Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k eta Grupo Scanner Vizcaya-k Bizkaiko lehenengo cbct ekipamendu muskuloeskeletikoa abiarazi dute

24.10.2024

IMQ-k eta Grupo Scanner Vizcaya-k Bizkaiko lehenengo cbct ekipamendu muskuloeskeletikoa abiarazi dute
  • Sorta Konikoko Ordenagailu bidezko Tomografiako (CBCT, gaztelaniazko sigletan) Bizkaiko lehen ekipamendua da hezur- eta muskulu-diagnostikoa egiteko, eta bakarra, kargan irudiak lortzeko duen gaitasunagatik.

  • Planmed Verity 3D OTA da; Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko azterlanetarako berariaz diseinatuta dago eta, ohiko erradiografiekin alderatuta, pazienteak jasotzen duen erradiazio-dosia nabarmen murrizten du.

IMQ-k eta Grupo Scanner Vizcaya-k Bilboko Diagnostiko Zentroan (Egia Jeneralaren kalea) Planmed Verity ekipamendu berritzailea instalatu dute oraintsu. Sorta Konikoko Ordenagailu bidezko Tomografiako (CBCT, gaztelaniazko sigletan) Bizkaiko lehen ekipamendua da hezur- eta muskulu-diagnostikoa egiteko, eta bakarra, kargan irudiak lortzeko duen gaitasunagatik. Ekimen hori konpainia bien etengabeko bilaketan kokatzen da, hain zuzen, pazienteei kalitate goreneko arreta eskaintzeko, azken belaunaldiko diagnostiko-ekipoez baliatuta, aldi berean, diagnostiko zehatzagoa eta zainketa mediko bikaina emateko miaketa berritzaileak egitearen alde eginez.

Planmed Verity 3D OTA da (hiru dimentsioko ordenagailu bidezko tomografía axiala), eta  aparteko erosotasuna eta zehaztasuna eskaintzen dizkie pazienteei. Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoko azterketetarako berariaz diseinatuta dago, eta diagnostiko azkar eta zehatzak egiteko aukera ematen du, ohiko ekipamenduen bereizmena baino handiagoa lortzen baitu. Gainera, erradiazio-dosia nabarmen murrizten du ohiko erradiografiekin alderatuta.

Planmed Verity-ren ezaugarri nagusiak

CBCT teknologia erabiltzen du, gorputz-adarren, artikulazioen eta aurpegi-masailetako eremuen bereizmen handiko 3D irudi bolumetrikoak lortzeko. Ezin hobea da ohiko erradiologiaren bitartez ikusten ez diren mikrohaustura ezkutuak edo zalantzazkoak detektatzeko, eta aukera ematen du pazientea zutik dagoela azterketak egiteko, pazientea etzanda dagoela detektatzen ez diren patologiak agerian utzita (gantry motorizatu doigarri bat eta karbono-zuntzezko posizionagailuak ditu, pazientea behar bezala kokatzen dela ziurtatzeko). Gainera, pazientearen mugimenduak zuzentzen ditu azterketan zehar, eta, horrela, probak errepikatzea saihesten du.

Ekipamendu berriak IMPAX sistema du, irudi eta txosten erradiologikoak eraginkortasunez kudeatzeko, miaketa guztiak IMQ-ko asegurudunen historia erradiologikoan txertatuko direla bermatzen dela.

Bilbao Diagnostiko Zentroa

Oraintsu inauguratu diren Bilbao Diagnostiko Zentroko instazioetan –Bilbao Erresonantzia Magnetikoko instalazioen ondoan–, OTA muskuloeskeletiko ekipamendu berria ez ezik, pazienteak goitik behera aztertzeko irudi bidezko teknika guztiez hornitutako ekipamendu modernoa eta osoa ere badute. Hala nola: