Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQk adimen artifizialean oinarritutako fisioterapia digitaleko zerbitzua jarri du martxan

16.02.2023

IMQk adimen artifizialean oinarritutako fisioterapia digitaleko zerbitzua jarri du martxan

Osasunaren arloan ez ezik, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta etorkizunean konplikazioak saihesteko prebentzioan ere plan espezifikoak garatzea da IMQk gaur egun duen lehentasun estrategikoetako bat, bere laguntzen eskaintza osatzeko eta egungo gizartean eremu horretan gero eta handiagoak diren beharrei erantzuteko.

Helburu horren barruan, aseguru-etxeak egin duen ekintzarik aipagarrienetako bat fisioterapiako online zerbitzu berri bat merkaturatzea da, bizkarreko patologia arruntenetako tratamendua eta suspertzea modu eroso eta pertsonalizatuan egitea errazteko.

Hori garatzeko, IMQk Fisify euskal startuparen laguntza du; fisioterapeuta kolegiatuek sortu dute, eta adimen artifizialean oinarritutako plataforma digital osoa eskaintzen du. Horren bidez, sintomen lehen ebaluazioa egin daiteke 50 aldagai baino gehiago aztertuta, eta, ondoren, etxean egiteko ariketa terapeutikoen programa pertsonalizatua sortzen du.

Hala, programa erabiltzen duten IMQko bezeroek (une honetan, fase pilotuan dago) fisioterapia digitaleko zerbitzua izango dute eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan. Horrez gain, eguneroko tratamendua ere izan dezakete, hala nola postura-berreziketa eta ariketak, bir-ebaluazioa eta jarraipena, ikusmen artifiziala (ariketa jakin batzuk egiteko euskarri gisa), eta fisioterapeuta birtual baten laguntza, plataformaren euskarri den aplikazioan bertan integratutako txataren bidez.

Proba pilotua egiteko (hiru hilabeteko iraupena izango du hasieran), IMQk 25 eta 75 urte bitarteko 10.000 bezero inguru hautatu ditu, eta zerbitzu osagarri hori doan eskaini die. IMQko langileek ere erabil dezakete, EAEko osasun pribatuan aitzindari den aseguru-etxe honen laneko prebentzio-, osasun- eta segurtasun-programak indartzeko.

Aplikazioa, gainera, IMQk hiru lurralde historikoetan dituen errehabilitazio zentro propioetan txertatu da, bertan lan egiten duten fisioterapeutek egiten duten jardueraren osagarri gisa. Horiek arduratuko dira laguntza mota hori behar duten pazienteak hautatzeaz eta aplikazioan alta emateaz, bai fisioterapia-saioetan bai tratamenduaren amaieran.

Plataforma, hasieran, patologietara eta bizkarreko ariketetara dago bideratuta, baina etorkizunean beste era bateko patologiei erantzuteko irtenbide berriak emango dituela aurreikusten da.