Iradokizunak
23.12.2024
IMQ-k, Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusiak, gaur goizean, bi denboralditarako berritu du Surne Bilbao Basket taldearekin osasun-aseguratzaile ofizilal gisa duen babesletza; hala, saskibaloiarekin duen konpromisoa berretsi du, Bizkaiko erreferentziazko kirola den aldetik.
Akordioa sinatzeko ekitaldi ofiziala Miribillako Bilbao Arena estadioan egin da, eta sinatzaileak IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiria eta Bilbao Basket-eko presidente Isabel Iturbe izan dira; horiekin batera, taldeko hainbat jokalari ere izan dira. Argazki batean jaso da une gogoangarria, eta horretan Bilbao Basket taldeak IMQri bere 90. urteurrenagatik oparitu zion kamiseta ere ageri da.
Umeak Gabonetako oporraldian daudela aprobetxatuta, bi erakundeen arteko babesletza jai-giroan berritu da; izan ere, ateak zabaldu dira Surne Bilbao Basket taldeko zale txikiek beltzez jantzitako gizonen entrenamendu bat ikus dezaten, haien omenez saskiratzen. Eguberrietako magiaz blaitu dira hiruko, bertatik bertarako saskiratze eta alleyoop ugari.
IMQ eta Bilbao Basket arteko harremana 2007an hasi zen, eta lankidetza arin eta arrakastatsuaren eredu gisa sendotu da. Akordioa berritu izanari esker, jokalarien estaldura medikoa eta kirurgikoa ziurtatzen jarraitzeaz gain, gizarte-ekimen berriak sustatuko ditu, esaterako, Bilbao Basket Lab, klub bizkaitarraren proiektu berritzailea, kirola eta beste interes-arlo batzuk uztartzen dituena, hala nola osasuna, nutrizioa, kirol-teknika edo kirol-kudeaketa eta -berrikuntza. Hainbat kolektibori zuzendutako proiektua da, hala nola haurrei, gazteei, familiei eta Bizkaiko oinarrizko beste klub batzuei.
IMQ-k honela emango dio laguntza ekimen hari: Taldeko kirol-medikuntzako espezialistetako bat den Markel Pérez sendagileak eta Camila Hernández nutrizionistak informazio-hizketaldiak emango dituzte. Saioak kirol-klubetako profesionalentzat nahiz lehiazko kirolak egiten dituzten umeen familientzat izango dira, baita gai horretan interesa duten guztientzat ere.
Javier Aguirregabiriak, IMQ-ko zuzendari nagusiak, hau adierazi du, konpainiaren izenean: "poz-pozik gaude Bilbao Basket taldeari ematen diogun laguntza indartu izanagatik eta gure lankidetza Bilbao Basket LAB proiektura hedatu izanagatik. Izan ere, proiektu horrek gure komunitateko ongizate osoaren prebentzioarekin eta sustapenarekin dugun konpromisoa islatzen eta berresten du. Saskibaloiak onura fisiko eta mental ugari dakartza berekin, hala nola, gazteengan altuera eta muskulu-masa garatzen laguntzen du eta helduen odol-zirkulazioa eta birika-edukiera hobetzen. Hori dela eta, saskibaloiaren alde egiten jarraitzen dugu, bizi-aztura osasungarriak sustatzeko gure misioaren berezko hedapen gisa".
Bestetik, Isabel Iturbek, klubeko presidenteak, itunaren garrantzia nabarmendu du: "IMQrekin akordioa berritu izana funtsezkoa da guretzat, lehen mailako aliatu estrategikoa baita. Haren laguntzak babestu egiten gaitu, konfiantza ematen digu eta klub bezala hazten jarraitzeko aukera ematen digu. Era berean, gure gizartean eragin ona duten proiektuetan elkarrekin lan egiteko aukera ematen digu, hots, bion balioetan, esaterako, osasunean, kirolean, talde-lanean eta gizarte-konpromisoan oinarrituta dauden proiektuetan”.
El Bilbao Basket gana con un triple en seguridad sanitaria
El Bilbao Basket realiza los preceptivos reconocimientos médicos en IMQ ante el inminente arranque de los entrenamientos
Los jugadores del Surne Bilbao Basket pasan su primer reconocimiento médico en la Clínica IMQ Zorrotzaurre