, ez dago horren datu zehatzik. Hala ere, aurtengo urtearen hasieratik egiaztatu dugu kontsultetan gora egin dutela kasuek, baita ospitaleratzeek ere. Eta gauza bera gertatu da munduko beste herrialde askotan».

«Epidemia-gailurrei aurrea hartzeko osasun-baliabideak behar bezala erabiltzeko, erregistroak diseinatu eta inplementatu dira, bai ospitaleetan, bai lehen mailako arretan, griperako ez ezik, askotariko agente infekziosoen zaintza epidemiologikorako ere», adierazi du IMQ-ko pediatrak.

Osasunaren aldeko heziketa ona, infekzio gutxiago

Duela gutxi beste agerraldi batzuk izan diren arren (kukutxeztula, adibidez), adituak hauxe azaldu du: «gure inguruan gero eta infekzio gutxiago dago eta horiek gero eta larritasun txikiagoa dute. Faktore askoren ondorioa da hori. Esate baterako, gurasoek gero eta osasun-kultura handiagoa eta hobea dute, informazio gehiago dute eta kontzientziatuago daude prebentzioarekin, eta lehenago kontsultatzen dute. Gainera, jakina, badugu medikuntza prebentiboaren ezinbesteko lana, zeinari esker garrantzi handiko aurrerapen sanitario asko egon diren hainbat arazotan, esaterako, bronkiolitisean, burdin eskasian, D bitamina eskasian, txantxarrean eta hainbat arazotan. Prebentzio-medikuntzaren adibide argi bat da gaur egun barizela-tasak oso baxuak direla (eta horien konplikazioenak), eta horiek lotura zuzena dute 2016an Euskadin ezarri zen txertaketa unibertsalarekin. Era berean, nola ez, paziente pedriatrikoengan infekzio larrien intzidentzia txikiagoa lehen mailako arreta pediatriko on bati esker lortu da, osasun-sistema orok aintzat hartu beharko lukeen osasun-laguntza horri», amaitu du azaltzen IMQ-ko pediatrak.