Iradokizunak
20.03.2024
Miaketa medikoen esparruan berritzeko eta pazienteei arretarik onena eskaintzeko ahaleginean, Grupo Scanner Vizcayarekin elkartu da IMQ diagnostiko-zentro berria martxan jartzeko. Bilboko Egia Jeneralaren kaleko 26. zenbakian dago zentro hori, eta miaketa-metodo aitzindariez baliatuta, abangoardia teknologikoaren alde egin du.
Zentro berriak (Egia Jeneralaren kalea 26) merkatuko ohiko erradiologiako teknologiarik aurreratuena du: X izpiak, mamografo bat, bi ekografo eta ortopantomografo bat, merkatuan erabilgarri dagoen teknologia diagnostiko aurreratuenez hornituta. Ekipamendu diagnostikoak irudiak eta txosten erradiologikoak kudeatzeko IMPAX sistemarekin konektatuta daude, eta horrek, zentro berri horretan egiten diren miaketa IMQ-ko asegurudunen historia erradiologikoan integratzea bermatzen du.
Zentro hori aurrerapauso handia da Bilbon eskaintzen diren arreta medikoko zerbitzuen hobekuntzan, eta azken belaunaldiko bi erresonantzia magnetikoz hornitutako Resonancia Magnética Bilbao zentroari (Egia Jeneralaren kalea 22-24) 2022ko abendutik dabilenari, gehitu zaio, IMQ-ko asegurudunei arreta osoa eta hurbila emateko.
Zentroak jendaurreko etengabeko ordutegia du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara; ordutegi horrek erosotasuna dakar, baita kalitatezko arreta azkarra ere, itxarote-zerrendarik gabe. Gainera, X izpien probak eta ortopantomografiak (hortzen erradiografia panoramikoak) aurretiko hitzordurik gabe egingo dira, pazienteek moldatzeko erraztasun handiagoa izan dezaten. Ekografiak eta mamografiak egiteko, aldiz, aurretiko hitzordua eskatu beharko da, telefonoz (944445376) edo mezu elektroniko bidez (radiologiabilbao@gruposcanner.biz).
Lokalak 230 m2 inguruko azalera du, eta estrategikoki kokatuta dago, kalean bertan, bi solairutan banatuta. Solairu nagusia, 200 m2-koa, arreta handiz diseinatu da, arkitektura-oztoporik gabe, bai sarbidean, bai barrualdean; beheko solairua, 30 m2-koa, enpresaren barne-erabilerarako izango da. Harrera-lekua baliabide teknologikoez hornituta dago erabat, administrazioko langileek kalitatezko arreta eskaini eta ahalik eta segurtasun handiena bermatu dezaten pazienteen informazio pertsonalaren tratamenduan.
Bost makineria-gela ditu zentroak, eta horietan azken belaunaldiko ekipamenduak daude instalatuta, hala nola:
Halaber, tokia gorde da IMQ eta Grupo Scanner Vizcaya erakundeen zentro berrian, etorkizunean beste teknika batzuk ezar daitezen, pazienteei ematen zaien zerbitzua osatu eta hobetzeko helburuz.
IMQ Zorrotzaurre incorpora un equipo PET-TAC de última generación que mejora el diagnóstico de tumores, enfermedades del corazón y neurodegenerativas