Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k hurbileko osasun zentro berria zabaldu du Bilbon 11 espezialitaterekin

18.02.2025

IMQ-k hurbileko osasun zentro berria zabaldu du Bilbon 11 espezialitaterekin
  • IMQ Alhóndigak 10 zentroko sare anbulatorioa osatu du.

IMQ-k Bilbon zentro mediko berria zabaldu du, Fernandez del Campo kaleko 25 zenbakian, hain zuzen: IMQ Alhóndiga Zentroa. Hurbileko instalazio berriak, konpainiaren sare anbulatorioko hamargarrenak, 325 metro karratuko azalera du, bi solairutan banatuta, eta horietan teknologia aurreratuaz hornitutako kontsulta medikoak prestatu dira. 

Kirol Medikuntzan espezializatutako kontsulta bat izango da zentro horren indarguneetako bat, gaurdaino IMQ Virgen Blanca Klinikan zegoena. Kontsulta horretan, kirol-arloan erreferente diren profesionalek emango dute arreta, zeinek hainbat kirol-erakundetan, hala nola Athletic Cluben edo Bilbao Basketen arreta eman ohi duten. Zerbitzu horrek ekipamendu espezifiko berriena du, eta horri esker, kirolari profesionalek nahiz zaleek diagnostiko zehatzak eta plan pertsonalizatuak eskuratu ahal izango dituzte, beren errendimendua hobetzeko edo lesioak sendatzeko.

Halaber, eskaintzaren barruan espezialitate hauetan ere emango du arreta zentroak: Pediatria, Traumatologia, Psikiatria, Endokrinologia, Neurologia, Urologia, Psikologia, Analisi Klínikoen zerbitzua, Erizaintza eta Podologia. Guztira, 11 espezialitate, etengabe ugaritzeko bidean. Zentro hori IMQren asistentzia-sarea osatzen duten gainerako zentroekin koordinatuta dagoenez, horren pazienteek, bestalde, abantaila hau ere izango dute: behar izanez gero, hitzordua jarri ahal izango zaie gainerako espezialitateekin, horretarako prest egongo den zentroan.

Etengabeko arreta-ordutegi zabala izango du zentroak, 8:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera, eta espero da urtean, batez beste, 36.700 bezero baino gehiagori arreta ematea.

Proiektu horri IMQ Igurco Alhóndiga egoitza berria gehituko zaio, laster eraikin beraren goialdean ateak zabalduko baititu. Egoitzak 7.500 metro karratu baino gehiagoko azalera eta 79 leku izango ditu, eta, ireki berri den osasun-zentroarekin batera, diziplina anitzeko gune bat osatuko du, IMQ-k bezeroen premiak modu integralean bete ditzan.