Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Covid txertaketa, ez da derrigorrezkoa, bada gomendagarria

14.01.2021

Covid txertaketa, ez da derrigorrezkoa, bada gomendagarria

 

Espainian, salbuespenak salbuespen, agintariek ez ohi dute ezein txerto jartzera behartzen. Pediatriako Espainiako Elkartearen Txertaketen Aholku Batzordearen (CAV-AEP) hitzetan, "ordenamenduak ez du esplizituki zehazten txertatzeko betebeharra eta, printzipioz, ezin da inor txertatzera behartu”. Hala eta guztiz ere, adierazi du ohiz kanpoko egoeretan, “batez ere, epidemietan”, agintaritza publiko eskudunek txertatzera behar dezaketeela.

IMQ Prevención-eko Laneko Medikuntzako espezialista Adela Radutek adierazi duenez,“pertsonek Covid-19aren aurka babesteko txertoei buruzko informazio guztia eduki behar dute eta immunizatzeko ala ez erabakitzeko askatasuna izan, oso egoera zehatz batzuetan ez badaude behintzat”. Horiek horrela, eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) ildoen arabera, adituak hau uste du, halere: “litekeena da azkenean biztanle talde urri batzuk, hala nola, osasun-langileak, txertatzera behartzea. Osasun-langileek birusarekiko esposizio nabarmena dutenez, langile horiek birusarekiko ahalik eta babesik handiena izan behar dute, eta babes gisa hartu behar dira bai norbera babesteko ekipamenduak bai txerto egokiak. Hala ere, oraingoz, txertoa jartzea borondatezkoa da, 664/1997 Errege Dekretuak biosanitarioei (medikuak, erizainak eta laborategiko teknikariak) buruz jaso duen bezala”.

Enpresa eta txertaketa 

 

Enpresek beren langileei horri buruzko erabakirik ezar diezaieketen zalantzaren aurrean, IMQ Prevención-eko adituak argi utzi du: “enpresaren helburua langile guztien osasuna zaintzea izan behar da, langileen % 100ek gainerakoak kutsatu ezin izango dituela bermatuko duen immunizazio-protokolo baten bidez. Horretarako, txertaketa masiboa da historikoki eraginkorra izan den neurri bakarra. Hala ere, kontuan hartuta Zuzenbide Estatuak aukeratzeko askatasun indibiduala lehenesten duela, hasiera batean, txertoa jartzea borondatezko egintza da. Enpresaburuak badu bere langileei txertoak eskaintzeko betebeharra, nahiz eta langileek borondatez onartzen duten txertoa jartzea ala ez”.

“Legeria norbanakoaren askatasuna ahalik eta gehien babesten saiatzen da, eta, horregatik, ez lioke utziko enpresa bati bere langileak txertoa hartzera behartzen. Izan ere, gogorarazi beharra dago Espainian haurtzaroan jarri ohi diren txertoak ere ez direla nahitaezkoak, hala nola B hepatitisa, difteria, tetanosa, kukutxeztula, poliomielitisa, pneumokokoa, elgorria, errubeola edo barizela“, adierazi du Radut doktoreak.

Osasuna zaindu eta kontrolatzea

Hala eta guztiz ere, txertatzeari uko egiten diotenak Txertaketa Erregistroan sartuko dira, biztanle horien arrazoiak eta errezeloak ezagutzeko. Hala agertzen da, behintzat, Osasun Ministerioak jakitera eman duen Covid-19aren aurkako txertaketa-estrategiaren lehen eguneratzean.

Lan-arloan, enpresaburuak bermatu behar du, prebentzio-jardueraren plangintzan txertatuta, osasunaren zaintza egokia eta espezifikoa egiten dela agente biologikoekiko esposizioak eragindako arriskuei dagokienez. “Zaintza hori osasun-agintariek ezarritako jarraibideen eta protokoloen arabera antolatu behar da, eta langile bakoitzaren historia medikoa izan behar da. Medikuak prebentzio- edo babes-neurri kolektiboak edo pertsona jakin batzuk zaintzeko beste neurri batzuk proposatu ahal izango ditu, txertoen bidez edo lanpostua aldi baterako aldatuz, eta gerta daitezkeen lanbide-gaixotasunak identifikatu”, azaldu du Radut doktoreak.

Langileari jakinaraziko zaio kontrol medikoak egin behar diren lan-jarduera amaitu ondoren edo esposizioaren ondoren. Eta txertoak badituen arriskurik badago, enpresak eskainiko ditu, jarraibide hauen arabera:   

-     Txertoak idatziz eskaini eta onartuko dira.

-     Langileei txertoen abantailen eta eragozpenen berri emango zaie.

-     Txertoa jartzeak ez dio gasturik ekarriko langileari.

-     Txertaketa-ziurtagiria egin ahal izango da.

Txertatzeko gomendioak

Covid-19aren aurkako txertoa jartzeko kanpaina martxan jarri ondoren, medikuek, bestetik, herritarrei txertatzeko deialdia egin diete, biziak salbatzen dituen erantzukizun indibidual eta kolektiboko ekintza dela argudiatuz. Era berean, ondorio posibleak izateko beldurrik ez izatera animatu dituzte, eta gogorarazi dute, nahiz eta baten bat izan litekeen, ez liratekeela izango SARS-CoV-2ak kutsatuta pairatuko liratekeenak bezain kaltegarriak. “Komunitate zientifikoak bermatu eta Sendagaien Europako Agentziak baimendu ondoren, Covid-19ren aurkako txertoak gainerako txertoen segurtasun-berme berberak betetzen ditu, eta, beraz, gainerako txertoak jartzera bezain lasai joan beharko da hura jartzera”, adierazi du IMQ Prevención-eko. Radut sendagileak.

Halaber, herritarrei ere eskatzen zaie txertoen aurkako mugimenduen eraginik izan ez dezaten, eta ez ditzaten sinestu haien argudioak, zientzian baino sinesmenean oinarritu ohi baitira. Era berean, “funtsik gabeko amen-omenei jaramon egiteagatik ez txertatzea, edo beste pertsona batzuk txertatu arte itxarotea eta, horrela, pandemia kontrolpean jartzeko behar den talde-immunitatea lortzeko unea atzeraraztea, jokabide insolidarioa da, eta horren ondorioak hauek izango lirateke: bizi gehiago galtzea, osasun-sistemaren “tenkatzea” modu onartezinean luzatzea eta herrialdearen egoera ekonomikoa larriagotzea, eta horrek gero eta familia gehiagori tragedia itzela ekarriko lieke”, adierazi du Laneko Medikuntzako adituak.