Iradokizunak
10.04.2024
Gaur egun, gizarte osoan, bai herritarren artean, bai osasun-kudeatzaileen artean, adostasun handia dago honen gainean: lehen mailako arretak garrantzi itzela du osasun-sistema orokorraren funtsezko euskarri gisa. Hala ere, konpainia pribatu batek, IMQ-k, 1934an eratu zenetik, Gizarte Segurantza ere ez zegoenean, familia-medikuntza bere asistentzia-ereduaren euskarri bereizgarri bilakatu zuen modu aitzindarian.
IMQ-ko familia-mediku Pablo García Ortizek adierazi duenez, «lehen mailako arreta gure konpainiaren bereizgarria eta identifikagarria izan zen sortu zenetik, eta horrela izaten jarraitzen du gaur egun. Sistemarren “sarbide ate” gisa eta pertsonen osasunaren koordinatzaile orokor gisa figura hori oraindik duen sektoreko konpainia bakarra da. Euskadiko osasun pribatuko mediku-talde ugariena du Igualatoriok, eta IMQ beti agertu da figura haren alde, balio garrantzitsuak eta abantaila nabarmenak dakartzalako».
García Ortizek azaldu duenez, familia-medikuak asegurudunaren eta bere familiaren «erreferente» bezala jokatzen du, eta bere «osasun-aholkularia eta gidaria da osasun-sistema pribatuaren barruan. Gainera, pazienteek oso aintzat hartzen dute, haientzat familia-medikua osasun-erreferente ohikoena, hurbilena eta eskuragarriena baita».
Oheburuko medikuek egiten duten lanak, halaber, osasun-baliabideen kudeaketa eraginkorragoa izaten laguntzen dute, «pazientea hartzen du, bere kasuaren lehen azterketa egiten du, eta gainerako espezialitateak eta zerbitzuak eskuratzeko orientabidea ematen dio». Era berean, «pazientearen osasuna osotasunean ikusi eta horren prozesuaren etengabeko jarraipena egiten du eta historia klinikoaren zentralizazioa eta gainerako espezialitateekiko koordinazio eraginkorra bermatzen ditu», nabarmendu du adituak.
García Ortiz sendagileak ideia bera azpimarratu du, hauxe adierazita: “larrialdi-zerbitzuetara jotzen denean izan ezik, lehen mailako arreta da ia beti pazienteak osasun-sistemarekin duen lehen kontaktua. Bertan, pazientearen egoera modu osoagoan landu eta ezagutzen da, haren historia klinikoa kudeatzen da eta prozesu mediko asko diagnostikatu eta tratatzen dira, eta, beharrezkoa denean, espezialistengana eta gomendatutako zerbitzuetara bideratzen da».
IMQ-ko oheburuko medikuak lehen mailako arretaz mintzatzen jarraitu du: familia-medikuek ere «sustatzen dute gaixotasunen nahitaezko prebentzioa, bizi-aztura osasungarriez orientatzeko jarduerak egiten dituzte, ohitura toxikoen aurkako diagnostikoa eta tratamendua ematen dute, eta gaixotasun kronikoak ulertzen, onartzen eta jasaten laguntzen dute haien jarraipenean zehar».
Azkenik, kasu askotan, «pazienteak bizitzako azken uneetan artatzen dituzte, oheburuan; hain zuzen, hortik datorkio izena, ohean bertako arretagatik. Izan ere, gaur egun ere gaixoen etxera arreta ematera joaten den espezialista bakarra da, larrialdietako edo etxeko ospitalizazioko zerbitzuak salbu».
García Ortiz doktorearentzat, hamarkadetan zehar eredu horrek izan duen errotzeak erraztu du gaur egun IMQ-ko oheburuko medikuek arreta ematea «familia bereko belaunaldi bat baino gehiagori, eta sarritan lotura sendoak sortzen dira, ez bakarrik profesionalak, baita pertsonalak ere. Batez ere, IMQren asistentziak gure lurraldeko familia batzuetan duen errotzea kontuan hartuta». IMQ-k 385.000tik gora asegurudunei ematen die arreta hainbat adarren eskutik.
Oheburuko medikuek ere «diagnostikatu, zaindu eta tratatu zituzten –kutsatzeko arriskua beren gain hartuta– ospitaleratzerik behar izan ez zuten kasuen % 80, bai IMQn, bai medikuntza publikoan» COVID-19aren pandemian.
Familia-medikuek ere «hainbat zalantza argitu eta informazioa eta aholkua eman zieten pazienteei, zalantzati baitzeuden, informazio aldakorrak eta zalantzazko iturrietatik zetozenak zirela eta. Horregatik, uste dut bidezkoa dela apirilaren 12a Lehen Mailako Arretaren, Familiako edo Oheburuko Medikuntzaren Egun Nazional gisa ospatzea, eta topa egitea gure historia hurbileko denboraldi latz hartan hainbeste eman zutenen alde, kutsatzearen ondorioz bidean geratu zirenen alde, eta indarrak agortu eta, bokazioa eta gogoa hautsita, erretiro goiztiarra hartu zutenen alde. Halaber, egunero beren zientzia eta ezagutzak, iritzi klinikoa, gaitasunak, adimen emozionala, enpatia eta entzute aktiboa eskaintzen jarraitzen dutenen alde, gaixotasunak prebenitzeko, eritasunak ahal denean sendatzen laguntzeko, pairamenak arintzeko (eritasunak sendatu ezin direnean) eta, beti, laguntza, gozagarria eta hurkotasuna eskaintzeko».
Amaitzeko, García Ortiz medikua pozik eta eskerdun agertzen da IMQn «oheburuko medikuaren onberatasunean, arreta hurbilean eta pertsonalean oinarritutako osasuna zaintzeko sistemak dirauelako, zeinak 90 urte igaro ondoren, onurak, efektibitatea eta eraginkortasuna erakusten jarraitzen duen».
Médicos vascos reivindican la importancia de la Atención Primaria para la salud del individuo, la familia y la comunidad
La atención presencial, la libre elección del profesional y la inmediatez en el acceso, claves en el modelo de medicina primaria de IMQ
IMQ, única aseguradora sanitaria que, al igual que la red pública, se apoya en la atención primaria como primer nivel asistencial