Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Omar Silveriok, Bilbao Basket taldearen fitxaketa berriak, azterketa medikoa egin du IMQ-rekin

15.01.2025

Omar Silveriok, Bilbao Basket taldearen fitxaketa berriak, azterketa medikoa egin du IMQ-rekin
  • Proba medikoak IMQren Kirol Medikuntzako Unitatean egin dira. Virgen Blanca IMQ Klinikan dago Unitatea eta Markel Pérez sendagileak zuzentzen du.

Omar Silverio (26 urte, 1,90 m) eskolta dominikarrak sinatu berri du Surne Bilbao Basketen fitxaketa, eta, hala, nahitaezko azterketa medikoa egin diote, taldeko gainerako saskibaloilariekin jokatzen has dadin. Virgen Blanca IMQ Klinikan dagoen Kirol Medikuntzako Unitatean egin dira probak, Unitateko arduradun Markel Pérez sendagilearen zuzendaritzapean.

Azterketa medikoaren lehen zatian azterketa hauek egin dizkiote: ekokardiograma bat, balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak) eta lokomozio-aparatuaren miaketa. Prozesuak barne hartu ditu, halaber, test isozinetiko bat, indarrari eta mugikortasun artikularrari buruzko beste bat, elektrokardiograma basal bat, eta esfortzu handieneko proba bat, lasterka egiteko zintan, eta bihotz-pultsuen azterketa.

Markel Pérez doktoreren hitzetan, «azterketak helburu du jokalariaren osasun-egoera baloratzea eta beharrezko datuak lortzea talde bizkaitarrean haren entrenamendua optimizatzeko eta indibidualizatzeko».

Fitxaketa berria

Omar Silverio, AEBetako National Collegiate Athletic Association-en (NCAA) Hofstra Pride taldearekin eta Mexikoko Soles de Mexicali taldearekin jokatu ondoren, Europara etorri zen 2023/24 denboraldian, Hapoel Galil Elyon talde israeldarraren eskutik, eta horrekin partidu bakoitzeko batez beste 14,7 puntu lortu zituen. Talde horrekin egindako lorpenen artean, azpimarratzekoak dira herrialde horretako ligan Maccabi Tel Aviv taldearen aurka lortutako 27 puntuak.

Bilbao Basketen fitxaketa berria internazionala izan da Dominikar Errepublikako selekzioarekin. Horrekin, Omar Silveriok batez beste 7 puntu lortu ditu FIBA America Cup lehiaketarako sailkatzeko partidetan. Jokalariak, etapa unibertsitarioan, Hofstra Pride Unibertsitateko taldean hirukoetan errekorra lortu zuen partida batean, hamaika punturekin.

Surne Bilbao Basket taldearen Kirol Zuzendariak adierazi duenez, «Omar Silverio eskoltak puntuatzeko gaitasuna du bai ‘bat baten kontra’ egoeretan, bai taldekideen blokeoak aprobetxatzen. Driblatu osteko hiru puntuko jaurtiketetan eta bi puntuko jaurtiketetan nagusitzen da. Gainera, trantsizioko eta kontraerasoko ekintzetan eroso sentitzen den jokalaria da. Taldera azkar egokitzea espero dugu, horren erasorako talentua geureganatzeko eta kanpoko jokoan beste mehatxu bat izateko».

IMQ eta Surne Bilbao Basket

IMQ-k, Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusiak, Surne Bilbao Basket-ekin osasun-aseguratzaile ofizial gisa duen babesletza berritu zuen joan den abenduan bi denboralditarako; hala, saskibaloiarekin duen konpromisoa berretsi du, Bizkaiko erreferentziazko kirola den aldetik.

IMQ eta Bilbao Basketen arteko harremana 2007an hasi zen, eta lankidetza arin eta arrakastatsuaren eredu gisa sendotu da. Akordioa berritu izanari esker, jokalarien estaldura medikoa eta kirurgikoa ziurtatzen jarraitzeaz gain, gizarte-ekimen berriak sustatuko dira, esaterako, Bilbao Basket Lab, klub bizkaitarraren proiektu berritzailea, kirola eta beste interes-arlo batzuk uztartzen dituena, hala nola osasuna, nutrizioa, kirol-teknika edo kirol-kudeaketa eta -berrikuntza. Hainbat kolektibori zuzendutako proiektua da, esaterako haurrei, gazteei, familiei eta Bizkaiko oinarrizko beste klub batzuei.

IMQ, euskal kirolaren alde

IMQ-k eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarrizko kirolaren alde egiten du beti, eta kirol-erakundeek etorkizuneko belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera-aukera ugaria babesten du. Gaur egun, IMQ da Surne Bilbao Basket eta Baskonia taldeen aseguratzaile mediko ofiziala, baita, Athletic Club, Deportivo Alavés, Real Sociedad eta SD Eibar futbol-taldeena ere, besteak beste.