Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k ekipamendu isozinetikoa utzi dio Athletic-i jokalarien errehabilitazio prozesua hobea eta entrenamendua eraginkorragoa izan daitezen

10.07.2024

IMQ-k ekipamendu isozinetikoa utzi dio Athletic-i jokalarien errehabilitazio prozesua  hobea eta entrenamendua eraginkorragoa izan daitezen
  • "Teknologia isozinetikoak gure lan egiteko modua aldatu du. Athletic-eko jokalariei errehabilitazio eraginkorragoa eta pertsonalizatuagoa eman dakieke horri esker, baita errendimendua optimizatzen eta lesioak prebenitzen duen entrenamendua ere", azaldu du IMQ-ko Kirol Medikuntzako espezialista eta jokalarien azterketa medikoen arduradun Markel Pérezek.

Kirol-medikuntzaren esparruan, teknologiak garrantzi itzela du lesioen prebentzioari, diagnostikoari eta tratamenduari ekiten zaienean. Eta arlo horretako tresnarik aurreratuenetako eta eraginkorrenetako bat ekipamendu isozinetikoak dira; izan ere, gailu horiek osasun-profesionalek errehabilitazioari eta muskuluen indartzeari heltzeko modua aldatzen ari dira. 

Ekipamendu isozinetiko espezializatuari esker, muskuluen indarra modu kontrolatuan eta zehatzean ebaluatu eta entrena daiteke. Beste entrenamendu-metodo batzuek ez bezala, teknologia horrek errazten du  mugimendu-tarte osoan zehar abiadura konstantea izatea, jokalariak aplikatutako indarra edozein dela ere. Erresistentzia denbora errealean doitzen duen atzeraelikadura-sistema bati esker lortzen da hori.  

Athletic-ek badu ekipamendu hori Lezamako instalazioetan, Club-en osasun-aseguratzaile ofiziala den Igualatorio Médico Quirúrgico-k (IMQ) doan laga baitio, eta horrek abantaila ugari  ekarriko dizkio Club-ari. IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitateko arduradun eta Athletic Club-eko jokalariek egunotan egin dituzten kirol-azterketa medikoen arduradun Markel Pérez sendagileak adierazi duen bezala, ekipamendu isozinetiko berri horrek “muskuluen indarra eta errendimendua zehaztasun paregabez neurtzeko aukera ematen du, eta hori funtsezkoa da muskuluen desorekak diagnostikatzeko eta errehabilitazio-programa pertsonalizatuak taxutzeko. Era berean, abiadura eta erresistentzia kontrolatzeko duen ahalmenari esker, lesioak errehabilitatzeko egokiena da makina isozinetikoa, modu seguruan eta eraginkorrean lan egiteko aukera ematen baitu, jokalari bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen baita eta lesio berriak gertatzeko arriskua murrizten baitu”.

Athletic Club-eko zerbitzu medikoetako buru Josean Lekuek, bestetik, hau azpimarratu du: “denboraldi honetako nobedadeari esker, IMQ-k utzi digun ekipamendu isozinetiko hori edukitzeak aukera emango du gaitasun-probak egiteko prozesuan lokomozio-aparatuaren balorazioa nabarmen optimizatzeko eta hobetzeko; izan ere, funtsezko alderdia da lesioak prebenitzeko eta tratatzeko, horixe baita landu ohi dugun alderik garrantzitsuenetako bat”.

Makina isozinetikoa erregularki erabiltzeak muskuluen desorekak identifikatzen eta zuzentzen laguntzen du, arazo handiagoak gertatu aurretik. Hori bereziki garrantzitsua da kirolarientzat, lesioak prebenitu ahal izango baitituzte entrenamendu orekatu eta espezifiko baten bidez. Halaber, entrenamendu isozinetikoari esker, Athletic Club-eko jolakariek onura ugari lortuko dituzte, muskuluen indarrean, erresistentzian eta koordinazioan, modu espezifikoan eta kontrolatuan; ondorioz, errendimendua hobea izango da kirolean, eta lesioen intzidentzia, txikiagoa.

Halaber, isozinetikoa tresna baliotsua da ikerketa-esparruan ere. “Muskuluen portaera hainbat baldintzatan aztertzeko aukera ematen digu, eta horrek kirol-medikuntzan teknika eta tratamendu berriak garatzen laguntzen du. Ekipamenduak zehaztasunez eta segurtasunez ebaluatzeko, errehabilitatzeko eta entrenatzeko ahalmen handia duenez, ezinbesteko tresna da osasun-profesionalentzat nahiz jokalarientzat”, adierazi du IMQ-ko espezialista Pérez doktoreak.