Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Igurcok bere lehen egoitza zabalduko du Araban Clínica Álava eskuratu ostean

10.07.2019

IMQ Igurcok bere lehen egoitza zabalduko du Araban Clínica Álava eskuratu ostean

IMQ Igurcok bere lehenengo egoitza izango du Araban, oraintsu, Hospital de Cuidados San Onofre izeneko ospitalea, Clínica Álava bezala ezagutzen dena, eskuratu ondoren.

Ospitaleak IMQ Igurco Clínica Álava izena izango du; 2019ko azken hiruhilekoan zabalduko da berriro, instalazioak, erosoagoak eta erabilgarriagoak izan daitezen, berregokitu ondoren.

Klinika berriak, hortaz, Vitoria-Gasteizkozainketa aringarrien eta paziente kronikoen unitate bakarra, egonaldi ertaineta luzekoa, edukiko du. 90 ohe izango ditu, horietako 35, Euskal Osasun Zerbitzutik bidaliko zaizkien paziente kronikoentzat eta bizitzaren azken urteetan zainketa aringarriak behar dituztenentzat.

Era berean, berariazko zainketak emango dizkie, modu pertsonalizatuan, mendekotasun handiko pertsonei; izan ere, arreta  hori nekez eman daiteke etxean, osasun-beharrak handiak direlako: erizaintzako berariazko zainketak, medikuntzako eta farmaziako gainbegiraletza, mobilizazioak, garbitasuna, higienea eta errehabilitazioa, besteak beste.

Aldi berean, gaixondoei arreta emateko tokiak ere eskainiko dira, ospitaleko altaren ondoren oraindik osasun-laguntzaren bat behar dutenentzat (erizaintzako zainketa, errehabilitazioa, medikuntzako gainbegiraletza, mugitzeko laguntza...) etxera beren kabuz moldatzeko moduan itzuli baino lehen.

Halaber, erizaintza eta medikuntzako zerbitzuak ditu eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan, pazienteei eta egoiliarrei arreta hobea emateko, baita fisioterapia, lanbide-terapia eta psikogeriatriako profesionalak ere, IMQ Igurcoko gainerako zentro sozio-sanitarioek bezala.

IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canalesek azaldu duen bezala, “guretzat poz handia ez ezik, erronka handia ere bada Arabako hiriburuan gure lehenengo zentro soziosanitarioa zabaltzea eta, horren eskutik, IMQko bertoko bezeroei kalitateko asistentzia-zerbitzua emateko aukera izatea; espero dugu laster Arabako adinekoen zainketan eta arretan lehen mailako erreferentzia bilakatzea”.

Lara San Román arduratuko da egoitzaz, oraintsu klinikako zuzendari izendatu baitute. Lara San Románek esperientzia ugaria du osasun-sektorean: Vitoria-Gasteizko eta Bilboko zentro soziosanitario batzuetako zuzendaria izan da, baita Madrilgo eta Bartzelonako adinekoen egoitzetakoa ere. Gizarte Langintzako ikasketak ditu, baita Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako, Osasun Kudeaketako eta Osasun Erakundeen Zuzendaritzako masterrak ere. Halaber, Mendekotasunaren Arretarako Erakundeetako Kulturarteko eta Lidergoko Harremanetako graduondoa ere badu.