Iradokizunak
Cookieak
Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.
Cookien konfigurazio panela
Hau da cookie propio eta hirugarrenen konfiguratzaile aurreratua. Hemen webgune honetan zure nabigazio esperientzia zuzenean eragingo duten parametroak alda ditzakezu.
Cookie teknikoak
Cookie hauek beharrezkoak dira informazio pertsonala duten guneetara sarbide segurua emateko edo saioa hasten duzunean ezagutzeko.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Mauris sodales mauris finibus sapien sagittis tempor. Nulla id posuere mi, nec porttitor orci. Quisque sagittis, erat quis maximus dictum, velit orci ornare eros, venenatis euismod massa dolor ut tellus. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Morbi imperdiet eget quam eu imperdiet. Nullam dapibus mi id convallis rutrum.
Cookie |
Proveedor |
Duración |
Descripción |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
Analytics Cookieak
Bisita edo jarduera kopurua modu anonimoan neurtzeko aukera ematen dute. Haiei esker etengabe hobetu dezakegu zure nabigazio esperientzia.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Mauris sodales mauris finibus sapien sagittis tempor. Nulla id posuere mi, nec porttitor orci. Quisque sagittis, erat quis maximus dictum, velit orci ornare eros, venenatis euismod massa dolor ut tellus. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Morbi imperdiet eget quam eu imperdiet. Nullam dapibus mi id convallis rutrum.
Iragarkien cookieak
Permiten que la publicidad que te mostremos sea personalizada y relevante para ti. Gracias a estas cookies no verás anuncios que no te interesen.
Cookieei eta nola erabiltzen ditugun buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Cookie Politika.
26.03.2020
Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) erakundeak jakitera eman du gaur Covid-19 birusaren agerraldiak eragindako osasun-krisia sortu zenetik etengabe ari dela osasun-sistema publikoarekin elkarlanean eta koordinazioan, osasun-erakundeen eskura giza baliabide eta baliabide material guztiak jartzen, horri aldi oro laguntzeko xedez. Halaber, pandemiak jotako pazienteei arreta emateko, taldeak bere klinikak, medikuak eta espezialistak jarri ditu osasun-sistema publikoaren eskura. Era berean, IMQ koronabirus berria detektatzeko test diagnostikoa egiten ari da, Euskadin horretarako baimena duen ospitale pribatu bakarra baita, betiere Zaintza Epidemiologikoko Sare Nazionalaren protokoloaren aginduen arabera.
IMQ-k jakinarazi du Clínica Zorrotzaurre klinikako bost solairuen artean hirutan Covid-19 birusak jotako pazienteak artatzen ari direla orain, eta berehala Clínica Virgen Blanca klinikak sistema publikotik bidaliko zaizkion pazienteak hartuko dituela. Virgen Blanca klinikako profesionalek, instalazioetan Osakidetzako langileekin batera lan egingo dutenek, egoera egoki maneiatzeko prestakuntza espezializatua eskuratu dute.
Hori guztia, IMQ Covid-19 birusarekin zerikusirik ez duten larrialdiei (kirurgikoak, onkologikoak, obstetrikoak, pediatrikoak,…) euskarria ematen saiatzen den bitartean, zentroetan agertzen jarraitzen dutelako eta horiei erantzun egokia eman behar zaielako, baita zuzenean edo telefono bidez konpainiaren estaldura eta laguntza behar izaten duten bezeroei ere. Horientzat IMQ-k kontsulta anitzeko zentroak eta bulegoak ditu zabalik, baita familiako medikuak ere.
Bi sistemen osagarritasuna inoiz baino agerikoagoa eta beharrezkoagoa den garaian baliabide publikoak eta pribatuak batzeak duen garrantzia azpimarratu du konpainiak, egoerak eta gizarteak eskatzen dutenaren parean egoteko gai den sare bakarra bezala jokatzeko, hots, helburu berberak lortzeko elkartuta: gaixotasuna geldiaraztea, pazienteak behar bezala zaintzea eta osasun-sistema orokorraren kolapsoa saihestea.
Halaber, langile sanitarioen eta ez-sanitarioen konpromiso eta ahalegin itzelak garrantzitsutzat jo, aintzat hartu eta eskertu nahi izan du IMQ-k, ospitaleetan nahiz adinekoen egoitzetan borrokatzen ari baitira, beren ardurapeko pertsonen osasuna eta zainketa bermatzeko. Horien artean, IMQ-ko kliniketako eta egoitzetako langileak daude, gainerako zentroekin eta konpainiaren mediku-taldeko profesionalekin batera dena jartzen ari direnak, beren osasuna eta senideena arriskuan jartzen ere, erronka itzel horri aurre egiteko.
Bestetik, ospitaleratutako pazienteen senideek egoera –familian birusa kutsa ez dadin bisitarik ez egiteko debekua– hain ondo ulertu izana aintzat hartzen duela adierazi du.
Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkie laborategiei eta ikertzaileei, pandemiari konponbidea aurkitzeko egiten ari diren ahaleginagatik, pertsona ahulen edo menpekoen zaintzaileei, osasun-profesionalei, ekarpen solidarioen bidez laguntza ematen dieten enpresa eta erakunde guztiei eta, bereziki, euskal herritarrei, etxean geratzen birusa gero eta gutxiago kutsatzen eta horrek osasun-sisteman duen eragina arintzen laguntzen ari direlako. Osasun-sistema, publikoa eta pribatua, zein bere eremuan, osasun-krisialdiaren ondorio lazgarria –biziak galtzea eta sufrimendua– murrizteko beren eskuetan dagoen guztia –giza baliabideen eta medikuntzako balidabideen bidez– egiten ari baita.
Halaber, IMQrentzat erabakigarria da osasun-profesionalek nahitaezko babes-neurriak eta baliabideak lehenbailehen izan ditzatela, kopuru nahikoan, beren buruak zain ditzaten eta gehien behar dutenak artatzen jarraitzeko gai izan daitezen, osasun-sistema bera birusa barreiatzeko gune bilaka ez dadin.
IMQ mantiene abiertos sus centros para urgencias y atención al cliente