Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-K erronka teknologikoari ekin dio bihotz-biriketako bizkortzearen arloko tekniketan gaitzea bideratzeko

31.01.2019

IMQ-K erronka teknologikoari ekin dio bihotz-biriketako bizkortzearen arloko tekniketan gaitzea bideratzeko

 

IMQk erronka teknologiko bat argitaratu du Bizkaia Open Futureren bidez; erronkaren xedea bihotz-biriketako bizkortze (BBB) tekniketako gaitasuna erraztea da. Euskadin  sanitatearen sektorean aitzindaria eta Estatuan garrantzitsuenetakoa den konpainiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Telefónicaren ekimena hautatu du bere profesionalei irakasteko proposamenik errealistena eta eragingarriena bilatzeko.

Grupo IMQ taldeko IMQ Zorrotzaurre Klinikak planteatu duen erronkaren titulua honakoa da: Nola erraz ditzakete teknologia berriek BBBn gaitasunak lortzea? Deialdia Bizkaia Open Futureren bidez gauzatzen den zazpigarrena da. Errealitate birtuala, errealitate areagotua edo gauzen internet bezalako teknologiek (IoT) IMQ Erronka ebazten lagun dezakete.

Erronkaren ardatza BBBren arloko gaikuntzaren atal praktikoan teknologia berriak aplikatzean datza, hau da, panpinen edo gizonkilen erabileraren mugak saihestuz –kostu ekonomiko handia eta zentro guztietara garraiatu beharra– egoeraren simulazioa egiteko. IMQk egoera erreala kopiatzeko aukera emango duen simulazio bisuala eta/edo biomekanikoa lortu nahi du, instruktoreak aintzat  hartu nahi dituen adierazleak neurtuz. Aldi berean, jarduera praktikoari buruzko datuak eskuratu nahi ditu (maniobra egiteko posizioa, masajearen maiztasuna, presioa egiteko toki zehatza, etab.), prestatzaileak ariketa praktikoa egiten den unean bertan edo ostean ebaluatzeko modukoak izango direnak; halaber, gaur egun prestakuntzako praktika honetan sortzen diren bi oztopo edo eragozpen nagusiak gainditu nahi ditu: panpinarekiko menpekotasuna praktika egiteko eta irakaslearen presentazioa fisikoa.

Telefónica Open Future plataforma globalaren bidez  abian jarri den  erronka honen irabazleak aukera izango du IMQ Zorrotzaurre Klinikak ordainduko duen bere proiektuaren pilotu erreala egiteko eta, halaber,  15.000 euroko sari osagarria irabaziko du eta, horretarako baldintzak betetzen baditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzetara iristeko bidea izango du.  Hautagaiek Bizkaia Open Futureren IMQ Erronkara  aurkezteko duten epea  urtarrilaren 31n hasten da eta  otsailaren 28an amaituko da; izenak bizkaia.openfuture.org helbidean eman daitezke.

IMQ, talde aitzindaria sanitatearen sektorean

IMQ 84 urteko esperientzia duen enpresa-talde indartsua da. Euskadin lehen konpainia da sanitate pribatuaren sektorean eta, aldi berean, talderik garrantzitsuenetakoa da Estatuan.

IMQk gaur egun 354.000 pertsonari eta 1.000 enpresa baino  gehiagori eskaintzen die osasun-estaldura Euskadin; aldi berean, IMQ Prevención-en bidez, lanaren arloko osasun zerbitzuak eskaintzen dizkie 135.000 langileri  eta 4.900 enpresa baino gehiagori.

Bere baloreen artean pazienteen asetasuna eta itxaropenak daude, paziente horiei kalitate tekniko eta zerbitzu apartak, segurtasuna eta tratu pertsonalizatua  eta emaitzak lortzeko orientazioa  eskainiz; prozesu horietan guztietan hobekuntza iraunkorra, eragingarritasuna eta berrikuntza sustatzen ditu hala arlo teknologikoan nola antolakuntzan eta laguntzan.

Bizkaia Open Futureri dagokionez

Bizkaia Open Future Bizkaiko Foru Aldundiaren  eta Telefónicaren ekimena da eta duela hiru urte sortu zen transformazio digitalean Bizkaiko sektore industriala laguntzeko. Programa hau oro har industriarentzat da eta talentu ekintzaile berriaren, hala tokikoa nola nazioartekoa, eta  Lurraldeko enpresa industrialen arteko konexio-gune bihurtu da.

Abian jarri zenetik Bizkaia Open Futurek Bizkaian erreferenteak diren  zazpi konpainia eta organismoren erronkak jarri ditu abian. Velatia, OSI Ezkerraldea Enkarterri, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Dibal, Ingeteam, Tecuni  eta Sidenor erakundeek 190 proposamen baino gehiago jaso zituzten  Euskadi, Estatuko gainerako toki eta nazioartetik.