Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Online testamentua egiteko aukera eskaintzen du IMQ-k, doako lege aholkularitzarekin

21.02.2020

Online testamentua egiteko aukera eskaintzen du IMQ-k, doako lege aholkularitzarekin

 

IMQ-k beste urrats bat eman du eta, DAS Segurosekin sinatutako akordio bati esker, hileta-aseguruen bezeroen eskura “Mi Test@mento” tresna jarri du; horren bidez, erabiltzaileek gogoeta egin eta azken nahiak egin ahal izango dituzte etxean eroso eta zalantzak abokatu baten laguntzarekin argitu, izapideak dirauen bitartean eta, gainera, edonon, edonoiz eta edonola.

Erabiltzailea hil aurretik bere azken nahiak idatzita jasotzeko beharretik sortu zen zerbitzua, ekintza hark nabarmen errazten dizkielako izapideak ondorengo eta pertsona maiteei.

“Mi Test@mento” tresnaren bidez, notario aurreko testamentua sortzen da eta pertsonak bere nahia adierazten du, hots, hiltzean oinordekoak izendatzeko nahia eta, halaber, bizi-testamentua egiteko urratsak garden eta argi ezagutzen dira: jaso nahi diren tratamendu medikoak argitzeko, gorpuaren eta organoen helburua zehazteko edo nork bere ordezkaria izendatzeko. Hori guztia, erabiltzailearen jaraunspen digitalaren gainean gogoeta egiteko eta erabakiak hartzeko aholkua ahaztu gabe.

Tresnak modu intuitiboan funtzionatzen du, lau urrats errazen bidez. Lehenik eta behin, erabiltzaileak web bidez beteko du inprimakia. Ondoren, abokatua interesdunarekin harremanetan jartzen da, testamentua idazteko orduan zalantzak argitzeko, erabiltzailearentzat erosoena den moduaren bidez (telefonoa edo posta elektronikoa). Hirugarrenik, ordua erreserbatzen da erabiltzailearengandik gertuen dagoen notariotzan, eta, azkenik, testamentua sinatzen da.

IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriaren hitzetan, “zerbitzu horri esker, 20.000 IMQ hileta-asegurudun inguruk hil ondoriozko izapideak modurik errazenean egiten laguntzen diete pertsona maiteei, aldi oro azken nahiak eta hildakoaren testamentua argi izanda, eta horrek atsedena eta lasaitasuna dakartza”.

IMQri buruz

IMQ Taldea oso enpresa-talde handia da: partaidetzapeko 60 enpresa inguruk osatzen dute eta 85 urtetik gorako esperientzia du. Euskadiko osasun-sektore pribatuko konpainia liderra da, baita Estatuko nagusienetako bat ere.

Produktu-aniztasunak, zentro eta klinika propio berriak etengabe irekitzeak eta hiru lurralde historikoetan duen presentzia aktiboak, bikaintasun, profesionaltasun eta zerbitzu-zaletasunarekin duen konpromiso irmoarekin batera, eskaintza integrala bermatzeko aukera ematen du.

Gaur egun, IMQ-k ia 377.000 pertsonari eta milatik gora enpresari eskaintzen die osasun-estaldura Euskadin; halaber, IMQ Prevención-en bidez, laneko osasun-arloan zerbitzuak ematen zaie 135.000 langileei eta 4.900dik gora enpresei.