Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurreko larrialdi obstetriko gehienak erditze lan faltsuak dira

03.05.2023

IMQ Zorrotzaurreko larrialdi obstetriko gehienak erditze lan faltsuak dira
  • IMQ Zorrotzaurrek larrialdiko bi box ditu: horietako batean, ginekologoek haurdunaldian ikusten dituzte emakumeak, haurdunaldiaren 37. astera arte; bestean, emaginak arduratzen dira egoera aztertzeaz, eta alta eman ala ospitaleratu behar den erabakitzen dute.

  • IMQ-k  segurtasun klinikoaren onerako haurdunentzat ezarri dituen azken aurrerapenetako bat erditzeko gelan bertan haurduna etengabe haririk gabe monitorizatzeko aukera ere da, banako gelak eta bizkortzeko sehaskak ez ezik.

Maiatzaren 5ean, urtero, Emaginen Nazioarteko Egunak, profesional horien lan ordezkaezina mahaigaineratzen du; izan ere, emaginak ardurtzen dira haurdunaldiaren amaieran, hots, 37. asteko edo hortik gorako haurdunaldian dauden emakumeak, patologiarik gabekoak edo amaren patologia kontrolatuta dutenak, baloratu eta artatzeaz eta horiei alta eta osasun-aholkuak emateaz.

Emaginen Nazioarteko Egunaren aurtengo leloa ‘Juntos de nuevo: de la evidencia a la realidad’ (Berriro elkarrekin: ebidentziatik errealitatera) dela gogorarazi du IMQ Zorrotzaurre Klinikako emagin eta Berdintasun Agente Daniel Solerek. Ikurritz horren eskutik, hau azpimarratu nahi da: «gure lanbidea indartzen duen ebidentzia, eta ebidentzia hori emaginen errespetua, autonomia eta lan-baldintzak hobetzea izatea, baita emakume eta familentzat osasun-emaitzak hobetzea ere».

Azken alderdi horri dagokionez, IMQ Zorrotzaurren larrialdiko bi box daudela jakinarazi du emaginak. Lehenengoan, «Ginekologiako mediku espezialistek haurdunaldian ikusten dituzte emakumeak, haurdunaldiaren 37. astera arte». Bestean, Erizaintzako Obstetriko-Ginekologikoko espezialistak larrialdi obstetrikoez arduratzen dira, esaterako, haurdunek erditze susmoa dutenean. «Horielakoetan, emaginok aztertzen dugu egoera, eta alta eman ala ospitaleratu behar den erabakitzen dugu».

Haurdunaren eta umekiaren osasun-egoera aztertzean mediku batek aztertu behar duela uste bada, «espezialista batek esku har dezan eskatuko da, eta, gehienetan, haurduntzaz arduratzen ari den ginekologoak berak egingo du. IMQ Zorrotzaurre Klinikako Multzo Obstetrikoan lan egiten dugun profesionalok baterako lana egiten dugu, bikain koordinatuta, elkarrekin adostutako lan-protokoloei esker eta etengabe elkarrekin  harremanetan jarrita».

Etengabeko haririk gabeko monitorizazioa: segurtasun kliniko handiagoa

Daniel Solerek, halaber, hau azpimarratu du: «IMQ-k  segurtasun klinikoan haurdunentzat ezarri dituen azken aurrerapenetako bat erditzeko gelan bertan haurduna etengabe haririk gabe monitorizatzeko aukera ere bada, banako gelak eta bizkortzeko sehaskak ez ezik».

Zorrotzaurre Klinikan arreta hartzen duten haurdunek etengabeko haririk gabeko monitorizazioa dute eskura. Teknologia horri esker, umekiaren taupaden eta uzkurduren dinamikaren jarraipena egiten da. Haririk gabeko sistema denez, emakumea gelatik eta bainugelatik mugi daiteke, eta, hortaz, erosoago dago, jarrera aldatzeko aukera duelako. «Balio bereizgarria da, beste zentro batzuetan monitoriozazioa harien bidez egiten baita», adierazi du IMQ-ko emaginak.

Monitorizazioa zentralizatuta dago gainera. Horrela, emakumeek eta umekiek profesional bat dute aldi oro eskura, gelatik kanpo, bion bizi-konstanteak zaintzen, ordenagailu baten bidez, erditzearen prozesu naturala kontrolatzen, baina, aldi berean, amaren eta horren senideen pribatutasuna eta intitimatea errespetatzen.

Erreferentziazko emagina

Haurdunek eta familiek alderdi hau ere «asko baloratzen dute»: «prozesu guztian erreferentziazko emagina dago, eta aukera hori artatzen dugun emakume bakoitzaren berariazko erditze-planean dago». Emaginak azaldu duenez, «haurdunari, erditzear dagoela nabaritzen duenean, edo programatutako erditzea denean, erreferentziazko emagin bat egokitu zaio aldez aurretik, eta profesional horrek lagundu eta gidatuko du prozesu osoan zehar. Txanda-aldaketa bat gertatzen denean, agian erditzea luzatu egiten delako, erreferentziazko emaginak emakumea eta horren egoera aurkezten dizkio txanda hartzen dion emaginari, kalitatezko asistentzia-jarraitutasuna bermatzeko».

IMQ Zorrotzaurre Klinikako emaginek, gainera, emakume bat edo bi artatzen dituzte gehienez aldi berean, eta emakumea laguntzen dute ospitalean sartzen denetik alta hartu arte.

Azpiegiturak

Azpiegiturez ari bagara, Zorrotzaurrek bost dilatazio-gela ditu: bost gela horietan emakumeak ospitaleratzen direnetik haurra jaio eta bi ordura arte egon daitezke. Era berean, bi erditze-gela daude, non amak erditzearen kanporatze-fasea egiten duen, eta bizkortzeko sehaskak dauden, kasuren batean beharrezkoak badira ere. Eta zesareak egiteko ebakuntza-gela bat ere badago.

Ederrena: bizia transmititzea

Amaitzeko, Daniel Solerek emagin lanbidearen alderik ederrenaz ari izan da: «emakumeek erditzeko eta haurrek jaiotzeko duten gaitasuna ikustea. Biziaren miraria ikustea. Nire lanean egunero ikusten badut ere, hunkitu egiten nau beti. Pribilegiatua naizela uste dut, emakumeen eta horien familien ondoan nagoelako beren bizitzetako hain une garrantzitsuetan».