Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Inmunizazioak milioika pertsonak hiltzea prebenitzen du urtean

23.04.2024

Inmunizazioak milioika pertsonak hiltzea prebenitzen du urtean
  • Batez ere, haurtzaroan, baina helduaroan eta zahartzaroan ere, txertoek aukera ematen dute hainbat gaixotasunen eraginez –hala nola gripea, tetanosa, barizela, poliomielitisa, mengingitisa, pneumonia edo elgorria– galduko ziren milioika biziak salbatzeko.

  • IMQ-k Osakidetzarekin itundutako hiru zentro ditu EAEko haurrei egutegiko txertoak jartzeko: Bilboko IMQ Colón, Gasteizko Amárica eta Donostiako Zurriola zentroak.

Aurten, Inmunizazioaren Mundu Asteak (apirilaren 24tik 30era) Inmunizazio Programa Zabalduaren (PAI, gaztelaniazko sigletan) 50. urteurrenaren oroitzapena egin du. Hasieran,1974an, Osasunaren Mundu Erakundearen ekimen horrek haurtzaroko lehentasunezko sei gaixotasun babestea izan zuen ardatz. Gaur egun, aurrerapen zientifikoari esker, gomendatzen da kasu guztietan 13 txerto jartzea bizitza osoan, eta beste 17 txerto, testuinguruaren arabera. Adin guztietako pertsonak estaltzeko zabaldu ondoren, gaur egun “Immunizaziorako Funtsezko Programa” izena eman zaio programa hari.

Euskadin, gainerako autonomia-erkidegoetan bezala, haurren babesa B meningokokoaren txertoarekin indartu da oraintsu. Halaber, gripearena 6 hilabete eta 5 urte arteko umeei ere zabaldu zaie, polioaren dosi gehigarri bat gehitu zaie 6 urtekoei, eta papilomarena zabaldu da lehen aldiz 12 urtetik beherakoei, neskei zein mutikoei.

Egutegiaren barruan txerto hauek jartzen ziren orain arte: poliomielitis, Haemophilus influenzae B, pneumokokoa, meningokokoa (A, C, W eta Y serotaldeak), difteria, tetanos, kukutxestul, elgorria, errubeola, parotiditis, B hepatitisa eta barizela.

Horren haritik, Euskadiko osasun pribatuko aseguratzaile nagusi IMQ-k Osakidetzarekin itundutako hiru zentro ditu EAEko haurrei egutegiko txertoak jartzeko: Bilboko IMQ Colón, Gasteizko Amárica eta Donostiako Zurriola zentro medikoak.

Adinekoei dagokienez, IMQ-ko Kliniken Larrialdietako zerbitzuburu Fidel Fuentes medikuak gogorarazi duenez, «gripearen urteroko ohiko txertoaz gain –haurdunentzat, paziente immunodeprimituentzat eta osasun-arloko laguntza-profesionalentzat ere gomendatzen da–, 65 urte betetzen dituzten pertsonek zoster herpesaren aurkako txertoa har dezakete».

Nazioarteko bidaiariak

Helduei dagokienez, Fuentes doktoreak nazioarteko bidaiarientzat –azken urteotan gora egiten ari den taldea– txertoek duten garrantzia azpimarratu du: «Kanpo Osasuneko zerbitzuen bidez, nazioarteko bidaientzat egokiak diren txerto hauei buruzko informazioa lor daiteke; kolera, difteria, Europa erdialdeko entzefalitisa, Japoniako entzefalitisa, gaixotasun meningokozikoa, sukar horia, tifusa, A eta B hepatitisa, poliomielitisa, errabia edo tetanosa, besteak beste».

Txertoek milaka bizi salbatzen dituzten urtero

«Immunizazioak balio paregabea du herritarren osasunerako eta ongizaterako; izan ere, urtero, hainbat gaixotasunen eraginez –hala nola difteria, tetanosa edo gripea– milioika pertsona hiltzea prebenitzen du. Gainera, funtsezkoak dira gaixotasun infekziosoen agerraldiak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eta organismoaren defentsa naturalei laguntzen diete eta immunitate-sistema aktibatzen dute», adierazi du IMQ-ko Kliniken Larrialdietako zerbizuburuak. Unicefek 2023an haurren munduko egoerari buruz egindako txostenean ezagutaraziko datuen arabera, 4,4 milioi pertsona inguruk salbatzen dute bizia urtero txertoei esker; izan ere, osasun publikoko esku-hartze eraginkorrenetako eta errentagarrienetako bat da, eta txertaketan inbertitutako dolar bakoitzeko, itzulkina 26 dolar ingurukoa izango litzateke.

Txertoak «seguruak dira, eta haien osagai guztiak dira garrantzitsuak kaltegarriak ez direla eta eraginkorrak direla bermatzeko». Inoiz albo-ondorio larririk izatea baztertu ezin bada ere, «horiek oso bakanak dira». Fidel Fuentes sendagileak azaldu duenez, txerto guztiei «proba zorrotzak egiten zaizkie eta segurtasun osoz ebaluatzen dira. Nolanahi ere, askoz ere aukera gehiago dago lesio larriak izateko gaixotasun prebentibo baten aurkako txertoa ez hartzeagatik, txerto batengatik baino».

Besteak beste, txertoek antigenoa dute, hots, patogeno baten forma hila edo ahuldua, esaterako birus edo bakterio bat, eta organismoa prestatzen du gaixotasun jakin bat igartzeko eta horri aurre egiteko. Txerto berrienek antigenoak sortzeko ‘jarraibideak’ dituzte, antigenoaren beraren ordez. Txertoek, halaber, adjubanteak (erantzun immunitarioa areagotzen dute), kontserbagarriak (txertoak bere eraginkortasunari eustea bermatzen dute) eta egonkortzaileak (garraiatzean eta biltegiratzean txertoa babesten dute) dituzte.

«Bestetik, mundu mailan infekzioak desagerraraztea lortu dute txertoek. Hala, gaixotasun infekzioso oso larri eta hilgarrien kasuak –meningitisa edo pneumoniak gure ingurunean– izugarri murriztea ahalbidetu dute, eta COVID-19aren aurkako txertoek pandemiatik azkarrago eta seguruago irteten lagundu dute, heriotza eta ondorio txar gutxiagorekin», adibideak jarri ditu Fuentes sendagileak azaltzeko.

Osasunaren Mundu Erakundeak herrialdeekin batera lan egiten du munduko txerto-estaldura hobetzeko, mundu bat lortzeko, zeinean leku guztietako pertsona guztiek osasuntsu egoteko eta ongizate ona izateko txertoen onurak jasoko dituzten. «Guztion artean lortu behar dugu beharrezko txertoak jasotzen ez dituen haurrik egon ez dadin munduan», amaitu du azaltzen IMQ-ko Kliniken Larrialdietako zerbitzuburuak.