Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k eta SD Eibar taldeak ituna berritu dute: 14 urtez elkarrekin osasuna eta kirola zaintzen

18.12.2024

IMQ-k eta SD Eibar taldeak ituna berritu dute: 14 urtez elkarrekin osasuna eta kirola zaintzen
  • Ekitaldi ofiziala Ipuruan izan da oraintsu, eta horretan IMQri omenaldi berezia egin zaio 90. urteurrena dela eta.

IMQ-k SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala izaten jarraituko du, duela 14 urtetik hona bi erakundeak lotzen dituen babesletza-akordioa berritu ondoren. Hitzarmen horrek IMQ-k euskal kirolarekin duen konpromisoa ez ezik, hari klub armagineko jokalarien, kidego teknikoaren eta zaleen osasuna zaintzen dagokion funtsezko zeregina ere berretsi du.

Ekitaldi ofiziala goizean izan da, Ipurua estadioan. Akordioa sinatzeko ekitaldian, IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiria eta SD Eibar taldeko presidente Amaia Gorostiza argazki sinboliko baten protagonista izan dira jokalekuan bertan. Era berean, IMQri opari berezi bat eman diote erakundearen 90. urteurrenagatik: SD Eibar taldeko kamiseta bat, 90 zenbakiduna, bizkarrean euskal aseguratzailearen izena daramana.

Javier Aguirregabiriak lankidetza horren garrantzia azpimarratu du: “IMQrentzat harro egoteko modukoa da SD Eibar-en osasuna zaintzen jarraitzea. Balio berberak ditugu, hala nola talde-lana, hobetzeko grina eta ohitura osasungarriak, bai guretzat, bai klubarentzat funtsezko euskarri direnak. Akordioa berritu izanak euskal kirolaren aldeko gure etengabeko apustuaren sinbolo da, baita Eibar-en etorkizuneko arrakastetan dugun konfiantza ere”.

Amaia Gorostizak, bestetik, hau nabarmendu nahi izan du: “Poztu egin gaitu IMQrekin dugun akordioa berritu izanak. Duela urte asko hasi zen harremana, eta beti izan da eredugarria. Beste aurrerapauso bat eman dugu gure misio partekatuan”.

Balio partekatuetan oinarritutako harremana

Hasiera-hasieratik, lankidetza erakunde bien balioetan oinarritu da, hala nola dedikazioan, erresilientzian eta bizimodu osasungarrien sustapenean. Izan ere, SD Eibar taldearen babeslea ez ezik, beste talde batzuena ere bada IMQ, esaterako, Real Sociedad edo Athletic Clubena; hortaz, Euskadiko kirolaren laguntzan erreferente gisa sendotu da.

Akordioa berritzean, bi erakundeek erronka eta arrakasta partekatuez betetako etorkizunera begiratzen dute, eta euskal komunitatearekin eta bien balioekin duten konpromisoa berretsi.