Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ COVID-19ari buruzko gezurren eta gezurrezko berrien kontrako borrokari laguntzen

06.04.2020

IMQ COVID-19ari buruzko gezurren eta gezurrezko berrien kontrako borrokari laguntzen

 

2019ko abenduan Txinako Wuhan hirian COVID-19aren lehenengo kasua egiaztatu zenetik gaur arte, koronabirus kasuen kopurua etengabe handitzen doa mundu osoan. Gaixotasuna mundu-mailako pandemia bilakatu da eta hori areagotu ahala gero eta gezur eta fake new gehiago sortu dira haren gainean, eta horiek barra-barra hedatzen dira Internet eta sare sozialen bitartez. Egunotan, bideo, argazki, audio-fitxategi eta mezu-kate ugari dabiltza oso hedatuta dauden sare sozialetik –hala nola, WhatsApp eta Facebook–, gaixotasunari buruzko sendabide faltsuak eta gezurrezko informazioak emanez. Horren aurrean,  Donostiako IMQ Zurriola medikuntza- eta kirurgia-zentroko larrialdiko arretako anbulatorioko zerbitzuko Guillermo Acevedo familia-medikuak, koronabirus berriarekin zerikusia duten alderdi batzuk argitzen laguntzen du.

Azpimarratu duenez, “kasu guztietan, alferrikako sendabide eta aholkuak dira eta, batzuetan, arrikutsuak ere. Horregatik da hain garrantzitsua iturri ofizialetara jotzea informatzerakoan”.

OSASUNAREN MUNDU ERAKUNDEAK (OME) GEZURTATU DITUEN INFORMAZIO FALTSUAK

Adituak adierazi du, egungo egoeraren aurrean, “garrantzi handia du informatuta egoteak. Baina hobe da iturri ofizialetan bakarrik fidatzea, esaterako, Osasun Ministerioan, Autonomia Erkidegoetako Osasun kontseilaritza eta sailburuetan, Osasunaren Mundu Erakundean, osasun-erakundeetan edo  sozietate zientifiko entzutetsuetan”. Esaterako, OMEk koronabirusaren gaineko gezur ezagun batzuk gezurtatu egin ditu.

COVID-19a ezin da klima bero eta hezeetan kutsatu.

GEZURRA. Oraingo froga zientifikoen arabera, koronabirus berria klima bero eta hezeko eskualdeetan ere kutsa daiteke. Prebentzio-neurriak (eskuak ur eta xaboiaz  edo gel hidroalkoholikoaz egoki garbitzea, eztul egitean edo usin egitean, ahoa eta sudurra ukondo tolestuaz edo mukizapi batez estaltzea, pertsonen artean segurtasun-tarte egokia jartzea eta aurpegia ez ukitzea) hartu behar dira, klima-baldintzak edozein direla ere, COVID-19 kasuak dauden eskualde batean egonez gero.

Hotzak eta elurrak koronabirusa hiltzen dute.

GEZURRA. Gizakiaren gorputzaren ohiko tenperatura 36,5 °C-tik 37 °C-ra artean dabil, kanpoko tenperatura edo baldintza meteorologikoak edozein izanda ere. Hortaz, ez dago arrazoirik hotzak koronabirus berria hil dezakeenik usteko.

Ur beroak COVID-19aren kontra babesten du.

GEZURRA. Ur berotan bainatzeak ez du inolako babesik ematen. Bainuontzi edo dutxako uraren tenperatura edozein dela ere, gorputzaren tenperatura 36,5?°C-tik 37?°C-ra artean ibiliko da.

Eltxoen ziztadak koronabirus berria kutsatzen du.

GEZURRA. Koronabirus berriak arnasari eragiten dion birusa da. Ondorioz, pertsona kutsatu batekin kontaktua edukitzean barreiatzen da gehienbat, pertsona horrek hitz egin, eztul egin edo usin egitean botatzen dituen arnasketa-tantatxoen bitartez (txistu-tantatxoak edo sudurraren jariakinak). Ez dago SARS-CoV-2a eltxoen bidez kutsatzen dela adierazten duen informazio edo frogarik.

Esku-lehergailuak birusak hil dezake.

GEZURRA. Esku-lehergailuek ez dute SARS-CoV-2 birusa hiltzen.

Argi ultramorezko lanpara batez hil daiteke koronabirusa.

GEZURRA. Ez da argi ultramorezko desinfekzio-lanpararik erabili behar eskuak edo gorputzaren beste atal batzuk esterilizatzeko, erradiazio ultramoreak eritemak (larruazalaren narritadurak) eragin baititzake, eta lanpara horiek gehiegi erabiltzeak epe luzera larruazaleko minbizi-motaren bat izateko arriskua areago dezake gainera.

ELIKADURAREKIN ZERIKUSIA DUTEN KORONABIRUSARI BURUZKO GEZURRAK

Aurrekoak ez ezik, IMQ Zurriola medikuntza- eta kirurgia-zentroko espezialistak hau ere adierazi du: mundu guztian koronabirus kasuak gehitu ahala, “elikagai eta horiek gaixotasuna saihestu edo sendatzeko dituzten ustezko propietateei buruzko gezurrezko informazioa ere gehitu egiten da”. Hortaz,Nutrizio eta Dietetikako Espainiako Akademiak  hainbat gomendio eman ditu:

Probiotikoek eta prebiotikoek COVID-19a prebenitzen laguntzen al dute?

EZ. Ez dago frogarik esneki hartzituek edo probiotiko, prebiotiko edo sinbiotikoen osagarriek oro  har infekzioen arriskua prebenitzen edo murrizten lagun dezaketeenik.

Sintomatologia arina dutenengan infekzioa prebenitzen edo horri aurre egiten laguntzen duen mantenugairik edo konposaturik al dago?

EZ. Hainbat mantenugaik, hala nola, kobreak, folatuek, burdinak, selenioak, A bitaminak, B12 bitaminak, B6 bitaminak, C bitaminak, D bitaminak eta zinkak immunitate-sistema behar bezala funtziona dadin laguntzen dute, baina nekez gertatzekoa da haien kontsumoa sustatzeak arrisku txikiagoa ekarriko duela. Ez dago ezein belarren kontsumoak Covid-19a prebenitzen edo tratatzen laguntzen duen frogarik.

Elikagaiak gaixotasunaren iturri edo hori kutsatzeko modua izan daitezke?

EZ. Ez dago frogarik elikagaiak birusaren iturria edo hori kutsatzeko modua izan daitezkeenik, egungo azterketen eta SARS eta MERS birusen gainean dagoen esperientziaren arabera. Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza etengabe ari da gai hori monitorizatzen. Halere, elikagaiak maneiatu eta prestatzean higiene jardunbide egokiak eduki behar dira, esaterako, eskuak garbitzea, okela eta arraina nahiko kozinatzea eta kozinatutako eta ez kozinatutako elikagaien arteko kontaminazio gurutzatu posiblea saihestea.