Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre klinikak zortzi proposamen finalista hautatu ditu bihotz biriketako bizkortze teknikei buruzko erronka teknologikotik

27.03.2019

IMQ Zorrotzaurre  klinikak zortzi proposamen finalista hautatu ditu bihotz biriketako bizkortze teknikei buruzko erronka teknologikotik

Bilbo, martxoaren 27a. IMQ Taldeko Zorrotzaurre klinikak, Bizkaia Open Future-k (Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefónica-ren ekimena) bihotz-biriketako bizkortze teknikoei buruz abiarazi duen erronka teknologikora aurkeztu diren 34 proposamenen artean zortzi hautatu ditu. Hautatuak gaurtik martxoaren 29ra bitartean IMQ-ko prestakuntza-saio batera bertaratuko dira, eta beren ideak zehaztuko dituzte, irabazlea ezagutu aurreko azken fasean, apirilaren 11n defendatzeko.

Urtarrilean IMQ Zorrotzaurre Klinikak ¿Cómo pueden las nuevas tecnologías facilitar la adquisición de la competencia en RCP? (Nola erraz dezakete teknologia berriek BBBko trebakuntza eskuratzen?) izenburupean proposatu zuen erronka hurrengo fasean dago jada, IMQrekin erronka konpontzeko proposamenean lan egiten jarraitzeko. Fase horrek, Bizkaia Immersion Trip izenekoak, konponbidea zehaztu beharko du Zorrotzaurre Klinikak bihotz-biriketako bizkortze ahalik eta teknikarik errealistenak eta efizienteenak izan ditzan, profesionalak teknika horietan trebatzearren.  

Bizkaia Open Future ekimenak abiarazi duen zazpigarren erronkaren asmoa da teknologiak, hala nola, errealitate birtuala, errealitate areagotua edo Gauzen Interneta (IoT) BBBetan trebatzeko alde praktikoan erabil daitezen, egoera simulatzeko panpinen erabileraren mugak ekiditeko –panpinak oso garestiak dira eta zentroz zentro eraman behar izaten dira–.  

Horrela, IMQ-k simulazio bisuala edota biomekanikoa lortu nahi du, egoera erreala erreproduzitzeko, trebatzaileak kontuan hartzen dituen adierazleak neurtzeko. Era berean, jarduera praktikoari buruzko datuak lortu nahi ditu (maniobraren jarrera, masajearen maiztasuna, presioaren toki zehatza, …), ariketa praktikoa egiten den unean edo ondoren prestatzaileak ebalua ditzan, eta gaur egun prestakuntza-jardunbide horren bi oztopo nagusiak konpon edo hobe ditzan: jardunbidea panpinaren mende egon izana eta trebatzailea bertan egon behar izana.

Erronka horretara 34 proposamen aurkeztu dira eta horien artean 8 hautatu dira, hain zuzen ere, bost startup-enak, bi enpresa txiki eta ertainenak eta unibertsitate batena (Valentziakoak, Bilbokoak, Barakaldokoak, Donostiakoak, Sevillakoak, Madrilgoak eta Nafarroakoak). Proposamen finalisten kideek, gaurtik martxoaren 29ra bitartean, Bizkaia Immersion Trip-en parte hartuko dute, IMQ Zorrotzaurre Klinikan. Proposamenen azken azalpena apirilaren 11n izango da.

Telefónica-ren Open Future plataforma orokorraren bidez abiarazitako erronka horren irabazleak bere proiektuaren pilotu erreala egin ahal izango du, IMQ Zorrotzaurre Klinikak ordainduta, baita 15.000 euroko sari gehigarria lortu eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dituen laguntzak eskuratu ere, baldintzak betetzen baditu.

IMQ, talde liderra osasun-sektorean

IMQ enpresa-talde ahaltsua da, 85 urteko esperientziaduna. Euskadiko osasun-sektore pribatuko konpainia liderra eta Estatuko konpainia nagusienetako bat da.

Gaur egun, IMQ-k 365.000 pertsonari eta mila enpresari baino gehiagori ematen die osasun-estaldura Euskadin  eta, IMQ Prevención-en bitartez, laneko osasunaren arloan, 135.000 langileri eta 4.900 enpresari baino gehiagori ematen dizkie zerbitzuak.

Taldeak hainbat balio ditu, hala nola, pazienteen gogobetetzea eta igurkimenak eta, hortaz, goi-kalitate teknikoa, zerbitzu bikainak, segurtasuna eta tratu pertsonalizatua eskaintzen dizkie, baita emaitza-orientazioa ere, eta etengabeko hobekuntza, efizientzia eta berrikuntza sustatzen ditu, arlo teknologikoan nahiz antolaketa- eta asistentzia-arloetan.

Bizkaia Open Future ekimenaz

Duela hiru urte, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak Bizkaia Open Future ekimena sortu zuten, Bizkaiko industria sektoreari  eraldaketa digitalean laguntzeko. Programa hori industriari zuzendu zaio oro har, eta bertoko nahiz nazioarteko talentu ekintzaile berriaren eta Lurraldeko industri enpresen arteko lotune gisa kokatu da.

Bizkaia Open Future abiarazi zenetik, Bizkaian erreferente diren konpainia eta erakunde batzuen zazpi erronka abiarazteko balio izan du. Velatia, OSI Ezkerraldea Enkarterri, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Dibal, Ingeteam, Tecuni eta Sidenor erakundeek 190etik gora proposamen jaso zituzte Euskaditik, Estatuko gainerako lurraldeetatik eta munduko hainbat tokitatik.