Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Taldeak profesional sanitarioei eta soziosanitarioei COVID-19aren inpaktu emozionalari aurre egiten laguntzeko psikologia zerbitzua martxan jarri du

06.04.2020

IMQ Taldeak profesional sanitarioei eta soziosanitarioei COVID-19aren inpaktu emozionalari aurre egiten laguntzeko psikologia zerbitzua martxan jarri du

 

COVID-19a dela eta, profesional sanitarioak eta soziosanitarioak aurre egiten ari diren estresaz, beldurraz, gehiegizko lanaz eta akidura profesional nahiz pertsonalaz jabetuta, baita horien ongizate emozionalari laguntzeak eta pandemiatik ondorioztatutako egoera larriari aurreko egiteko gidatzeak duen garrantziaz ere, IMQ Taldeak laguntza psikologikoko zerbitzua abiarazi du bere profesionalentzat, IMQ AMSAko espezialisten eskutik.

IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca kliniketako eta IMQ Igurcoko profesionalentzako zerbitzuaren helburua da haiei tresnak eta baliabideak ematea erantzun behar izaten ari diren ohiz kanpoko egoera latzei aurre egin diezazkieten.

Profesionalok beren paziente, erabiltzaile eta familiekin hainbatetan erabili duten esaldiaren –“Gainerakoak zaintzeko, zaindu zure burua”– garrantzia nabarmentzeko, IMQ Taldeko profesionalek psikiatra baten laguntza jaso ahal izango dute; horrek lehenengo ebaluazio bat egin eta orientabide terapeutikoa emango du, kasuen arabera: asistentzia psikoterapeutikoa, tratamendu farmakologikoa, ….

Ondoren, laguntza psiloterapeutikoa behar izanez gero, espezialista batekin elkartzeko ordua emango zaio langileari, eta arreta, batez ere, modu telematikoan emango zaio, bideo-kontsulta edo telefono-kontsulta bidez, behar izango den aldizkotasunaz.

COVID-19aren eraginez profesional soziosanitarioen artean nahasmendu hauek gertatzen dira gehien: paziente eta ahaideak hiltzeagatiko dolu-erreakzioak, askatasun-galera, antsietatea, estres-nahasmendu akutua, trauma osteko estresaren nahasmendua edo bere familia kutsatsearen beldurra, besteak beste.

IMQ Amsak 30 urtetik gorako esperientzia du arreta psikologikoa eta psikiatrikoa ematen, eta tratamendu eta konponbide berritzaileak eskaintzen ditu gaixotasun psikikoei ekiteko. Izan ere, Euskadiko osasun mentaleko erakunde nabarmena da, eta 2019an 6.000 pazienteri eman zien arreta.

Bizitzako etapa guztietan osasun mentaleko patologiei erantzuteko zerbitzu espezializatuak ematen ditu, eta arlo hauetan espezializatuta dauden 80tikgora profesional ditu: psikiatria, psikoanalisia, psikologia, talde-terapia, bikote-terapia, familia-terapia edo ume eta gazteentzako zerbitzua, besteak beste.